Sortu - Independentziarako Indarra! @herritmoabizitu Channel on Telegram

Sortu - Independentziarako Indarra!

@herritmoabizitu


Militante eta aktibistentzat interesekoak diren Sorturen edukiak dituzu kanal honetan.

Sortu - Independentziarako Indarra! (Basque)

Sortu kanalaren bidez, herritmoabizitu izeneko telegram kanal honetan, militante eta aktibistentzat interesgarriak diren edukiak aurkitu ditzakezu. Sortu hitza euskal hizkuntzan 'sortu' esan nahi du, eta Independentziarako Indarra! adierazten du. Sortu kanala Sorturen ideologia independista eta euskal nazionalista sustatzeko sortu zen, gaur egun Euskal Herria independentzia lortzeko eta euskaldunen interesak defendatzeko ardura dauka. Kanalak egunero argitaratzen dituak edukiak, gizarte zereginetan parte hartu nahi dutenentzat informatiboa eta erabat dohainik. Sortu kanalaren bitartez, nazioarteko politika eta gatazkenak, Euskal Herriko egoera politikoa, eta balio historiko eta kulturalak ere jorratzen dira. Eta guzti hau, euskaldun guztion Independentziarako Indarra! bermatzeko bidez egiten da. Zatoz eta parte hartu Sorturen aldeko borrokaren harea zabaltzea!

Sortu - Independentziarako Indarra!

13 Feb, 07:03


⚫️Otsailak 13 | Torturaren aurkako eguna. Gutxienez, 5.394 tortura kasu daude Euskal Herrian, torturak sistematikoak izan direnaren erakusle.

Nork torturatu zituen?
Non?
Noiz?
Zergatik?
Zertarako?

Aurrera egiteko emandako urratsetan sakondu, eta galderen erantzuna argitara eramateko garaia da. Aitortza garaia da.

Aitortza • Erreparazioa • Ez errepikatzeko bermeak.

Sortu - Independentziarako Indarra!

12 Feb, 11:47


🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

[EUSKARA]
Kulturaniztuna eta eleaniztuna den Euskal Herria dugu parez pare, eta errealitate horretan euskarak baditu hainbat erronka. Aurtengo Plaza Hutsean hainbat ertzetatik helduko diogu: Ipar Euskal Herriko aldaketa demografikoaz, kolonialismoaz, aliantzez edota helduen euskalduntzeaz arituko gara besteak beste.

🔗Eman izena

Sortu - Independentziarako Indarra!

11 Feb, 07:55


🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

[JATORRI ETA KULTUR ANIZTASUNA]  Inoizko Euskal Herri pluralena da egun daukaguna, ondorioz, errealitate horrek gure eraldaketa eta eraikuntza prozesuak zeharkatzen ditu. Baina nola ulertu jatorri eta kultur aniztasuna euskal egitasmo nazionalaren eraikuntzan? Galdera horri erantzuna emateko elkartuko gara aurtengo Plaza Hutsean.

🔗Eman izena

Sortu - Independentziarako Indarra!

09 Feb, 14:03


Haizearen kontra bada ere, egin egingo dugu.

#ZUTUNIK,
utopian gara aske.

Sortu - Independentziarako Indarra!

06 Feb, 10:27


Ez zen istripua izan. Ekidin zitekeen.

Gaur bost urte gertatu zen Zaldibarko zabortegiko luizia. Kalte ekologiko izugarria eragin du, eta bi langile erail zituen.

Baina, zergatik erori zen zabortegia? Kudeaketa akatsak, kontrolik eza eta diru gosea.

🔍Gakoak ulertzeko irakurri Mikel Oterok Erria aldizkarian idatzitako artikulua.

Oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du hondamendian izan zuen erantzukizun politikoa aitortu. Bada garaia.

Zaldibar argitu!

Sortu - Independentziarako Indarra!

03 Feb, 09:15


Otsailaren 7an eta 8an Iruñean elkartuko gara III. Kongresuari gure komunitatearen goxotasunean amaiera emateko.

Asteburu osoan zehar mahainguruak, bazkaria, ekitaldi politikoa, musika eta bestelakoak Baluarten

✍️ Eman izena: kongresua.ehbildu.eus

Sortu - Independentziarako Indarra!

27 Jan, 13:25


Ondo lotuta utzi zutena askatzeko.
#AskatzeraLotuak

📍Irailak 27 • Iruñea (Anaitasuna)

🔗Albistea

Sortu - Independentziarako Indarra!

26 Jan, 19:21


50 urte beteko dira aurten Francoren heriotzatik. 50 urte, Francoren erregimenak Txiki eta Otaegi militanteak fusilatu zituenetik.

Euskal Herrian diktadore faxistak ondo lotuta utzi zuen dena, gure nazio izaera eta autodeterminazio eskubidea ukatuz. Gu, 50 urte eta gero, korapilo hori askatzeko konpromisoan berresten gara. Orain dugu aukera.

💫2025eko irailaren 27an milaka lagun elkartuko gara Iruñeko Anaitasunan. Gu ez ginen erresistitzeko jaio, gu irabazteko jaio ginen; eta irabaztera goaz.

#AskatzeraLotuak
#TxikiOtaegi50

Sortu - Independentziarako Indarra!

20 Jan, 09:14


Urtarrilaren 28an 7 ekintzaile epaituko dituzte, Korrikaren bidez migrazio prozesuan zeuden lagunei Bidasoa gurutzatzen laguntzeagatik.

Euskal Herrian inposatutako mugek indarkeria eragiten dute. Zubiek eta Bidasoak ez dute hiltzen, politika arrazistek bai. Euskal Herria harrera herria!

Bat egiten dugu urtarrilaren 26an Irundik Hendaiara igaroko den mobilizazioarekin eta bertaratzeko deia luzatzen dugu.

#HarreraHerriHarro

Sortu - Independentziarako Indarra!

17 Jan, 12:39


Mundua aldatzen ari da, azkar aldatu ere. Gaurko globalizazio neoliberala eta berau ordezkatzen duen potentziaren gainbehera, krisi ekologikoa, demokratikoa, gerrak munduko ordenaren birbanaketarako tresna gisa, mundu multipolarra... Zer ari da gertatzen? Zein ardatz gurutzatzen dira nahaspila horretan?

🔍Mundua Euskal Herritik ulertzeko betaurrekoak eskaintzen dizkigu Iratzar Fundazioaren 'Munduari So'k. 2024-2025eko Munduari So hemen irakurgai.

Sortu - Independentziarako Indarra!

14 Jan, 16:28


🫱🏼‍🫲🏼Datozen urteetan immigrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa.

Herri proiektu bateratu bat imajinatu eta erronka kolosalei elkarrekin ekiteko garaia da. Euskal Herrian zabaltzen ari garen ziklo politiko berria herrigintzatik nola indartu pentsatuko dugu Plaza Hutsean.

«Mugarri baten beharra dugu euskal naziogintza eraldatzailearen prozesuan, inertziak hautsiko dituen arnasberritzea»

Plaza Hutsa · Otsailak 22·Andoain (Bastero Kulturgunea)
✍🏼Eman izena hemen

🔗Albistea

📃'Bidaide' proposamen estrategikoa hemen irakurgai.

Sortu - Independentziarako Indarra!

12 Jan, 19:54


Bidaide: iz. compañero de viaje, compañero de ideas

💬«Datozen urteetan migrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa»

💬«Gure proiektuaren bideragarritasuna, bai ala bai, hortik pasatzen da. Ez dago proiektu edo prozesu independentistarik fenomeno hau kontuan hartzen ez bada»

💬«Herririk gabe ez dago estaturik, eta kohesiorik gabe ez dago herririk. Beraz, kohesioa eraikitzea determinantea da prozesu independentistan»


🗞BIDAIDE dokumentuari buruzko erreportajea Gaur8n.

Sortu - Independentziarako Indarra!

08 Jan, 09:27


Euskal Herriak aurrera egin dezan ezinbestekoa da euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen auziari #BehinBetiko konponbidea ematea.

Norabide horretan, garrantzitsua da euskal jendartea mobilizatzen jarraitzea. Larunbatean Bilbon mobilizatzeko deia luzatzen dugu.

#Etxera↗️↙️

Sortu - Independentziarako Indarra!

02 Jan, 12:38


Mila Idiakez kidea zendu da. Militantea hizki larriz. Herrigintzan egile, borroka feministan erreferente eta ezker abertzalearen baloreen eramaile.

Doluminak senide eta lagunei.

Garaipen egunera arte!

Sortu - Independentziarako Indarra!

30 Dec, 08:00


Urte honek hainbat momentu liluragarri utzi dizkigu. Horietako batzuk argazkietan iltzatuta ditugu, beste batzuk ezin argazkietara eraman, eta memorian geldituko zaizkigu.

Herri handi bat gara, herri bizi bat. Gauza handiak egiteko gai dena.

Urte berri on!
Borroka urte oparoak jarraipena izan dezala. Garaipenerantz dabilen herriari goroldiorik ez!
JTK!


Independentziarako #INDarra!

Sortu - Independentziarako Indarra!

20 Dec, 09:43


EH Bilduren III. Kongresuko zuzenketen bozketa martxan da. Larunbatera arte duzu bozkatzeko aukera https://kongresua.ehbildu.eus/eu/edukia/zuzenketen-bozketa webgunean.

Zalantzarik izanez gero, arreta zerbitzua martxan da 943 598 039 telefono-zenbakian.

#ZUTUNIK

Sortu - Independentziarako Indarra!

19 Dec, 15:37


ETXEBIZITZA LARRIALDIARI NOLA AURRE EGIN?

💬 «Etxebizitza-larrialdiari aurre egitea ezinbestekoa da gaurtik hasita, negozioa dena eskubide bilakatu arte. Hau ez da izango, ordea, eragile bakarrak bere kabuz aurre egin diezaiokeen erronka. Herri erronka da, dudarik gabe».

💬«Politika publiko batzuk egiten hasteko eskumen batzuk izan, baditugu. Batzuk bai, baina ez behar ditugun guztiak. Horren jakitun izanik, bietan eragiten jarraitu beharko dugu: larrialdiari ditugun baliabideekin gaurdanik aurre egiten, eta, aldi berean, ezinbesteko ditugun estatu tresnen alde borrokan segituz.»

✍🏼Irakurri Gotzon Elizbururen artikulua hemen

Sortu - Independentziarako Indarra!

18 Dec, 18:30


Inoizko Euskal Herri pluralenean bizi gara eta aniztasun hori areagotu egingo da datozen urteotan. Euskal Herri askearen porturainoko bidean bidaide gara hemen bizi eta lan egiten dugun guztiok.

Herri erronkak, beti herri gisa.

🔲Plaza Hutsa · Otsailak 22 • Andoain
✍️🏽Eman izena hemen

Sortu - Independentziarako Indarra!

18 Dec, 07:08


𝐄𝐳 𝐝𝐮 𝐚𝐱𝐨𝐥𝐚 𝐧𝐨𝐧𝐝𝐢𝐤 𝐳𝐚𝐭𝐨𝐳𝐞𝐧, 𝐞𝐳𝐩𝐚𝐝𝐚 𝐧𝐨𝐫𝐚 𝐠𝐨𝐚𝐳𝐞𝐧.

No importa de dónde vienes, sino a dónde vamos.

Ce qui importe c’est où on va, pas d’où l’on vient.

Abenduak 18 | Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Sortu - Independentziarako Indarra!

10 Dec, 10:08


Etxebizitzaren arazo larriari buruzko gogoeta eta alternatibak Euskal Herri osoko jendarte zibileko eragileen eta hautetsien eskutik, Telesforo Monzon Laborategiak antolatutako jardunaldietan.

ETXEBIZITZA LARRIALDIA Euskal Herrian. Konponbidea nondik?”


📍Donostian (Tabakalerako Z aretoa). Abenduaren 16an 10:00 - 14:00

✍🏼Eman izena hemen

Sortu - Independentziarako Indarra!

06 Dec, 11:30


Abenduak 6| Espainiako konstituzioaren eguna.

Ez gara espainolak. Ospatzeko ezer ez.


78ko erregimena herrien kaiola da. Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aitortu gabe jarraitzen du Espainiak, 78ko erregimenean eta konstituzioan aterpetuta.

Euskal Herriak ez zuen babestu 78ko konstituzioa. Gaur ere, erregimenaren konstituzio honi ezetz esaten diogu, gatazka politikoa konpontzeko nazio auziari ezarritako giltzarrapo horiek askatu beharra dagoelako.

✳️Egunez egun independentziarako baldintzak ereiten segituko dugu, eta zalantzarik ez izan: bozkatuko dugu, erabakiko dugu.

Argi diogu: Ez gara espainolak, nazioa gara eta nazio orori bezalaxe gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaigu.

Ospatzeko ezer ez, gurea Euskal Errepublika!
Independentziarako #INDarra!

Sortu - Independentziarako Indarra!

05 Dec, 20:26


Erail naute eta zer egin(go) duzue?

Justizia feminista, orain!

Sortu - Independentziarako Indarra!

05 Dec, 19:37


Erail naute eta zer egin(go) duzue?

Indarkeria matxistaren ondorioz, 2003tik gaur arte, gizonek 125 emakume eta 12 ume erail dituzte; azkena duela bost egun. Indarkeria matxistaren aurpegiak errotik erauzi eta ardurak hartzeko unea da.

🩸Erailketak indarkeria matxistaren adierazpenik gordinenak dira, eta hari aurre egiteko gainerako milaka aurpegiak ere errotik erauzi behar ditugu; baita hari eusten dioten egiturak, praktikak eta sistema bera ere.

Indarkeria matxista egiturazkoa da, bizitzako espazio oro zeharkatzen du, eta baditu milaka aurpegi: ezeztatzea, publizitate sexista, umore matxista, umiliatzea, mehatxatzea, sexu erasoak, bortxaketak...
Guztiak berberak ez izan arren, zapalkuntza sistema bera elikatzen dute.

Erailketa baten aurrean guztiok ez dugu erantzukizun bera, baina badugu guztiok ere geure buruari zer galdetu: "zer egin dugu? Eta zer egingo dugu? Ari algara ematen indarkeria matxistari daukan dimentsioa eta garrantzia?".

Justizia feminista, orain!

🔗Dinamika aktibistaren albistea

Sortu - Independentziarako Indarra!

04 Dec, 11:08


🙋‍♀️Gabon!

💫Badatoz Erria solasaldiak❗️
Abendutik maiatzara hilean behin pil pilean dauden gaiez arituko gara, aditu zein arituekin. Abertzaletasuna, migrazioak, komunikazioa aro digitalean, indarkeria matxista,... badugu zer pentsatu eta non korapilatu. 

 🎦Izaro Zinkunegik eta Markel Larruskainek aurkeztuta, hilabetero, Iratzar Gunean (Lamana kalea 2, Bilbo) edo...
Erriaren kanaletan:
YouTube
Spotify

Sortu - Independentziarako Indarra!

03 Dec, 11:14


Abenduak 3| 75 urte bete dira
aurten Euskararen Nazioarteko Eguna lehen aldiz ospatu genuenetik👇🏽

https://x.com/sortuEH/status/1863844128024355009?t=vvWNLdlMLD134tlfAABl3Q&s=19

Sortu - Independentziarako Indarra!

23 Nov, 18:20


EH Bilduk Bilboko Autonomia kalea lepo bete du euskal nazioa aldarrikatzeko.

EH Bildu llena la calle Autonomía de Bilbo para reivindicar la nación vasca.

#NazioaGara

Sortu - Independentziarako Indarra!

21 Nov, 09:58


Egun, X sarean eskuineko diskurtso eta joerak nagusi direla jakinagatik, uste dugu espazio oro dela borroka ideologikorako tokia, geure markoa eta begirada zabaltzeko eta indartzeko plaza. Eskuinari ez diogu lubaki bat bera ere oparituko. Behar den espazio guztiak hartu eta borrokatuko ditugu.

🦋Norabide horretan, BlueSkyn eta Mastodonen kontu berri batzuk zabaldu ditugu. Jarrai gaitzazu!

•Sortu BlueSkyn /Sortu Mastodonen
•Arkaitz Rodriguez BlueSkyn
•Lur Albizu BlueSkyn
•Oihana San Vicente BlueSkyn
•Kizkitza Gil de San Vicente BlueSkyn
•Mikel Irastorza Blue Skyn
•Haimar Altuna BlueSkyn
•Xabi Iraola BlueSkyn /Xabi Iraola Mastodonen
•Erria Mastodonen
•Iratzar Mastodonen

Sortu - Independentziarako Indarra!

20 Nov, 19:58


Ehundaka lagun elkartu gara Bilbon, Santi eta Josuren erailketen 35. eta 40. urteurrenean.

Santi eta Josu hil zenizkiguten, bai. Baina, haien ametsa inoiz baino biziago dago. Urtez urte, geroz eta gehiago gara konpas berdinean arnasten.

Orain, arnas hori hauspotzeko une erabakigarria da.
Euskal Herriaren nazio izaera aitortzeko eta herri gisa aritzeko garaia da. Larunbatean ozen aldarrikatuko dugu hemen herri duin bat dagoela, nazioa garela!

Herriaren arnasa🌹
🔗Albistea

Sortu - Independentziarako Indarra!

19 Nov, 10:22


Ez gara espainolak, ezta frantsesak ere. Gu euskaldunak gara, herri bat gara eta gainontzeko herri guztiek bezalaxe, munduko eskubide guztia daukagu gure buruaren jabe izateko.

💫Larunbatean Bilbon elkartuko gara.

Independentziarako #INDarra
#NazioaGara

Sortu - Independentziarako Indarra!

10 Nov, 20:24


Aurten 40 eta 35 urte dira Espainiako estatu terrorismoak Santi eta Josu erail zituenetik. Haiek Euskal Herriarentzat zuten ametsaren arnasa inoiz baino biziago dago.

Santi eta Josu gogoratu eta nazioa garela aldarrikatzeko elkartuko gara azaroaren 20an Bilbon.

Herriaren arnasa
🔗Albistea

Sortu - Independentziarako Indarra!

08 Nov, 14:33


Iratzar Fundazioak 10 urte bete ditu aurten. Hamarkada batean asko aldatu da mundua, baita Euskal Herria ere.

📝Mundua eta Euskal Herria irakurtzeko betaurrekoez Floren Aoiz Iratzar Fundazioko kideari elkarrizketa gaur Berrian.

💬«Gauza asko dakizkigu munduari buruz, baina oso zaila da interpretatzea. Guk ahalegin bat egin dugu diagnostiko horretan beste erritmo batzuk, beste ikuspegi batzuk lantzeko. Zer ikuspegi? Ikuspegi estrategikoa».

💬«Ezkerra ataka batean dago. Erabaki batzuk eta urrats batzuk egin behar ditu, tentaldi handia dagoelako, beste garai batzuetako erantzunak errepikatzeko».

💬«Egoera oso konplexua da munduan, eta erantzunak konplexuagoak dira. Batzuek ihes egiten diote konplexutasun horri iraganeko formulei erreparatuz».

Sortu - Independentziarako Indarra!

07 Nov, 07:10


INMIGRACIÓN EN EUSKAL HERRIA

💬«El primer quehacer es derribar el marco discursivo que la extrema derecha está imponiendo en todo el mundo, también en Euskal Herria».

💬«Lo que genera delincuencia es la pobreza, no la inmigración. Y la pobreza la genera el sistema capitalista, las políticas neoliberales y las políticas de la derecha».

💬«Debemos abordar el reto de la inmigración mediante la construcción de un modelo propio. En nuestro caso -nación sin Estado, negada y dividida- se trata de un reto colosal que pasa necesariamente por la consecución de mayor soberanía».


💬«La inmigración no es un problema perse. La inmigración no desequilibra a la sociedad por definición. Es la respuesta de nuestra sociedad a esta realidad lo que, en su caso, puede generar desequilibrios y problemas; o lo que, al contrario, puede reforzar la cohesión social, siempre que se gestione de forma adecuada».


✍🏼Artículo de Xabi Iraola, Lur Albizu y Arkaitz Rodriguez, miembros de la Ejecutiva Nacional de Sortu

Sortu - Independentziarako Indarra!

06 Nov, 09:19


IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN
«Guk inor atzean utziko ez duen Euskal Herria askea dugu amets»


💬«Ezaugarri berriak dituen arren, erronka berbera dugu aurrean: migrazio fluxuen zein jatorri eta kultur aniztasunaren kudeaketa demokratiko eta aurrerazalea egin, herritar horien guztien harrera bermatu, eta libreeta berdinen Euskal Errepublika bat eraikitzeko egitasmora batzea»

💬«Estaturik ez duen nazio ukatu eta zatitu baten kasuan, kolosala da erronka; nahitaez burujabetza eta botere politikoa eskuratzea eskatzen du.»

💬«Migrazioa ez da, izatez,arazo bat. Migrazioak ez du, berez, jendartea desorekatzen. Gure jendarteak errealitate horri ematen dion erantzuna da, kasuan, desorekak eta arazoak sor ditzakeena. Edo kontrara, ongi kudeatuz gero, kohesioa indartu dezakeena»

✍🏼Irakurri Nazio Idazkaritzako kide diren Xabi Iraola, Lur Albizu eta Arkaitz Rodriguezen artikulua Berrian.

Sortu - Independentziarako Indarra!

26 Oct, 14:47


Bueltan gara Instagramen.

@ernaigazte_

Instagrameko kontua lapurtu ziguten atzo, eta gaur gaurkoz hau izango da Ernai Gazte Antolakundearen Instagram kontu ofiziala. Egun, sare sozialak gure jardunaren eskaparate dira; Iritziak, gertaerak, ekintzak… zuekin partekatzen jarraitu nahi dugu.

Jarraitu eta zabaldu, ingurukoek ere gure berri izateko aukera galdu ez dezaten.

https://www.instagram.com/ernaigazte_?igsh=MWVjc3EybmI4YTEweg==

Sortu - Independentziarako Indarra!

22 Oct, 11:18


🏠Etxebizitza: aukera eta eskubidea

«Euskal Herrian alokairurako dugun kultura oso apala da Europako herrialde aurreratuenekin alderatuta»

«Putre funtsak alokairuaren merkatuan espekulatzen saiatzen dira. Pakete handiak erosten dituzte, balioa handitzen diete (eta horrela, bertan bizi den jendea botaz) eta ondoren saldu egiten dituzte»

«Egun dagoen alokairu eskaintza apalarekin, ezinezkoa da egoera honi buelta ematea, etxebizitza publikoen eskaintza biderkatu gabe»


Etxebizitzen eta alokairuen prezioak maximo historikoetara iristen ari dira. Turismoa, putre funtsak, espekulazioa... zein eragin du bakoitzak? Zein da honi aurre egiteko Euskal Herrian behar dugun etxebizitza eredua?

🔗Irakurri etxebizitzaren problematikari buruzko erreportajea Errian.

Sortu - Independentziarako Indarra!

12 Oct, 06:15


Urriak12 | Hispanitate eguna.

Ez gara espainolak.
Zapaltzen, jazartzen eta inposatzen diguten erregimen honen aurrean, Euskal Herritarrok ospatzeko ezer ez, goratzeko ezer ez.

Herri bat gara, nazio bat gara.
Independentziarako #INDarra!

Sortu - Independentziarako Indarra!

07 Oct, 09:26


Urte bat igaro da urriaren 7tik. Ordutik, Palestinaren kontrako erasoaldia indartu eta genozidioa abiarazi zuen Israelek.

🔍Ekialde hurbilean gertatzen ari dena ulertzeko betaurrekoak eskaintzen dizkigu nazioarteko analisi politikoa egiten duen Iratzar Fundazioaren Munduari Sok.
🔗Irakurgai hemen

Su etena orain!
Okupazio militarrik ez!

Sortu - Independentziarako Indarra!

29 Sep, 21:06


Noiz hasi zinen pluralean pentsatzen?

IRRINTZI BAT DABIL.
#TxikiOtaegi49
#INDarra

❤️‍🔥Hitzartzea osorik hemen

Sortu - Independentziarako Indarra!

29 Sep, 15:38


❤️‍🔥Txiki gelditu zaigu Azpeitiko Soreasu antzokia, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 49. urtemugako Nazio Ekitaldian.

Haien borrokan berretsi gara: ez dugu etsiko Euskal Herri aske, sozialista eta feminista lortu arte!

Orduko askatasun haizea, gaurko irrintzi bilakatu da.
#TxikiOtaegi49

Sortu - Independentziarako Indarra!

28 Sep, 09:20


✊🏼50 herri baino gehiagotan mobilizatu gara, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 49. urteurrenean.

Txiki eta Otaegi erail zizkiguten, bai. Baina ez zekiten orduko askatasun haize berbera gaurko borrokaren irrintzi bilakatuko zenik. Geroz eta gehiago gara, indartsu gaude, elkarrekin gaude; eta herri honen askatasuna irabaztera goaz!
Irrintzi bat dabil!

Bihar Azpeitin ikusiko dugu elkar.

#TxikiOtaegi49
#INDarra
🔗Mobilizazioen argazkiak hari honetan.