Bizi Baratzea @bizibaratzea Channel on Telegram

Bizi Baratzea

@bizibaratzea


Bizi Baratzea (Basque)

Euskal kultura eta natura maite dutenentzat zuzendutako Telegram kanala aurkezten dugu: Bizi Baratzea. Kanala bizibaratzea (@bizibaratzea) izena du eta euskal hizkuntzan abiatutako informazioa eta inspirazioa eskaintzen du. Bizi Baratzea kanalak naturaren zaindua, loreen mundua, eta landareen nekazaritza jarduerak sustatzen ditu. Euskal herriko zuretzat baliagarria den informazioa eta aholkularitza eskaintzen du, horrela zure baratzea lor dezakezu

Zer da Bizi Baratzea? Bizi Baratzea euskal hizkuntzan sortutako kanala da, naturaren zaindua eta kultura euskaldunarekin estutua. Euskal herriko loreak, landareak eta baratzak aztertzen ditu, bidezko aholkularitza eta ideiak eskaintzen dituena. Kanala bizi eta osasuntsu egiteko aholkularitza ere eskaintzen du, horrela naturan zehar ibiltzeko eta landareak zaintzeko arreta bermatzen du

Nor da Bizi Baratzea? Bizi Baratzea kanala euskal kultura eta naturarekin zaletasuna dutenentzat egokitua da. Naturaren zaintzaileak, landareen maite zaleak eta euskal loreen misterioak ezagutzeko eskaingarria da. Kanala lagungarria izango da zure baratzea hobetzeko eta euskal herriaren lore eta lorezainak ezagutzeko asmo duenentzat. Bizi Baratzea kanala euskaldunentzat ideia eta inspirazio iturri izango da

Edukia zuretzat erabilgarria izan dadin, zure baratzea hobetzeko eta naturaren zaintzaile bihurtzeko, Bizi Baratzea kanala jarri zaitez gurekin harremanetan. Euskal herriko naturaren misterioak ezagutu, loreen munduari sartu, eta baratzea sendotu nahi baduzu, Bizi Baratzea Telegram kanalaren parte izan!

Bizi Baratzea

14 Jan, 12:59


🟡 Kaixo! Jakina da sendabelarrei buruzko podcasta dela Menda Bikoitza, baina ezin isilik geratu Palestinako genozidioaren aurrean, eta juduei zuzendu zaie gaur Garbiñe Larrea. ⤵️

Menda Bikoitza 2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa

Ea gustatzen zaizuen!

Bizi Baratzea

14 Jan, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Oilo zirinaren minda

🐔Oilo zirina ongarri indartsua da. Kontuz erabili beharrekoa, landareak erretzeko arriskua du-eta. Urte eta erdi luartzen edukitzea da onena.

🧪Bestela, minda egin dezakegu: azpiak, lumarik gabe, ontzi batean jarri eta hura halako bi euri ura, egunero indarrez nahasi eta 10-15 egunerako egina dago.

🧪 Erabiltzerakoan, minda litro bati hamar litro ura erantsi. Ongarri oso indartsua da eta horregatik, lurrak biziberritzeko erabiltzen da, baita ahul datozen landaketak indartzeko ere, beti landareak busti gabe tarteko lurra ureztatuz.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

13 Jan, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Su egurretarako zuhaitzak bota

🪵Negu negua da su egurra botatzeko garaietako bat. Haritza, ametza, norteko haritza, artea, lizarra, sasiakazia...

🪵Neguan eta ilbeheran (urtarrilaren 26 arte da aurten ilbehera) botatzen dira egur gogor, trinko eta lehorrak nahi ditugunak. Sasoi honetan zuhaitzen enborrak eta adarrak lehorragoak daude, atseden hartuta bezala, geldirik, loaldi antzeko batean eta izerdi gutxiago dute. Zura eta egurra itxiagoak, trinkoagoak egongo dira eta suak pasatzeko zailagoak: garra apalagoa egingo dute, baina txingar edo brasa beroagoa eta iraunkorragoa.

🪵Adar txikiak dauden bezala sutarako ez baditugu erabiliko, txikitu eta ezpal edo txirbil eginda baliatu ditzakegu. Sutarako bezala luarra egiterakoan nahasteko edo lore baratzean landareen ipurdian azpiak eginez estalki-ongarri bezala zabaltzeko.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak

Bizi Baratzea

12 Jan, 04:04


Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu:

Nola zaindu dipladenia(Mandevilla sanderi)

🌺 Etxe barruan eguzki zuzena kalteko du, erdi itzalean ongi biziko da. Kanpoan eguzkitan ederki etorriko da.

🌺 Berotasuna atsegin du: neguan 13 °C-tik gora, udan 25-30 °C edo gehiago. Kanpoan bizi bada, neguan babestu; loreontzian bada, estali edo babesera mugitu.

🌺 Udaberritik udazkenera erruz ureztatu. Neguan urri. Inguru hezea atsegin du, maiz lainoztatu.

🌺 Inguru hezea izan dezan, loreontzia harriz eta urez betetako ontzi zabal batean jarri. Ura lurruntzean bere ingurua hezetuko du.

🌺 Barruan bizi bada, loraldiaren ondoren, udazken erdi-parean edo amaieran loratu diren arbak inausi, eta negu partean toki hotzago batean (13 °C inguru) jarri, sasoi aldaketa nabari dezan eta udaberrian ziklo berriari hasiera eman diezaion.

🌺 Igokari gisa hazten segitzea nahi badugu, urtero hazten den luzeraren erdia inausi.

📸 Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA
➡️ Informazio gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

11 Jan, 04:04


Egun on! Jakoba Errekondoren lan berezia:

Baba eta ilarra erein

🫘 Lekadun guztiek bezala, hauek ere aurrez ongarritutako lurra nahi dute, ongarri berria ez eman. Karea ere gustuko dute.

🫛 Ilaran ereiten dira, aitzurrarekin 3-4 cm sakonerako errenkada zuzenak egin, batetik bestera 75 cm inguruko tartea utziz. Bertan haziak banatu: babak 8-10 cm-tik behin, ilarrak aldiz denean segidan ugari-ugari.

🫘 Baba eta ilarra, biak luzatu egiten dira eta eustea komeni da. Ilarrak aihentxo kiribilak luzatzen ditu aldamenean duenari helduz luzatzeko. Arbatzea komeni da lurrean azaldu ahala. Babak ez du aihenik, baina erraz etzango denez, jarri ilararen bi aldeetan makil edo kanabera.

🫛 Ilarrarekin asmatzen ez baduzu, agian lur hotzarengatik izan daiteke. Hala bada, erein aurretik erroila sakonak ireki eta bertan simaur berria jarri eta lurrez estali. Haren gainean erein. Simaurra ez du ukitu behar eta haren irakinaren beroarekin errazago ernatuko da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak

Bizi Baratzea

10 Jan, 04:04


Egun on! Jakoba Errekondok aholku bat eman digu...

Kaskabeltzak ezpelaren harra jateko

🪶Ezpelaren harra azaldu zenean bertoko txoriek ez zuten ezagutzen, ezta jaten ere.

🪶Agi danean, kaskabeltzak ikasi du har hori jaten.

🪶Negu partean, harrik ez denean, berari laguntzeko haziekin jantokiak jarri: gehien atsegin duena ekilorearen hazia da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak

Bizi Baratzea

09 Jan, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondok gaurko proposatutako lan berezia:

Fruta arbolak landatu

Negu neguan landatzen dira hostoa galtzen duten landareak. Horietakoak dira fruitu arbola gehienak. Sagarrondoa, udareondoa, irasagarrondoa, aranondoa, elorri beltza, muxika, gereziondoa, intxaurrondoa, hurritza, mizpira eta abar luze bat.

Landatzerakoan kontutan izan handia egiten denean beharko duen tokia, gero inausi beharrean gertatu ez gaitezen. Lehen urtean ahal izanez gero udako beroenean ureztatu.

Bizi Baratzea

08 Jan, 04:02


Egun on! Jakoba Errekondok gaurko jarri digun lan berezia:

Erremintak txukundu

🪓 Urteari ondo ekiteko landareekin lan egiteko beharko ditugun tresnak eta materialak prest izateak buruhauste asko kenduko dizkigu.

⛏️ Makilak eta pardak, sokak eta lokarriak, sareak, mindak egiteko ontziak, guraizeak, belarra moztekoak eta abar eskuera, garbi eta zorrotz izan.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak

Bizi Baratzea

07 Jan, 04:02


Egun on! Jakoba Errekondok aukeratzen jarri gaitu:

Ahuakateondoa, zein barietate?

🥑 Negu hau amaitzean ahuakateondoa landatzeko gogoa baduzu, barietatea hautatzerakoan kontutan izan: geure inguruan ezagunenak hiru hauek dira eta alde nabarmenena uztaren hasiera da:

“Bacon” urrian (argazkikoak hala dira)
“Fuerte” azaroan
“Hass” abenduan

🥑 Batekin eta bestearekin urritik apirila arte luza daiteke uzta.


🖋 Itsas-bare kantauriarra: Ohartarazpenaren artelanak Nagore Zalduaren artikulua https://labur.eus/6JJw1

Bizi Baratzea

06 Jan, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Pinaburuak baratzera eta loreontzira

Pinaburua edo pinu-kozkorra material lehorgarri ona da.

Txikitu eta loreontzietako azpietan jarri eta gainean lurra; loreontzia arintzen da, gehiegizko urak errazago alde egiten du eta usteldu ahala ongarria da.

Lur gainean zabalduta bideak egiteko edo edozein tarteko lurrazala lehortzeko ere egokia da.


🖋 Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia Amaia Diaz de Monasteriogurenen artikulua https://labur.eus/xc9gD

Bizi Baratzea

05 Jan, 04:04


Egun on! Gaur Jakoba Errekondoren eskutik:

Nola zaindu datil palmondoa (Phoenix roebelenii)

🪴Argitasun handia behar du. Zuzeneko eguzkitan ere egon daiteke egunean 2-3 orduz.

🪴Berotasuna ikaragarri atsegin du, toki bero eta hezean ederra egingo da. Udaberri-udan tenperatura egokiena 15-25 °C bitartekoa da. Neguan 10-15 °C bitartean eduki, horrela atsedenaldi egokia izango du. Kanpoan -3 ºC arte jasan dezake.

🪴Negua zenbat eta hotzago, hainbat eta urriago ureztatu. Udan lurrazala lehortu ahala ureztatu. Hostaila maiz lainoztatu, eta inguru bero eta lehorrean (berogailuak, aire egokitua eta abar daudenean) maizago.

🪴Drainatzea garrantzitsua da. Ura zurtoinetan geratzen bada laster hilko da.

📸 Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA
➡️ Informazio gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

04 Jan, 04:04


Egun on! Jakoba Errekondok erremedio hau eman digu...

Goroldioa atzeratzeko

🟢 Goroldioaren errua bakarra da beti: hezetasuna. Goroldioa ekar dezakete drainatze eskasak, ureztatzeak, hostoak eta hondakinak pilatzeak eta harria, zura eta material porotsu naturalak erabiltzeak.

🟢 Urari eusten dioten materialak garbi izatea oinarrizkoa da goroldioa atzeratzeko.

🟢 Kentzeko eskuila gogor batekin altxa eta 10 litro uretan 40 gr bikarbonato duen nahasketarekin ondo busti eta utzi bertan, gutxienez 5 ordu, onena egun bete.


🖋 Trebatu elkartea: Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan Garazi Zabaletaren artikulua https://labur.eus/GVxLE

Bizi Baratzea

03 Jan, 04:03


Egun on! eta pentsatu al duzu...

Zer landatu urtarrilean?

Tipulina
Tipulatxa
Udaberriko aza
Marrubia
Zainzuria
Orburua
Goizeko patata

Babesean: ziazerba, kukulua, tipulina, tipula gorria uraza, kukulua, erremolatxa eta neguko aza.


🖋 Elkarren beharra bizitzeko Jakoba Errekondoren artikulua https://labur.eus/hjEqf

Bizi Baratzea

02 Jan, 04:01


Egun on! Ba al dakizu...

Zer erein urtarrilean?

🌾 Laboreak: olo, gari, zekale, garagar...
Baba handia
Baba beltz txikia
🫛 Ilarra
Apioa
🧄 Baratxuria freskotarako
Udaberriko aza
Azalorea
Erremolatxa edo beterraba
Kertxuna edo berroa
Getozka
Mihilua
Perrexila
Zerba
Perraitza edo apoperrexila
🧅 Tipula
Udaberriko porrua

Berotegian: arbi zuria, ardi-mihia, azenarioa, borraja, errefaua, errukula, eskarola, tomatea, piper berdea eta gorria, alberjinia.

➡️ Euskal Herriko hazi ekologikoak eskuratzeko: https://aleka.eus/

Bizi Baratzea

01 Jan, 11:01


🎁 Urtea ongi hasteko, oparitxo bat:

Markel Arriolabengoa Martiarenak hilabeteetan grabatutako irudi bereziekin egin duen bideoa.

Ekosistemen konplexutasuna azaltzen du 7 minutuan eta erraz ulertzeko moduan, Euskal Herriko animalia basen adibideekin.

🎥 Bideoa osorik ikusteko: https://labur.eus/PKDq6
Markel Arriolabengoaren beste bideoak ikusteko: https://labur.eus/UD2mG

Bizi Baratzea

01 Jan, 04:04


Urte berri on!

Esaerak hala dio...


🎉 Urrats, urteberri, zoroak ere igarri

⚫️ Ilbeltza, beltza

⚪️ Ilbeltza pasatzen bada hil xuri, ardiak haziko du axuri; ilbeltza bada hil beltz, ez ardi eta ez axuri


🌞 Eguzkiak erretzen badu urtarrila, zoaz eske-zakuaren bila

🌞 Urtarrilean ortzia, barrikak ongarri metara

🌞 Urtarrila bero, zinkurinak gero

🦋 Urtarrilean pinpirina ikusi baino, otsoa ardi jaten ikusi nahiago

☁️ Euri guti urtarrilean, ogia eder uztailean

☁️ Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe

☁️ Urtarrila idorte, laboraria dirute

🌧 Urtarrila euritsu, urtea dirutsu

❄️ Urtarril hotza ikazkinaren poza

❄️ Urtarril hotza, neguaren bihotza

❄️ Urtatsez elur askoz, lili pazkoz

❄️ Urtarrileko elur, burdinazko elur


➡️ Bizi Baratzea kanalera harpidetuta, egunean behin jasoko duzu Jakoba Errekondok proposatutako lan berezi bat: https://t.me/bizibaratzea

Bizi Baratzea

31 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Zuhaitza nola birlandatu

🌳Zuhaitz ertain bat tokiz mugitzeko: neguan enborretik metro erdira bueltan zanga bat ireki, 20 cm zabal eta 50 cm sakon, sustraiak moztuz, eta ongarri onduz bete. Urtebetez moztutako sustraiek berriak haziko dituzte ongarriaren zuloan.

🌳Hurrengo neguan zuloaren kanpotik berriz ireki, beherunzko sustraiak moztu eta bueltako zangako sustrai berriak bildu eta bizitoki berrira eraman.

🌳Lur azala altuera berean utzi. Eta lehen urtean ureztaketa zaindu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

30 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko oharra:

Hagina eta txakurrak

🐩 Haginaren ipurdian txakur batek pixa egiten badu, denak hor izango dira errenkadan bata bestearen atzetik pixa-eginean. Haginak asko sufrituko du eta hostaje iraunkor berde iluna argitu eta gorritu egingo da. Ondoren pixkanaka hostoak ihartu, erori eta adarrak soilduz hilzeraino eraman dezake, batez ere gaztea bada.

Ingurua itxi eta txakur uxatzaileren batekin (gasoil ttantta batzuk…) babestu, bestela jai izango du.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

29 Dec, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu nola zaindu:

Buztan lorea (Anthurium andreanum)

🌸 Etxe barruko landare honek argi asko behar du, baina eguzkiak zuzenean jotzen ez duen tokian ipini.

🌸 Beroa gustatzen zaio, eta gora-behera handirik gabekoa. Neguan 15°C-tik jaitsi gabe mantendu.

🌸 Landare dotorea da jatorrizko inguruneko baldintzak baldin baditu; beroa eta hezetasuna baditu, alegia. Loreak denbora luzez irauten du; baita ebaki ondoren ere.Loreak denbora luzez irauten du; baita ebaki ondoren ere.

🌸 Ur gutxi baina maiz eman. Lurrari lehortzen ez utzi, baina sekula ez urez asetu. Hostoak maiz busti, dutxan edo lainoztagailuarekin.

🌸 Ugaltzeko: Hazitik ugaldu ohi da, baina baldintza bereziak behar direnez, etxean lortzea oso zaila da. Ipurdian kimu berriak sortzen ditu altsuma edo muskil berrietan; udaberrian luberritzeko loreontziz aldatzean zatitu daitezke.

🔍 Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

28 Dec, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Mugurdia landatu

Landaketa azarotik martxora egin. Barietatearen arabera landaretik landarera 65-100 cm utzi eta lerro artean 2-3 metro.

Lur arina eta aberatsa gustatzen zaio.

Erdi itzala eta erabateko eguzkiaren artean, zeuk erabaki: beroari hotzari baino beldur handiagoa dio.

Mugurdia landatzean, hazi ahala lotzeko hariak jarri behar dira: 40 eta 100 cm.

Lurrari fresko eusteko azpiak egin: orbela, lastoa, pinu azala, segatutako belarra... Ongarrizalea da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

27 Dec, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko gaia:

Etengabeko uzta

Neguan baratzearen, soroaren eta fruitu baratzearen emana bere okerrenean dago. Etxean edo inguruan izaten dugu, ordea, etorria. Uzta sasoian jasotako barazki eta fruituek gozatuko digute urte sasoi ilunena.

Lehortutako babarrun, arto, labore, kui, belar, patata, tipula, baratxuri eta abar toki fresko, ilun eta haizeberritzen den batean jaso. Sagarrak, mizpirak, intxaurrak, hurrak eta antzekoak ere berdin.

Gaur egun eraldatu eta pototan sartutako barazkiak, muztio edo zuku, marmelada, konfitura, erreximenta eta dultze edo izozkailuan jasotako barazki eta abarrak, gure dietaren osagarri ederrak izango dira.

Aparteko gutiziak ere izango dira urrutira gabe: gatzatutako gaztak, hartzitutako sagardo, ardo, garagardo eta udareardo eta gradu dezente gehiagoko patxaran, sagardoz, belar-uxualak eta abar.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

26 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Su egurretarako zuhaitzak bota

🪓 Egurra edo su egurra egiteko zuhaitz gehienak neguan botatzen dira. Neguan eta ilbeheran (abenduaren 30ean 6:00 arte da ilbehera). Bi baldintza horiekin bilatzen dena egurra trinkoa eta lehorra izatea da. Izerdirik gabe egurra askoz ere itxiagoa izango da, erretzen zailagoa. Garra txikiagoa emango badu ere txingarra iraunkorragoa izango da.

🪓 Egur gogorretarako zuhaitzak botatzeko garaia da, beraz: lizarra, artea, ametza, gaztainondoa, zumarra, elorri zuria, sagarrondoa, olibondoa, udareondoa, platanoa, ezkia, sasiakazia, haritza eta antzekoak otsaila bitartean ipurditik moztu eta bota, ahal baduzu ilbeheran.

🪓 Eta moztutako egurra ez utzi zahartzen: egur zaharra, su txarra.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

25 Dec, 04:00


Egun on! Olentzerok asmatu al du?... pare-parean jo ez badu, lasai, Jakoba Errekondok zerrendatuko dizkizu zure buruari Ilargia eta Landareak 2025eko agenda oparitzeko argudioak:

Plangintzaren garrantzia

Inoiz ez zaio nahikoa garrantzia ematen lanei aurrea hartu eta plangintza ahalik eta zehatzenak egiteari.

Ongarriketak, ereintzak, landaketak, uztak, txandakatzeak noiz nola egiteko asmoa dugun aurreikusteak izugarri erraztuko du datorren urteko lana.

Horretarako, aurreko urteetan agendan jaso duguna informazio baliotsua da. Hausnartu zer gertatu den, emaitza onak eta txarrak zerk eman dituzten, zergatik gertatu ote den... Eta hurrengo urtean zer errepikatu, zer saio berri egin.

Zure baratzearen patua eraiki!

🎁 2025eko baratzeko agenda erosteko: https://labur.eus/B0FCj

Bizi Baratzea

24 Dec, 04:00


Egun on! Urte zaharretako errondan makila berriarekin egin nahi al duzu oles? Bada aurrez egin beharreko lana azalduko dizu Jakoba Errekondok:

Makiletarako egurrak moztu

Baratzean eta lorategian behar ditugun makilak, edo pardak mozteko garai ona da negua.

Izerdia geldirik dagoen sasoi horretan haritza, lizarra, gaztaina, sasiakazia, zuhandorra, ezpela eta abarren adarrak edo enbor txikiak moztu.

Hobe ilbeheran eginez gero (aurten abenduaren 30ean 6:00 arte da ilbehera).

Banbuak eta kanaberak ere neguan moztu. Horiek, aldiz, ilgoran.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

23 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lana:

Landaketa sasoia

Urte asko biziko diren landareak landatzeko sasoi onena udazkenaren bigarren erdia eta neguaren hasierako hau da.

🌳Zuloak aurrez egiten badira hobe. Lurra hautsi eta sustraiak hazteko hobeto egongo da.

🌳Landareak lur azalean lehendik izan duten maila berean jarri behar dira, ez sakonago ez harroago.

🌳Sustrai inguruan jartzen zaion lurra ondo zanpatu, aiseago itsatsiko da.

❄️Izotza egingo duen susmoa bada, egun horietan ez egin landaketarik.

Lore baratzean zuhaitzak eta zuhaixkak landatzerakoan, kontuan izan heldutasunean izango duten tamaina. Nahiko tarte eman, berezko eitea garatzen dutenean baitira dotoreenak; horixe da lore baratzeetan eta aisialdirako parkeetan izaten den helburu nagusia.

Fruitu arbolak eta fruitu zuhaixkak ere orain landatuko dira. Horiekin ere mentu-oinaren arabera gerora beharko duten tartea aintzat hartu.

🖋 Urraburua: buruan urrea, gehiena akuikulturan ordea Eneko Bachillerren artikulua https://labur.eus/UFD9Z

Bizi Baratzea

22 Dec, 04:00


Argazkia: Dani Blanco

Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu nola zaindu...

Eguberri lorea edo poinsetia (Euphorbia pulcherrima)


🌺 Erostean ondo miatu. Behealdeko hostoak falta baditu, hosto zimelak baditu eta batez ere braktea gorrien artean lore txiki hori-berdexkak zabalduta baditu, ez erosi! Loretxoak itxi-itxiak dituen landarea hartu, sasoialdia hilabete luzeagoa izanen du.

🌺 Aire-korronteetatik urrundu.

🌺 Argitasun faltak eta tenperatura aldaketek hostoak erorrarazten dituzte.

🌺 Sasoi aktiboan, loraldia barne, argi asko behar du, batez ere braktea gorriak ireki ondoren. Atsedenaldian eta hurrengo sasoiko hosto berrien sorreran itzalean egon behar du.

🌺 Braktea gorriak dituenean 12 °C-tik behera ez eduki. Hosto berdeak besterik ez dituenean tenperatura freskoagotan bizi daiteke.

🌺 Inguru hezea behar du. Hostoak maiz lainoztatu.

🔍 Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

21 Dec, 04:01


Egun on! Gaur 10:21ean negua hasten da. Jakoba Errekondoren gaurko gaia:

Kirten-gaiak

Gero eta ugariago dira plastikoz egindako kirtenak, baina atzo arte egurrezkoak izan dira nagusi.

Makina bat egur erabili da kirtenetarako, maiz bakoitza tresna jakin baterako: ezpela, haltza, hurritza, lizarra, gaztaina, sagarrondoa, haritza, gurbitza, elorri zuria, txorbeltza edo karraskila, olibondoa, zuhandorra, almeza, artea, pagoa, intsusa...

Gogorra behar izanez gero ilbeherakoa (abenduaren 30ean 6:00 arte da) eta hostajea botatakoan, eta malgua behar denean ilgoran (urtarrilaren 12an 5:23 arte da) eta izerdia duenean botatakoa.

Hamaika kirten eta helduleku egin dira eskuz: sega, mailu, kaskamailu, aitzur, igitai, ukuilu-aitzur, eskuare, aizkora, jorrai, erratz, endai, bertzun, sarde, kizki, aihotz, borra, ondaitzur, pikatxoi, aizkoraitzur, karrakagailu, opaitzur, laia, zokor-mazo, kako, baldar, pisoi, trinkai, arraztelu, palahar, akuilu, arraun...

Bizi Baratzea

20 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Ontzikoen birlandaketa nola egin

🪴Ontziko landarearen sustraijeak duen hura halako biko tamainakoa izan behar du berriak. Lehengoa nahikoa bada bertan egin luberritzea.

🪴Azpian jarri erdi eta erdi lur berria eta ongarria (luar edo simaur ondua) nahastuta. Berririk ez bada lehengo lurra erabili.

🪴Ontzia oso-osorik uretan sartu aire burbuilak amaitu arte.

🪴Landareari kiribildutako sustraiak kontuz askatu eta landatu.

🪴Zuloan jarri, gaina lurra baino 2 cm beherago, ingurua eta gaina bete ondo zanpatuz.


🖋 Non dago herria? Josebe Blancoren artikulua https://labur.eus/LI9EL

Bizi Baratzea

19 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren azalpen gehiago zuhaitzak margotzeko

Karesneaz

Karea desinfektatzailea da eta azalean negua igarotzen duten intsektu, onddo, goroldio eta likenak atzeratuko ditu.

Kare bizia uretan urtuz egiten da karesnea. Esnea, errautsa, buztin hautsa edo behi-kaka gehitu daiteke. Pintura bezalako esne lodia egin eta isipu batekin ematen da.

‼️Karea arriskutsua da, kontuz. Egiteko babestu, arropa itxia jantzi eta eskuak eta begiak babestu. Metalezko edo zurezko ontzian hiru parte uri parte bat kare bizia erantsi. Beti era honetara egin, ez alderantziz (kareari ura sekula ez). Irakiten hasiko da eta ontzia estali. Ordu pare batez utzi.

Euririk izango ez den egunetan ezarri. Arbolean fruitu ustelik bada kendu, hor ere gaitzak negua igarotzen du. Nahi izanez gero aurretik zepilo zakar batekin garbitu. Behetik gora zirrikitu guztiak igurtziz margotu, enborra eta adar nagusiak.

🖋 Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko Garazi Zabaletaren artikulua https://labur.eus/vTadZ

Bizi Baratzea

18 Dec, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondok proposatzen digun gaurko lan berezia...

Hondakinak bildu eta jaso

Abenduan patxadazko lan bat egin beharra dago: inguruari begiratu soseguz. Urte guztian ikusi ez ditugunak orain ikusi behar ditugu.

Hostajea erori da eta baratzeak eta lorategiak “hustuta” daude.

Hurrengo urtean gure landareak elikatzeko beharko dugun luarra egiteko materialak biltzeko garaia da. Adarrak, zarbak, hostoak, orbela, belarrak, garoak, ezpalak, baratzeko hondarrak eta abar bildu, behar izanez gero txikitu eta pila batean jaso.

Gero luarra egiterakoan material zakarra beharko dugu, nahasi eta luar pila harrotzeko eta irakinari eusteko.

Orain, presarik gabe egiteko lana; gero, altxorra eskuera.

🖋 Txokolate menpekotasuna negozio Jakoba Errekondoren artikulua https://labur.eus/SU473

Bizi Baratzea

17 Dec, 04:01


Egun on! Hauek Jakoba Errekondoren...

Inausketarako aholkuak

✂️ Euria ari duenean edo giroa oso umela denean ez inausi.

✂️ Tresneria ondo desinfektatu (lixiba %2 edo alkohol hutsa).

✂️ Landarearen izerdia mugitzera doanean inausi.

✂️ Fruta arbola indartzeko neguaren amaieran inausi, aldiz, ahultzeko (fruitu gehiago eman dezan) ekaina-uztailean udako inausketa egin.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

16 Dec, 13:29


🟡 Gozongintza gustuko duzuenontzat gomendioa aste honetan: nola erabili iltze aromatikoa gailetak, flana edo arroz esnea egiterakoan.

Eta gozoa baino kafea nahiago duzuenontzat ere, badu proposamenik Garbiñe Larreak. ⤵️

Menda Bikoitza 2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da

On egin!

Bizi Baratzea

16 Dec, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Hesi nahasi baten onurak

Ertzak asko laguntzen dio sailari. Lantzen den baratze, soro, sagasti, mahasti, belaze... edonolako sailari ertzean ezarritako landare ezberdinez osatutako hesi batek onura asko ekarriko dio.

Haize zakarrena leunduko du.

Gaitzak eta izurriteak uxatzeko onak diren landareak izan ditzake.

Laguntzaileak diren hegazti, intsektu, triku eta abar ekarriko ditu.

Janaria eman dezake: fruitu, perretxiko, landare...

Oraintxe duzu hesi berri bat landatzeko garaia.
https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

15 Dec, 04:00


Argazkia: Dani Blanco

Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu nola zaindu:

Burdin urtu landarea (Aspidistra elatior)

🪴 Etxe barruko eta kanpoko landare hau ia argitasun maila guztietara ohitzen da, baina eguzkitan erre egiten da. Kanpoan ere itzaletan eta toki babesean eduki.

🪴 Etxe barruko ohiko tenperaturak, baita neguan tokirik hotzenean ere, ondo jasaten ditu.

🪴 Ureztaketarekin kontuz. Lur bustiegietan hil egiten da. Lehortea aise jasaten du. Negu partean hilean behin edo bitan bakarrik ureztatu. Udaberria-udazkena bitartean, lurrazala ondo-ondo lehortutakoan bakarrik ureztatu.

🪴 Hostoak oihal heze batez maiz garbitu.

🪴 Loreontziz aldatzea ez du atsegin. Beraz, ontzia sustraiek erabat hartzen ez duten arte ez aldatu (4-6 urtetik behin).

🔍 Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

14 Dec, 04:00


Egun on! Gaur Jakoba Errekondok proposatzen digun gaia:

Etxeko landareen garbitasuna


Sasoi ona da etxeko landareei begiratzeko. Ez ugaltzeko edo birlandatzeko, baina bai garbitzeko.

🌵Kaktusak edo oso iletsuak direnak isipu bigun batekin.

🪴Hosto leunak uretan bustitako belaki gozo batekin igurtzita.

Garbi daudenek %30 arte argi gehiago izan dezakete.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

13 Dec, 04:00


(argazkian, diatomea alga bat, zehazki surirella)

Diatomeak edo lur zuria

🦠Itsas alga mikroskopikoen eskeletoak fosilizatuta sortutako harria birrinduta sortzen den hauts zurixka da. Uretan % 5-8an nahasi eta horrekin landarea bustita lehorteari bezala ur gehiegiari aurre egiten lagunduko dio.

🦠Intsektizida ona da, kristal txikiz osatua baita, eta horiek intsektuak kaltetuko dituzte.

Lurrari ere ematen zaio, 100 gr/m2, intsektuen aurka eta ongarri gisa: kaltzioa, fosforoa, potasioa, magnesioa, manganesoa, zinka, burdina eta abar ditu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

12 Dec, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan proposamena:

Mihura kendu

Neguan, zuhaitzek eta arbolek hostoak galtzen dituztenean azaltzen dira bere onenean mihura tortoak. Orduan ikusten ditugu ondo baino hobeto, eta parasitoak edo bizkarroiak min ematen du.

Orain da kentzeko garaia. Esaera zaharrak ala dio: “Heldu denean neguila, ken sagar ondoari mihula”.

Mihurak kalte handia egiten dio izerdia kentzen dion zuhaitzari eta zenbat eta denbora gehiago utzi bertan, orduan eta sakonago sartuko ditu bere sustrai xurgatzaileak, eta bera dagoenetik aurrera adarra ihartzeko gero eta aukera gehiago.

Zorroztu labanak eta moztu ipurdi-ipurditik.

🖋 Mihurari buruzko Jakoba Errekondoren artikulua: birigarroak zirinetan heriotza https://labur.eus/5yvag

Bizi Baratzea

11 Dec, 04:01


Egun on! Gaurko Jakoba Errekondoren lan proposamena:

Azpiak egin eta ongarritu

Baratzean eta lorategian neguan hutsik igaroko duten sailetan eta taulenetan ongarriketa eta babes lana egitea komeni da.

💩Irakiten ari den ongarri organikoa lodi jartzen badugu bi gauzak batera egiten ari gara: ongarritu eta babestu.

🍂 Soilik materia organikoa (belarra, orbela, garoa...) jarriz gero babestu egingo dugu, eta gerora etorriko da ongarriketaren eragina.

Biak dira onak. Zeuk erabaki, baina zerbait egin. Lurrak eskertuko du, hotz handiek ez diote eragingo eta bertako bizia mantenduko da. Hori udaberrian ederki igarriko dute landareek.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

10 Dec, 04:00


Egun on! Gaurkoan Jakoba Errekondok beste intsektizida bat aurkeztuko digu:

Koltza olioa

Fruitu arboletan eta lorategiko zuhaitz eta zuhaixketan, intsektuen erasoa izurrite bihurtua bada, neguan tratatzea komeni da arrautzak, harrak eta intsektuak garbitzeko.

Petroliotik eratorritako olioak erabiltzen dira maiz, baina koltza olioa hobea da, naturala, garbiagoa eta merkeagoa.

🧪Intsektuei gogorrago erasotzeko xaboia nahasten zaio: 5 litro uretan 0’3 litro koltza olio eta 0’2 litro xaboi beltza nahastu eta berotu, irakin arazi gabe, ondo nahasteko.

🧪Hoztutakoan tratatu. Landareak neguko geldialdian daudela egin behar da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

09 Dec, 04:00


Egun on! Hauxe gaurko Jakoba Errekondok proposatzen digun lan berezia:

Errautsekin xaboi potasikoa egin

Etxean egiteko moduko intsektizida da.

🪣 Balde bat hartu eta errauts garbiz bete. Ura erantsi, euritakoa bada hobe.

🪣 Arrautza bat sartu, nahasketaren neurria emango digu: ur gainean geratu behar du, bestela errautsa gehiago erantsi eta errepikatu.

🪣 Urgainean azaltzen diren zakarrak kendu eta egunean bitan irabiatu, hiru egunez eta utzi bakean beste hirutan.

🪣 Errauts lixiba egina edukiko dugu. Iragazi eta su eztian irakin, erdira jaistean litroko 300 gr olio erantsi eta ore lodi bat egin arte eragin.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

26 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia...

Ongarriak eta zorriak

Lur aberatsa seinale izaten da landareetan, adar berri mardulak ikusiko dira. Hori, batez ere nitrogenoari zor zaio. Nitrogenoa ongarrietan ematen diogu lurrari, eta behar bezala ondua ez badago edo behar baino gehiago ematen badiogu, landareak asko luzatuko dira. Luzatu bai baina ahul, zaildu gabe.

Hau izan ohi da zorriak azaltzearen arrazoia. Adarrak ahulak baina guri-guriak, izerdi gozoa dute. Zorriak ez dio landareari kosk egiten, eztena sartu eta izerdia zurrupatu baizik.

🤔Sagastian, baratzean edo lore-landareetan ohi baino zorri gehiago azaldu badira, lehenengo gauza emandako ongarrian pentsatu. Eta hurrengoan tamainan erabili...

🖋 Birigarroak zirinetan heriotza Jakoba Errekondoren artikulua: https://labur.eus/5yvag

Bizi Baratzea

25 Nov, 11:00


(argazkia: Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA)

Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean


Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu.

Bitartean, lurra martxan jarri dute eta hamaika ekimen egin ere bai.

🖋 Orain arte egin duten bidearen eta ospakizunaren berri: https://labur.eus/6aS3k
🎁 Ekarpena egiteko: https://labur.eus/uwd0N
➡️ Amillubiko berriak irakurtzeko, batu bere kanalera: t.me/amillubi

Bizi Baratzea

25 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan proposamena:

Tipulinak jartzen hasi

Lurraren giroak edo azaroak laguntzen badu, lehen tipulin saila landatu. Jeneralean geroxeago jartzeko ohitura dago, baina zergatik ez aurreratu? Izugarrizko hotzak etortzen ez badira, neguaren amaieran bertan jango dituzu eta aho sabaiak eskertuko du.

Ez jarri udaberri osorako jartzekoak dituzun ale guztiak, baina batzuekin saioa egin.

Deskuidatzeko arrisku handirik gabe, tipulin horiek denen ahotan ibiliko dira... Batzuek bekaizkeriaz aipatuko dituzte; beste aho batzuk gozatuko.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

24 Nov, 04:00


Argazkia: Dani Blanco

Egun on! Jakoba Errekondok azalduko digu nola zaindu:

Biolin pikondoa (Ficus lyrata)

🪴 Argi askorik gabe ere bizi ohi bada ere, argitasunak eta zuzeneko eguzkiak mesede egiten diote.

🪴 Bero handiegia baino freskura nahiago du, eta gustoena tenperatura epeletan bizi da, 10-16 °C inguruan. Toki beroegietan (22 °C-tik gora) hezetasun handia behar du inguruan, bestela hostoak zimeldu egiten zaizkio.

🪴 Sekula ez da gehiegi ureztatu behar. Negu partean lurra ia ez da busti behar, ondo lehortutakoan. Udan astean bitan nahikoa da.

🪴 Hostoak tarteka garbitu, ur epela eta belaki gozo batekin.

🪴 Noizean behin kimatu, beti hosto baten gainetik. Horrela zabaldu egingo da. Izerdia latex antzekoa du eta toxikoa da. Kimatutakoan izerdi-galera mozteko oihal hezea jarri.


🔍 Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

23 Nov, 04:00


Egun on! Aspaldi ikusi al duzu...

Triku laguna

Nekazariaren lagun handia da trikua. Intsektujale amorratua da! Bareak eta barraskiloak gutizia ditu. Baratzeko landareak erasotzen dituzten bestelako intsektu eta abar ere jaten ditu.

🦔Egunean zehar lo egiten du eta arratsean aterako da ehizera.

🦔Azarotik martxoa aldera arte hibernatzen du.

🦔Trikua inguruan izatea ikaragarrizko adurra da. Bakean utzi eta bere lana ederki egingo du. Trikua etortzen bada aurreskua dantzatu!

Jakoba Errekondo

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

22 Nov, 11:43


Egonarria: Makroberriztagarriak Araban

Energia berriztagarrien makroproiektuak pil-pilean daude: Hego Euskal Herrian 202 proiektu berri tramitatzen ari dira, eta EAEn ezarri nahi dituzten proiektuen %75,4 Araban daude kokatuta.

Baina... Zergatik Araban?

Horretaz hitz egitera gonbidatu dugu Iñigo Leza, Araba Bizirik eta AHT-rik ez Lautadan taldeetako kidea.

🎥Bideoa osorik: https://labur.eus/BaQfm
🖋Araba, sakrifikatu nahi duten alaba? erreportajea: https://labur.eus/MqZ7G

Bizi Baratzea

22 Nov, 04:02


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko oharra:

Aireztapena

Etxe barruan ditugun landareentzat aire freskoa beharrezkoa da. Aireztapenak, gure landareen osasuna aieka askotatik hobetuko du:

💨 Lurrin toxikoak egotzi egiten dira (berogailuarenak, pintura erabili berriarenak, eta abar).

💨 Zurtoinak sendotu eta gaitzekiko erresistentzia hobetu egiten da.

💨 Tenperatura kontrolatu eta bere onera ekarri daiteke; beroaldietan batez ere.

💨 Hezetasuna murriztu edo handitu daiteke premien arabera, adibidiez, gaitzen erasoak eragotziz.

Aireztapena leiho edo ate bat irekiz egiten da. Sekula ez aire-korronteak eragiteko atea eta leihoa biak batera irekiz.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

21 Nov, 13:38


Dani Blancok ateratako argazkian, ARGIA-Bizi Baratzeko egileak elkarrekin, bakoitzak bere azken argitalpena eskuan duela.

DURANGOKO AZOKA, BAGOAZ!
Azokarako txangoa antolatzen ari bazara, gogoan hartu hitzordu hauek:

Liburu aurkezpenak

Ilargia eta Landareak 2025eko agenda: abenduaren 6an, 17:00etan, Arte eta Historia Museoan.
Haziak liburua: abenduaren 6an, 17:30ean, Arte eta Historia Museoan.
Kosmetikoak Sendabelarrekin liburua: abenduaren 7an, 17:00etan, Talaia Areto Nagusian.
Ilargiaren egutegia 2025: abenduaren 7an, 17:30ean, Talaia Areto Nagusian.


Bizi Baratzearen postuan egongo dira
liburuak sinatzen eta irakurleekin aurrez-aurre solasteko gogoz...
🟢 Jakoba Errekondo egunero
🟢 Garbiñe Larrea egunero
🟢 Miguel Arribas Kelo ostiralean eta larunbatean
🟢 Marc Badal ostiralean
🟢 Josebe Blanco larunbatean

➡️ ARGIA-Bizi Baratzearen gunea aurkitzeko, urtero bezala, badakizu: gora begiratu, eta kanabera landareen azpian, hantxe aurkituko gaituzu.

Bizi Baratzea

21 Nov, 04:02


Egun on! Gaur Jakoba Errekondoren oharra:

Ongarriketa zaindu

Barazki hazkurritsuak lur aberatsetik datoz. Baratzeko lurra behar bezala ez ongarritzeak uzta murrizten du eta barazkien kalitatea urritzen.

Udazkena da ongarriketa nagusia egiteko sasoi egokiena. Eman luar edo simaur egokia lurrari behar den unean: ondua eta 0-3 kg/m2.

Landare bakan batzuek berria ere onartzen dute.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

20 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Neguari aurrea hartu

🧣Neguarekin sufritu dezaketenaren susmoa dugun landarerik baldin badugu, hasi babesten:

🧣Enborra adar nagusien hasierarekin batera oihal gozoz bildu, izotza kenduko dion txapela jarri ingurua itxi gabe eta lurrean sustraien gainean ongarri berri bero-beroa jarri. Horrek babes handia emango die sustraiei eta berotu egingo du ingurua eta bizirik eutsi.

🧣Horiek eginda izotzak erreta ere sustraietik edo enborretik berrituko da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

19 Nov, 04:00


Egun on! Atzoko haritik tiraka aholku hau gehitu du Jakoba Errekondok:

Zain bistan landatzerakoan sustraiak lokaztu edo basatu

💩Neguan zuhaitzak eta arbolak sustrai bistan landatzerakoan lokaztea komeni da.

💩Buztin lurra eta behi kaka nahasten dira erdibana eta ur pixka batekin lokatz bigunaren itxura hartu behar du.

💩Landatu aurretik egun betez edo landatzeko unean sustraiak lokatzetan blaituta landatu.

💩Errazago itsatsiko da eta alde ederreko indarrarekin etorriko da.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

18 Nov, 10:04


🟡 Argi ordu gutxiko garaian gaude, eta horrek eragina izan dezake gure animoan. Horren jakitun, iluntasunak arindu eta eguzkiaren beroa gure gorputzari emateko moduez aritu da Garbiñe Larrea, besteak beste. ⤵️

Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa

Ea gustatzen zaizuen!

Bizi Baratzea

18 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondok proposatutako lana:

Zaina bistan duena landatu

🍂 Hostoak erori direnean hasten da zainak bistan dituen landare jendea landatzeko sasoia.

🌱 Bizi den tokitik, mintegitik, baratzetik edo menditik, landarea atera eta beste nonbait landatzeko lana da hau.

🌫 Negu giroak hasten direnean egiteko lana da. Giro horren arabera, baina azaroaren erditik atzera, otsaila amaitu arte egin beharreko lana.

(bihar jarraituko du...)

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

17 Nov, 04:01


Argazkia: Dani Blanco.


Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu nola zaindu:

Bioleta afrikarra (Streptocarpus ionanthus)

🌸 Argitasun handia behar du, baina eguzki galdatan ez jarri.

🌸 Epeltasuna maite du bioleta afrikarrak. Neguan 15 °C-tik behera hil egingo da. Horregatik, neguan ekialdeko edo hegoaldeko leiho batean eduki. Udan mendebaldeko batera eraman, ordea.

🌸 Haize-korronteetatik urrundu eta tenperaturaren gora-behera zakarrak saihestu.

🌸 Ureztaketa-ura epela edo hotzila erabili beti. Onena euritakoa da, kareak ere kalteak eragiten baitizkio.

🌸 Ingurune hezea behar du, nahitanahiez: lurrari heze eutsi. Ur epela erabili. Ureztatzean hostoak ez busti, onena azpiko platerean ura jartzea. Ihinztagailu fin batez noizbehinka eta eguzkitatik urruti lainoztatu.

🔍 Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan https://labur.eus/VpYgS

Bizi Baratzea

16 Nov, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Hurritza moztea


🪵Hurritzak badu, hurraz gain, altxor izugarri bat: egurra. Hurritza zuhaixka da eta ez du tamaina handiko zurik emango, baina bere adar ugarietako egurra gauza askotarako erabili izan da: hesiak egiteko, etxe barruko hormak altxatzeko, saskiak eta otarrak josteko, barriketako uztaiak lotzeko, makilak egiteko, su-egurretarako, ikatza egiteko...

🪵Ilgoran bota izan da beti hurritza, zenbait tokitan urrikoan, baina gehienetan azarokoan. Gutxi batzuetan baita abenduan ere. Ilgorak hurritzaren egurrak berezkoa duen malgutasuna areagotzen du. Biguntasunean etorkor, ia nahi den forma emateraino eraman daiteke saskigintzan eta upelgintzan bezala. Azaroaren 18an 11:19 arte gaude ilgoran,

🪵Makiletan da hurritza ezagunena. Gehienetan hurritzaren ipurdiko muskil luze eta zuzenak izaten dira, esku makiletarako bezala akuilutarako. Makilgileak azala zuria duen hurritza nahi du, zailduagoa nonbait...

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

15 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondok gomendatutako lan berezia:

Marrubia ugaldu

🍓Marrubi landareak ugaltzeko estoloiak edo herrestadarrak luzatzen ditu; muturrean landaretxo berria sortuko du. Lurra ukitu ordurako sustraiak eman eta errotuko da. Ondo itsatsi denean amarengandik bereizteko herrestadarra muztu.

🍓Marrubidia 3-4 urtero tokiz aldatu eta gaztetu eta berritzeko errotutako landaretxoak erabili, baita errotu gabeko landaretxoak uretan jarri eta sustraiak luzatutakoan.

🍓Sustraiak haztean marrubidi berria landatu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

14 Nov, 04:00


Kaixo! Jakoba Errekondok gaur aurkeztuko digun laguntxoa...

Luhartzari aurre egiten

Luhartza lurpean bizi den kilker antzeko handi eta gorrizta da. Haginak ditu galeriak egiteko eta landareen sustraiak mozten ditu. Lur fresko eta harroak maite ditu.

Luhartza harrapatzeko, udazkenean lurrean zuloak egin, aitzurkada pare baten tamainakoak, behor-simaur berriz bete eta estali (ontzi baten tapa, teilak...).

Hotz den artean, tarteka miatu eta bertan topatuko ditugu simaurraren epelean luhartzak eta bere kumeak.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

13 Nov, 04:00


Egun on! Hauxe Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Etxe barruko landareentzat, lurrezko edo plastikozko ontzia?

Landareak bietan ongi hazi ohi dira. Bien arteko alderik nabarmenena ureztaketa egiteko maiztasuna da. Plastikozko loreontzi batetik lurrezko batera (edo alderantziz) landarea birlandatzeak, ureztatze-ohiturak aldatzea du berekin.

Lurrezko ontziaren abantailak:

- Lurrak poroak ditu. Zainek errazago hartzen dute arnasa. Maizago ureztatu behar da, baina lurra nekezago lokaztuko da.

- Astunagoa da, iraultzen zailagoa eta eusten errazagoa.

Plastikozko ontziaren abantailak:

- Arina da eta erraz mugitu daiteke.

- Gutxiagotan ureztatu behar da.

- Garbitzen erraza da.

Lurrezko eta plastikozko ontziez gain, badira zurezkoak, zeramikazkoak, beirazkoak eta abar. Oinarrizkoa drenaje ona izatea da, ontziaren azpialdeko zuloak garbi izatea, soberan den urak aise alde egin dezan. Etxean hiltzen diren landare gehienak ur gehiegiagatik hiltzen dira.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

11 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan proposamena:

Baratxuria freskotarako

🧄 Azaroan hasi eta martxoa aldera arte erein daiteke, mailakatuta jarri eta etengabeko uzta izango duzu.

🧄 Lur harroa eta egutera, beroa nahi du.

🧄 Loreontzian ere oso ondo etorriko da.

🧄 Buru osoa sartu, lurrarekin arin estali, 10 cm inguruko tartea utzi eta 40 bat egunetarako jateko moduan izango da.

🧄Sutako hautsa eskuera baduzu lurrari nahasi, gustuko du.

🧄 Buru bakoitzak dituen begiak adina landaretxo emango ditu, 20-25 cm luzatu denean guri-guri freskotan jateko.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

10 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Patatak gogoan

Azaroa da simaurketa lan nagusiak egiteko sasoi onena. Hurrengo urtean jango dituzun patatak hartu kontutan. Hona proposamena:

💩Orain azaroan simaurra zabaldu lurgainean; erruz jarri, 15 zentimetro inguru. Behorrarena oso ona da.

💩Simaurra olana edo belaki batez estali.

🥔Otsaila-martxoan goizeko patata nahi baduzu eta apirilean jasotzekoa nahi baduzu, estalkia kendu eta patatak sartu lurra landu gabe.

🥔Ez duzu jorratzen lan handirik izango, ez eta patata landareak lurreztatzen ere, eta onena: gorrinak jotzen gehiago kostako zaio. Patata ateratzea ere errazago egingo zaizu. Lan gutxiago!

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

09 Nov, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondok gaur proposatutako lan berezia:

Mugurdiondoa sustraitik ugaritu

Mugurdiondo amari 1 cm lodiko sustraia kendu; 10 cm-ko zatitan moztu, dituen sustrai txikiak mantenduz.

Lur harrotan, ontzi batean 3 cm sartu horizontalki eta estali.

Ugari ureztatu eta toki babesean eduki hurrengo udaberrira arte.

Apirila-maiatzean ontzian edo lurrean landatu. Lehen urtean ureztatzen jarraitu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

08 Nov, 04:00


Egun on! Gaur Jakoba Errekondoren eskutik:

Orbela ongarritzeko lau urrats

1️⃣ Bildu hosto hezeak.
2️⃣ Birrindu. Belarra mozteko makinarekin belarrarekin nahastuta bildu eta txikitu, hobe luartuko da.
3️⃣ Sarezko kaiolan pilatu 20 cm-ko geruzatan: tartean hegazti zirin pixka bat zabaldu, baita hosto luar zaharra edo zolda-belar edo asun hostoak.
4️⃣ Heze eta aireztatua jagon.

🍁 6 hilabetera irauli eta lehengo gai horiek nahasi.
🍁Urtebetean erabilgarri egongo da eta 2-3 urtera hosto-luar jatorra izango da.

🖋 Mimogoxo proiektua. Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/BCl4w

Bizi Baratzea

07 Nov, 14:36


ELKARRIZKETA | “Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut”

Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du gaur eguerdian Garbiñe Larreak Donostian.

🎥 Bideoa osorik ikusgai: https://labur.eus/47FSK

🖋 Elkarrizketa irakurgai: https://labur.eus/qt3L2

📘Liburua erosteko: https://labur.eus/q8pTj

Ongi segi, lagunok.

Bizi Baratzea

07 Nov, 04:01


Egun on! Pentsatu al duzu...

Zer landatu azaroan?

Eskarola
Borraja
Ziazerba
Udaberriko aza
Tipulatxa
Tipulina
Porrua
Arabarba

🖋 Mugarik gabe, baina ez mugagabe. Eneko Bachillerren artikulua: https://labur.eus/jARN8

Bizi Baratzea

06 Nov, 17:30


🎥Egonarria 3x02 I Getariako zimarroi edo hegalabur haztegiak.

Getarian jartzear diren Euskal Herriko lehen hegalabur haztegiak zer ondorio izango ditu?

Ikusi egonarria saioa osorik ondorengo estekan⤵️
https://labur.eus/sNN4t

Bizi Baratzea

06 Nov, 04:01


Egun on! Ba al dakizu...

Zer erein azaroan?

🌾 Laboreak: oloa, garia, zekalea, garagarra...
🫘 Baba handia
Baba beltz txikia
🫛 ilarra
🧄 baratxuria
ardi-mihia
udaberriko aza
errefaua
perrexila
udaberriko porrua
tipulina
🧅tipula gorria eta zuria

🖋 Birika-belarra. Garbiñe Larrearen artikulua: https://labur.eus/rbFdy

Bizi Baratzea

05 Nov, 04:00


(argazkia: Mikel Garcia)

Egun on! Jakoba Errekondok juxtu gaurko proposatutako lan berezia:

Negurako jasotzeko uztak bildu ilbeheran

🎃 Kuia, kiwi, sagar, udare, mizpira eta abar ilbehera honetan bildu eta toki fresko, ilun eta, batez ere, ondo haizeberritzen den batean jaso.

⛔️ Elkarren ondoan ez jarri.

👌🏿Dasta hobea izango dute abendura arte arbolean bertan uzten direnek; kiwiak, adibidez.

📆 Ilbehera gaur 18:09ak arte da. Azaroko hurrengo ilbehera 18an hasiko da, 11:19an eta abenduaren 2 gauera arte (23:23) iraungo du.

🖋 Eguzki-lore meteorologoa. Jakoba Errekondoren artikulua: https://labur.eus/a8ZdL

Bizi Baratzea

04 Nov, 14:13


Liburua erosteko: https://labur.eus/q8pTj

Bizi Baratzea

04 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan proposamena:

Haziak geruzatzea

Hazia heltzetik ernatu arte tarte bat igarotzen da. Zuhaitz, fruitu arbola eta zuhaixken haziak jasotzeko era da geruzatzea.

🫛Fruitua heldu denean eskuratzen ditugu haziak. Hauek sortu ahala, geruzatu egin behar dira. Hondarra behar dugu, itsasokoa bada denbora askoan kanpoan euritan gezatua; zulatutako ontzi batean hondar geruza bat jarri eta gainean hazi geruza bat, gainean hondarra, gainean haziak... Hondar geruza batekin bukatu. Ontzi hau kanpoan jarriko dugu negu guztia han igaro dezan. Beti heze egon behar du, baina ito gabe.

🫛Haziak neguko hotza sentituko du eta udaberrian erraz ernatuko da, hondarrak ebaki txikiak egingo dizkio azala leuna badu eta hezetasunean hazia puztu eta ernatzeko prestatuko da.

🫛Neguan otsailean edo martxoan haziak atera eta erein, edo hondarretan bertan kimuak atera arte itxaron eta orduan landaretxoak landatu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

03 Nov, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondok azalduta:

Nola zaindu bihotz philodendrona (Philodendron hederaceum)

🪴Argia ugari behar du, baina eguzki-galdatan egon gabe; erre egingo bailitzateke. Toki ilun samarrera ere ohitu ohi da.

🪴Lurra hezeegi edo lehorregi badago, hostoak erori egingo zaizkio. Lurrazala lehortu ahala ureztatu. Hostaila maiz lainoztatu. Negu-neguan atsedenalditxo bat hartzen du eta orduan lurra ez zokortzeko adina busti.

🪴Aire-korronteetatik urrundu.

🪴Bi edo hiru urtez behin lurra berritu, behar badu loreontzi handixeagoan jarri eta beti ondo ongarritutako lurra eman.

🪴Handiegia denean inausi eta ebakitako arbak landatuz ugaldu.

🪴Zurtoinean zehar garatzen dituen sustraiak garrantzitsuak dira, landareari eusteko eta ura eta elikagaiak bereganatzeko. Loreontziaren mailaraino jaisten direnean, bertan lurperatu.

❗️Landarea saguentzako eta arratoientzako toxikoa da, katuekin zalantzak daude.

🖋 Pase garaiko protagonista. Nerea Pagaldairen artikulua: https://labur.eus/2OaSm

Bizi Baratzea

02 Nov, 04:00


Egun on! Gaur Jakoba Errekondok proposatutako lan berezia:

Laboreak erein

🌾 Laboreek izugarrizko garrantzia izan dute gure kulturan, eta beraz gure paisaian. Eguneroko ogia ohikoa izan da Euskal Herriko hegoaldean, isuri mediterraneoan, baina isuri atlantikoan luxuzko jakia zen; izan ere, hezetasunak eta lurrak azidoak izateak ez zuten laboreentzako lurralde egokia egiten.

🌾 Ameriketatik artoa eta babarruna ekarri aurretik, laboreak izango ziren soroetan lantzen ziren landare garrantzitsuenak, eta orain, azaroan ereiten dira.

🌾 Beraz olo, gari, garagar, zekale edo zikirio, arto beltza edo suge-ilarra, espelta eta abar udan jaso nahi badituzu, lurraren azaroa baliatu eta erein.

🌾 Gero martxoan area pasatzen da arin-arin eta satsa apur bat eman; honela, labore landarea ebaki egiten da, errotu edo zabaldu eta landare bakoitzak buru gehiago eman ditzan.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

01 Nov, 04:01


Egun on!

Esaerak hala dio...

Hazi gaiztotik ez da kuia onik

Azaro lohitsu, urte garitsu

Azaro, azaro, erein eta itxaro

Azaroan ortzia, urte onaren mentura

Azaroko eguna, argi orduko iluna

Urrian eta azaroan hego haize

Udazkenean azaroa eta udaberrian baratzea loretan

Zuhaitz bat asko luzatu eta hazita ere, hostoak sustraietara bueltatzen dira

🌳🌸🌽🍎 Bizi Baratzea kanalera harpidetuta, egunean behin jasoko duzu Jakoba Errekondok proposatutako lan berezi bat: https://t.me/bizibaratzea

Bizi Baratzea

31 Oct, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia...

Arrosondoa ugaldu

Garai hau oso sasoi ona da arrosondoa ugaltzeko.

🥀 Adar indartsu gazteak aukeratu, oin lodiena dutenak eta mutur ahula moztu.

🥀 25-30 cm-ko adarraren erdia baino gehiago lurperatu, bistan hosto pare bat utzita.

💧Lurrari eta inguruari heze eutsi. Hotzetik babesteko toki epelean eduki, aterpean, estalita…

🖋 Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa. Amaia Diaz de Monasteriogurenen artikulua eta sasoiko lau errezeta: https://labur.eus/vaCk3

Bizi Baratzea

30 Oct, 04:00


Egun on! Gaur Jakoba Errekondok gomendatutako lan berezia...

Ongarri berdea II

Garai batean ohikoa zen oloa-zalkea edo zekalea-zalkea ereitea. Gaur nahasketa asko erabiltzen da. Zeuk erabaki:

🌱 Lekadunak: hirusta zuria eta gorria, pagotxa, zalkea edo txirta, txilarra, basa zalkea, astorkia, ailorbea, aixkola edo ilar latza, itsabalkia, alpapa, ilarra, eskuzuria...

🌱 Laboreak: oloa, zekalea, llollobelarra...

🌱 Gurutzedunak: arbiak, errefautxoa, koltza, ziapea, buminka...

🌱 Bestelakoa: zolda-belarra.

🖋 Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean. Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/IcXlW

Bizi Baratzea

29 Oct, 04:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia...

Ongarri berdea I

Neguan libre izango diren sailetan landare jakin batzuk erein, eta hazten direnean moztu eta lurrari ematea: hori da ongarriketa berdea. Orain erein eta udaberrian haziak hedatu aurretik moztu eta lurrari ematen zaio.

Ongarri hau landare nahasketa jakin batek osatzen du. Azkar hazten diren landareak dira:

🌱 Lekadunek (zalkea, pagotxa…) lurra zuzenean ongarritzen dute.

🌱 Laboreek (oloa, garagarra, zekalea…) berriz, lur sakonetako jakiak gora igoaz ongarritzen dute. Azken hauek sustrai sakonak garatuz lurraren egitura hobetzen dute.

🌱 Gurutzedunek (ziapea…) lurrazala babesten dute eta belar txarrak atzeratzen dituzte.

🖋 Sagastizaleentzako jakinarazpena. Jakoba Errekondoren artikulua https://labur.eus/JFCzL

Bizi Baratzea

28 Oct, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko erremedioa...

Errautsak intsektizida

Errautsarekin intsektizida bat prestatu daiteke, intsektuak uxatzeko eta hiltzeko:

🧪 5-10 kilo errauts jarri irakiten 10 litro uretan.

🧪 Ordu erdi batean pronto dago.

🧪 Hoztutakoan erabili daiteke.

🧪 Salda horretako litro bakoitzari beste 10 litro ur gehitu, xaboia erantsi eta tratatu. Xaboia potasikoa, fosforikoa edo beltza izan daiteke.

🧪 Salda bordelesa eta antzekoekin ere nahastuta erabili daiteke.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

27 Oct, 04:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Nola zaindu bela zuria (Spathiphyllum wallisii)

Kolonbia eta Venezuela aldetik dator etxe barruko landare hau.

⚪️ Eguzki-galdatan egonez gero, erre egiten da. Hala ere, argitasun handia dagoen gelan ipini.

⚪️ Aire-korronteak bere etsaiak dira.

⚪️ Lurrak beti heze egon behar du. Negu partean gutxixeago ureztatu. Udan lasai, nahi adina. Ureztaketa ondoren beheko platera hustu. Hezetasuna maite du, baina itotzea ez. Lorapotearen azpiko drenaje-zuloa garbi mantendu, gehiegizko urak erraz alde egin dezan.

⚪️ Hostaila maiz lainoztatzea ez ahaztu.

⚪️Etxeko aerosol eta sprayen eraginez hostoetan zimeldurak azal daitezke. Kontuz!

⚪️ Udaberriero lur berria jarriz gero, landareak nabarmenduko du; baita zerorrek ere.

Ugaltzeko: Udaberrian loreontziz aldatzean sustraijea banatuz landarea zatitu.

Bizi Baratzea

25 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko aholkua:

Kuiak jasotzeko presarik ez izan

🎃 Kolore biziak dituztela edo tamaina egokia iruditzen zaigula, maiz kuiak behar baino lehenago jasotzen dira.

🎃 Batez ere negurako jasotzeko altxa-kuiak edo gorde-kuiak nahi izanez gero, luze eta osasuntsu iraungo dutenak, komeni da bere onenean biltzea.

🎃 Goizegi bilduta gozotasuna osatu gabe zapore eskasagoa izango dute eta iraupen motza.

🎃 Izotzak datozen arte utzi lasai. Jaten hasi nahi izanez gero, landarearen adar luzean lehen sortu zirenak bildu.


🖋 Une baten eternitatea Iñaki Mezquitaren artikulua: https://labur.eus/cYEy1

Bizi Baratzea

24 Oct, 03:02


Egun on! Hauetxek Jakoba Errekondoren aholkuak...

Izotzari aurre egiteko

❄️ Lurra ez ureztatu eta landareak ez busti izotz arriskua dagoenean.

❄️ Maldan bada, ilarak goitik behera egin urak errazago ihes egiteko.

❄️ Lurrean ongarria, luarra edo inaurkina jarri, epel eutsi eta sustraiak babesteko.

❄️ Manta termikoak ere badaude babesle gisa jartzeko.

❄️ Sekula ez landatu edo inausi izotz garaian.


🖋 Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino.
Goiuri Alberdi, Aintzira Oñederra eta David Pérez -en artikulua: https://labur.eus/NhEMp

Bizi Baratzea

23 Oct, 11:31


Egonarria saioaren hirugarren denboraldia estreinatu dugu elkarrizketa honekin:

🍎 Zidernaut proiektua ezagutzera joan da Mattin Jauregi.

🎥 Bideoa osorik: https://labur.eus/9J8wQ

Bizi Baratzea

23 Oct, 03:00


Egun on! Hauxe Jakoba Errekondoren gaurko lan proposamena:

Luarraren sasoia

🍂 Udazkenak uzta askoren amaiera dakar. Uzta horiek uzten dituzten hondarrak luartzeko baliatzea da egokiena. Babarrunen aihen lehorrak, arto-zuztarrak, soropilean edo belardian moztutako azken belarrak, baratzean izakitutako belarrak, lehen orbelak, aza-kirtenak, babarrun lekak, arto zurikinak, adarrak eta abar.

Txikitu eta mailaka luar pilan jarri; giro lehorrak badira busti.

Eskura izanez gero tarteka simaur geruza bat jarri, edo lehendik ondutako luarra.

Estali.

♻️ Neguan ederki ustelduko da, eta udaberrian baratzean edo lore artean zabaltzeko ongarri ederra izango duzu.



🖋Haziak liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”. Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/bvAJh

Bizi Baratzea

22 Oct, 03:00


Egun on! Jakoba Errekondok gaur azaldu digu...

Hurrak nola jaso

🐿 Behin lurrera erorita ahalik eta azkarren bildu, hezetasuna har ez dezaten.

🐿 Oskol gogorraren gaineko azal biguna kendu. Erraz kendu ezin bazaio itsatsita dagoelako hur alea hutsa dago.

🔥 Zulatua dagoen hurra baztertu eta erre, hurraren gurgurioaren lana da, alea alferrik galdua dago.

🐿 Toki lehor eta freskoan jarri, ahalik eta hotzenean 12ºtik behera beti ere, 15ºtik gora ez. Gurgurioaren arrautzik edo harrik izanez gero hotzetan ez da haziko. Fruitu oliotsua da eta berotasunean egonez gero erraz zaharminduko da.


🖋 Harizti borobil bat mugari. Jakoba Errekondoren artikulua: https://labur.eus/KGCAI

Bizi Baratzea

21 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondok gaur azaldu duen lan berezia:

Uraza edo letxuga haziak jaso

🥬 Ondo burutu ondoren garatu den uraza aukeratu.

🥬 Gara luzea ematen du eta makila bati lotu.

🥬 Lumatxodun haziak hasten direnean bildu daitezke, behin edo agian 2-3tan.

🥬 Landarearen inguruan lurra estali eta gararen adartxoak eskutan estutu haziak estalkira erortzeko. Haziak kutxatxo batean jarri eta putz egin lumatxoak kentzeko. Ondo lehortzen utzi (kontuz txoriekin) eta jaso.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

20 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondok azaldu digu:

Nola zaindu begonia orinduna (Begonia maculata)

Brasildik mundu guztira zabaldu da etxe barruko eta kanpoko landare eder hau.

🪴Argi asko behar du. Beraz, etxeko leku argitsuenean jarri. Eguzki ahulean ordu batzuk igaro ditzake, galdatan ez ordea. Kanpoan toki babesean ederki bizi daiteke. Hostoen kokapena orekatu nahi izanez gero, noizbehinka loreontzia giratu.

🪴Toki bero eta lehorrak ez ditu atsegin. Lurra heze mantentzea garrantzitsua da. Udan lurrazala lehortu ahala ureztatu. Neguan ur gutxi behar du, baldin eta toki bero-­beroan ez badago. Inguruko airea lainoztatu, baina hostoak zuzenean sekula ez, gaitzek segituan erasotuko liokete-eta.

🪴Tarteka kimatu, loraldiaren ondoren batik­ bat, landarea ez zarpailtzeko. Urtean behin behinik bai, udaberri hasieran.

🪴Udaberriro lurra berritu.

Ugalketa: Hostoa lurrean sartu erdiraino edo zurtoineko kanabera aldaxka gisa landatu udaberri-­udan.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

19 Oct, 03:01


Egun on! Nahi ez duzun tokian hazitako belarrak nola kendu pentsatzen ari zinen? Jakoba Errekondok erremedioa emango dizu:

Intxaurrondoaren hostoak herbizida

🌳Intxaurrondoaren hostoek gai pozoitsu bat dute, juglona, eta inguruko landareei kalte egiten diete. Intxaurrondoak hostoak askatzen dituenean bere azpian on egingo dute, ongarri alegia, baina beste landare askok ez dute maite bere azpian, ez lorategian, ez baratzean. Zer egin beraz hosto horiekin? Luar pilara? Landareen azpiak egiteko?

🌿 Hostoak xehetuta (belarra mozteko makinarekin, adibidez), herbizida bezala erabili daitezke. Juglonak haziak ernatu eta landaretxo berriak haztea eragozten du.

🛤 Landareak kaltetzeko tokietan erabili: bide zidorrean, bide ertzean, hesi baten azpian, hormaren kontra... belarrik sortzea nahi ez dugun tokietan hedatu.


https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

18 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Porruak luzeago zuritu

⚪️ Porruaren zati zuria finagoa dela diote, mikaztasun goxoagoa duela, alde berdeak baino.

⚪️ Zuriagoa izateko porrua sakonago landatu daiteke. Jorratu ere egin ohi da, lurreztatuz. Beste era bat porru tartean materia organikoa jartzea da: adar txikitu luartuak, orbela…

⚪️ Udazkenean porrua ondo errotua dagoenean, errenkada tarteak harrotu eta landare ipurdiak estali.

⚪️ Argia kenduko dio zurituz eta jakiak emango dizkio.

🖋 Eskinko hiruhatza: lau hanka txiki gorputz bat azkarra egiteko. Iñaki Sanz Azkueren artikulua: https://labur.eus/jsELb

Bizi Baratzea

17 Oct, 03:01


Egun on! Gaur Jakoba Errekondok erremedioa eman digu xomorro honentzako:

Azaren harra

🐛 Tximeleta zuri baten harrak bortizki erasotzen du aza jendea.

🐛 Tximeletak hori koloreko arrautzak erruten ditu multzoka hostoen azpietan eta denak batera jaiota sarraski handiak eragiten dituzte. Hostoa hozkaka jaten dute, erabat zipiztu arte.

🐛 Harrak ikusiz gero errautsa banatu gainean, hostoak zikinduz. Hozkada egiterakoan hostoaren zatiarekin batera errautsa ahoratu behar du eta atzera egiten dute.

🖋 Lantokietako isilpeko doluak. Josebe Blancoren artikulua: https://labur.eus/73OqY

Bizi Baratzea

16 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondok ohartarazi digun gaurko lan berezia...

Ontzietako loreak negurako prestatu

🪴Ontzietan bizi diren landareek bizimodu zailagoa dute. Hotzarekin gehiago sufrituko dute eta ontzia bera eta lurra ere hoztuko direnez, babestu egin behar ditugu.

🪴Landare arruntak toki babes batera mugitu: aterpera, etxearen teilatu-hegalaren azpira, negutegira...

🪴Mugitu ezin badira, aterpearen lana egingo duen zerbait antolatu plastikoarekin edo dena delakoarekin.

🪴Negua amaitzen denean adarren bat izoztu edo erre bada, berdea dagoen tokitik moztu eta berrituko da.

🌸Lurpean erraboilak dituztenen kasuan, begoniak adibidez: lurretik atera landare osoa, lur gehiena kendu eta toki babes batean lehortzen utzi 2-3 astez. Landarea ihartu denean erraz askatuko da erraboilatik, hau garbitu eta paper artean kartoizko kutxa batean jaso kanpoan, freskuran izotzetik urrun. Udaberrian landatuko dugu.

🖋 Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua abiatu dute Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/7NGPT

Bizi Baratzea

15 Oct, 03:00


Egun on! Hauxe udazkeneko lan berezia gaur Jakoba Errekondok ekarri diguna...

Orbelak eta adarrak

🍁 Urte sasoi honetan erraza da orbela eskuratzea.

🍂 Inguruan ditugun zuhaitz, zuhaixka, arbola, eta abarrek askatzen dituzten hostoak bildu eta ondo jaso. Baita adarrak, baratzean sortzen diren zuztar, barazki, hondar eta abarrak ere.

♻️ Material hau oso egokia da urte osoan luartokira botako dugun materiala osatzeko.

♻️ Luartokirako gaiak berdeak eta nitrogenoz aberatsak izan ohi dira: sukaldeko hondakinak, baratzeko belar eta abar. Hauei orbela bezalako material lehor, harro eta karbonoz aberatsa nahasiz gero, luarra askoz hobeto egingo da.

♻️ Material hori soberan badugu, edota luarrik egiten ez badugu, bazter batean usteltzen utzi, lur ustela sortuko da eta bera izango da ongarri ederra bai baratzean, bai fruitu arboladian, baita lorategian ere.

🖋 Zainzurien skotomorfogenesia eta fotomorfogenesia Jakoba Errekondoren artikulua: https://labur.eus/DPrIk

Bizi Baratzea

14 Oct, 10:59


https://azoka.argia.eus/produktua/hazien-liburua/

Bizi Baratzea

14 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia...

Idi-bihotzak edo tulipak landatu

🌷 Tulipak edo idi-bihotzak eta udaberrian loratuko diren erraboilak jartzeko sasoia da.

🌷Udazken osoan landatu daitezke baina aurrea hartzeak abantailak ditu: lurra erabat hoztu aurretik jarrita landarea indartsu iritsiko da lorealdi sasoira.

🌷Lur harroa eta aberatsa gustatzen zaio.

🌷Ahalik eta toki eguzkitsuenean jarri, hobeto etorriko da eta loreek beste distira bat izango dute.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

13 Oct, 03:00


Egun on! Jakoba Errekondoren azalpena:

Nola zaindu begonia hibridoa (Begonia x tuberhybrida)

🪴Etxe barruko eta kanpoko landare honek argi handia behar du. Beraz, etxeko leku argitsuenean jarri. Eguzki ahulean ordu batzuk igaro ditzake; galdatan ez ordea.

🪴Zikloa udaberritik udazkenera garatzen duenez, garai horretako tenperaturak egokiak dira (15-25 ºC). Neguan, jarraitu nahi izanez gero, 13 °C-tik behera sekula ez eduki.

🪴Bustialditik bustialdira lurra zertxobait lehortzen utzi. Lurpean tuberkulua duenez, ahal bada goitik sekula ez ureztatu, beti behetik, hura ustel ez dadin.

🪴Inguru lehorrean kontuz, laster soilduko da-eta. Inguruko airea noizbehinka lainoztatu, baina hostoak sekula ez.

Ugaltzeko: tuberkulua landatu eta kimu berriak aldaxka gisa erabili. Tuberkuluak erosiz gero: martxoan landatu eta kimuak 5-8 cm garatu direnean, loreontzira birlandatu. Loraldia amaitu eta hostaila zimeltzen denean hostoak ebaki, tuberkulua lurretik atera eta lur arin eta lehorrean jaso hurrengo martxora arte.

Bizi Baratzea

12 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondok erremedioa eman digu...

Babarrunaren gurgurioa kentzeko

🫘 Babarruna jasotakoan erasotzen duen gurguriorik ez izateko, ondo itxi daitekeen poto batean hirutik bi bete alearekin eta gainean alkoholetan bustitako kotoia jarri.

🫘 Alkoholari su eman eta berehala potoa itxi. Oxigenorik gabe geratuko da eta arrautza, harra edo gurgurioa bera hilko du.

🫘 Potoa itxita mantendu, kanpotik kutsatu ez dadin.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

11 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Lehen babak eta ilarrak erein

🟢 Ez nahastu eta ez dakizula oharkabean pasa: dagoeneko baba eta ilarra ereiteko sasoia etorri da.

🟢 Baba nahi duzuna, freskotarako handia edota eltzekaritarako baba txikia, baina ilarrak handienak, bi metroko zarba egiten duten ilar tzarrak erein daitezke orain. Ziklo luzea dute, eta hotza etortzerako ederki errotuta izango dira eta lekak ematen lehenak izango dira. Gero neguan ziklo motzekoak ereiten dira.

🟢 Ez nahastu, biak ilgoran erein (urriaren 12ko goizeko 5:14 arte da aurten urriko ilgora). Otsailaren hasiera arteko ilgorak baliatu ereintza hauetarako. Baba txikia, baina, ahalik eta azkarren erein.

🖋 Eztena, marmokena ez dena Eneko Bachillerren artikulua: https://labur.eus/3wxFi

Bizi Baratzea

10 Oct, 03:02


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Sagarrak nola jaso

🍎 Gorde-sagarrak edo altxa-sagarrak dira negurako jasotzen diren sagarrak.

🍎 Ahalik eta beranduen bildu: lurretik ez jaso, arboletik hartu, mailatu gabekoak, eguraldi lehorrarekin eta ihintza lehortu denean.

🍎 Apaletan edo kaxetan zabaldu, gela ilun eta aireztatu batean. 1-5º inguruan mantentzea onena eta hezetasun pixka batekin.

🍎 Txortena gora dutela jarri. Txortenik gabekoak jan lehenak, txortena galtzean zauritxoa egiten baita eta alferrik galtzeko arrisku handiagoa dute.

🍎Maiz miatu eta ustel arrastoren bat azaldu ordurako sagar hori kendu.

🖋 Udazkeneko garbiketa
Garbiñe Larrearen artikulua: https://labur.eus/znwCi

Bizi Baratzea

09 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Hortentsiak landatzeko sasoia da

Toki oso hotzean urrian hasi daiteke landaketa. Toki epelagoetan negu osoan egin daiteke.

🪴 Udazkeneko landaketa egiteko landarea loreontzian izan behar da, sustrai guztiekin landatzeko.

🪴 Neguan, aldiz, lurretik atera eta sustrai bistan dagoen landarea landatu daiteke.

🪴 Hortentsia behar bezela edertzeko gakoa toki egokiaren aukeraketa da. Hortentsia arruntak ez du eguzkia maite. Erdi itzaletan bizi eta loratzen da ondoen. Badira, baita eguzkitarako moduko barietateak, gure artean berri samarrak direnak.

🖋 Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/CbPyO

Bizi Baratzea

08 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko jakingaia:

Zerrautsa lurrari

Zerrautsa bizidun batetik datorren hondakin organikoa da eta zuzenean lurrari emateko modukoa. Berari nahastuta edo gainean, beti nitrogenodun ongarri pixka bat erantsi (hegazti zirina oso egokia da, baina edozein simaur edota luar izan daiteke) bestela usteltzeko behar duen nitrogenoa lurretik hartzen du, landareek behar dutena janez. Usteldura hori osatu ondoren bera izango da ongarri.

🍓Lur azidozaleak direnek gustuko dute: ahabia, mugurdia, marrubia, hortentsia, kamelia, txilarra, errododendroa…


🖋 Lezkarekin sagardo hobea Jakoba Errendoren artikulua: https://labur.eus/eMqkI

Bizi Baratzea

07 Oct, 03:01


Egun on! Hauxe Jakoba Errekondok proposatutako gaurko lan berezia:

Lore landareak ugaldu

Lore baratzea osatzen duten landare ohikoenak ugaltzeko sasoia da. Honetarako era errazena erabiltzen da: aldaxka. Arrosondo, hortentsia, geranio, begonia, krabelin, fuxia eta abar orain ugaldu daitezke:

🌸 Aurten hazitako adarrak moztu, muturreko bi hostorekin, edo handiak badira bakarrarekin utzi.

🌸 Dilista ur edo sahats ur edo hormonetan busti ebakia.

🌸 Lur heze eta gozoan zotz batekin zuloa egin ondoren sartu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

🌸 Lurrari heze eutsi dilista edo sahats urarekin ureztatuz.

🌸 Neguan toki babesean eduki.

Bizi Baratzea

06 Oct, 03:01


Egun on! Jakoba Errekondoren eskutik:

Nola zaindu begonia erregina (Begonia rex)

Etxe barruko landare honek sona handia du lorezaleen artean, izan ere bere hosto handiko multzoa nabarmena da eta kolore nahasketa desberdin askotakoak topa daitezke.

🪴 Argitasun handia atsegin du. Beraz, etxeko toki argitsuenean jarri, baina inolaz ere ez eguzkiak joko duen tokian, erre egingo litzateke-eta. Pixkanaka toki ilunxeagoetara ere ohitzen da. Hostoen kokapena orekatzeko, noizbehinka loreontzia biratu.

🪴 Toki bero eta lehorrak ez ditu atsegin. Lurra heze mantentzea garrantzitsua da. Udan lurrazala lehortu ahala ureztatu. Neguan ur gutxi behar du, baldin eta toki bero-beroan ez badago. Inguruko airea ihinztatu, baina hostoak zuzenean sekula ez, gaitzak segituan erasoko lioke-eta.

🪴 Udaberriro lurra berritu, bestela zeharo zarpaildu eta desitxuratzen da-eta.

🪴 Ingurua heze mantentzeko, lurrazalean goroldioa jarri ohi da. Hau ere urtero berritu.

https://bizibaratzea.eus/garaiko-lanak#lan-bereziak

Bizi Baratzea

05 Oct, 03:00


Egun on! Jakoba Errekondoren gaurko lan berezia:

Mugurdiondoak inausi

🔴 Fruitua emateari uzten dio mugurdiondoak egunak mozten direnean.

🔴 Udazkeneko izerdialdia baliatzeko, fruitu aldia amaitzean inausi egiten da.

🔴 Adar zaharrak behe-behetik moztu behar dira eta gazteak, azal lehuna dutenak utzi. Moztutakoen ipurditik berriak sortuko dira.

🔴 Horrela hurrengo udaberrian loreak eta aleak emango dituzten adar berri gazteak izango ditu.


🖋 Oreina ala orkatza da? Irati Diez Virtoren artikulua: https://labur.eus/mWsNW