BERRIA egunkaria @berriaegunkaria Channel on Telegram

BERRIA egunkaria

@berriaegunkaria


BERRIA egunkariaren kanala: albisteak, informazio interesgarria, gaurkotasuna jarraitzeko beste modu bat. Whatsappen: ‎https://whatsapp.com/channel/0029Va8mEtQIN9ir8bWU6B3J

BERRIA egunkaria (Basque)

BERRIA egunkaria kanala, Berriaren Telegram kanal ofiziala da. Kanalean albisteak, informazio interesgarria eta gaurkotasuna jarraitzeko modu erraza eskaintzen da. Berriaren egunkari digitalea irakurtzeko aukera paregabea eskaintzen du, eta etorkizuneko proiektu eta ekintzen inguruko informazio zehatza ere jasotzen da kanalean. BERRIA egunkaria kanalaren bitartez, ezagutu egin dezakezu euskal eta munduko gai interesgarriak, berriak eta irakurketa merezi duten informazioa. nBERRIA egunkaria kanala ez da bakarrik albisteak eskaintzen duen plataforma bat, baizik eta komunitate bat osatzen duen tokia. Bertan, elkarrizketak egiteko eta iritziak partekatzeko modu ederra duzu. Kanalean zuzenean parte hartu eta iritziak zuzenean bidali ahal izango dituzu. nGuztiz doan eta erraz erabilgarria den Telegram aplikazioa erabiliz, BERRIA egunkaria kanalaren albiste, informazio eta gaurkotasuna zuzenean jasotzeko aukera paregabea eskaintzen zaizu. Kanal ofiziala zaret eta aktibatu zaitez, ez galdu azken albiste eta informazioari buruzko berriak!

BERRIA egunkaria

14 Feb, 09:03


🎧 Ur araztegiak, besteak beste, droga kontsumoari buruzko informazioa lortzeko baliatzen dituzte. Nola bereizten da, bada, kontsumitutako droga kontsumitu gabekoarengandik?

Iker Tubia eta Amaia Igartua kazetariak aritu dira gaiaz #Berriketan podcastean 👇🏾
https://labur.eus/berriketan_araztegiakTG

BERRIA egunkaria

14 Feb, 07:58


Egun on! —Trump eta Putin poteko dirua hartuta joan dira. Europak afaria ordaindu behar du, eta, gainera, Ukraina etxera eraman, KO geratu baita.
—Okerragoa izan daiteke
—Nola?
—Autoan botaka egiten badu...

Metafora geopolitiko sakon honen ostean, gaurko kontu batzuk:

🗣Miren Rodrigo eta Jose Masa, HezkuntzArtea taldeko irakasleak: «Eskola enpresa bihurtu nahi dute» 👇🏽
https://labur.eus/berria_hezkuntzaArteaTG

🔴⚪️ Iruñeko sanferminetan jendea nola mugitzen den aztertu dute zientzialariek👇🏿
https://labur.eus/berria_sanferminetan_mugimenduaTG

🇺🇸Trumpek papergabeen deportazio masiboak agindu ditu AEBetan. Horietako batzuekin hitz egin du BERRIAk, eta, oro har, duela zortzi urte ez bezala, beldurtuta daude, eta beren eguneroko jarduna aldatu dute👇🏻
https://labur.eus/berria_paperikgabekoakTG

🗣 Julene Aranburu, 'Irabazi arte' telesailaren sortzailea eta gidoilaria: «Pertsonaiak ez ezik, 'Irabazi arte' bera ere hazi da» 👇🏾
https://labur.eus/berria_aranburu_irabaziTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

13 Feb, 20:01


Bada besterik: gutxirekin irabazi egin dio Realak Midtjyllandi👇🏿
https://labur.eus/berria_reala_gutxirekinTG

BERRIA egunkaria

13 Feb, 19:30


Gabon!

Pintxo-potean ez gaudetenontzat, hementxe ostegunak eman duena... Tira, pote eta pote artean munduan zer berri den nahi dutenentzat ere bai.

🏥 Osasunbideko mediku batek urtean 288.000 euro irabazten ditu, eta beste batzuek, 18.000 👇🏾
https://labur.eus/berria_osasunbidea_medikuTG

💢 Eguesibarko Udala kritikatu dute, euskararen ezagutza «atzerriko hizkuntzen» pare baloratzeagatik gazteria teknikari lanposturako 👇🏼
https://labur.eus/berria_eguesibar_eskakizunaTG

🐄 Zuberoan aurkitu behi tuberkulosiaren kasuak direla eta, ez dituzte saldo guztiak hilen, mementoko 👇🏿
https://labur.eus/berria_zuberoa_behiTG

👋 Iruñeko Labak «gero arte» esango dio bere aretoari bolada baterako, handitzeko obrak egingo dituztelako. Ez, aurretik, agur besta bat egin gabe 👇
https://labur.eus/berria_laba_geroarteTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

13 Feb, 14:11


🚴 Euskal Herriko Itzuliak ibilbide gorabeheratsua eta gogorra izango du berriro 👇
https://labur.eus/berria_eh_itzuliaTG

BERRIA egunkaria

13 Feb, 11:56


🗣 Michel, Betharramgo biktima: «Ez nuke nahi Betharramgo afera 'Bayrou afera' bilaka dadin». Mediapart aldizkariak atera berri dituen adierazpen eta dokumentuek erakusten zuten Bayrou 1990eko hamarralditik jakinean zela ikastetxe katoliko hartako gertakariez👇🏾
https://labur.eus/berria_michel_betharramTG

BERRIA egunkaria

13 Feb, 09:04


🎸 40 Minutu Rock jaialdiak bertan behera utzi du La Inquisicion taldearen emanaldia. Azken egunetan taldeko zenbait kidek naziekin harremana dutela salatu dute👇🏾
https://labur.eus/berria_La_inquisicionTG

BERRIA egunkaria

13 Feb, 07:50


Egun on! Gaur Irratiaren Nazioarteko Eguna da. Telegramen bidez, diskriminazio 'woke'-a salatu nahi dugu: noizko Telegrafoaren Nazioarteko Eguna?

📻 Irratiaren Nazioarteko Eguneko Unescoren aurtengo mezua 'irratia eta klima aldaketa' gaiarekin lotua da👇🏻
https://labur.eus/berria_irratiaren_egunaTG

Torturaren Aurkako Eguna ere bada:

⚫️ Larunbateko batzarrera deitu dituzte torturatuak, «jasandako torturen kontzientzia hartzeko» garaia dela iritzita👇🏽
https://labur.eus/berria_tortura_larunbateanTG

🗣 Erik Etxart: «Euskara ez da zerutik erortzen: euskara ikasteko ez da aski ikastolan izatea» 👇🏻
https://labur.eus/berria_etxartTG

⚽️ Realak Europa ligako final-hamaseirenetako kanporaketako joaneko partida jokatuko du gaur, Danimarkan, Midtjyllanden aurka👇🏿
https://labur.eus/berria_reala_danimarkaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

12 Feb, 19:55


Gabon!

Honakoak utzi ditu egunak:

🐗 EAJk eta PSE-EEk bide egin nahi diote adingabeak «ehiza laguntzaileak» izateari 👇🏾
https://labur.eus/berria_ehiza_laguntzaileTG

«Behartuta», Oionek bide eman dio Labrazako parke eolikoari, 2005etik Araban eraikiko den lehenari 👇🏽
https://labur.eus/berria_oion_eolikoTG

Athleticeko presidenteak bilera batera deituko ditu Herri Harmailako zale taldeak, egungo krisi egoera bideratzeko 👇🏿
https://labur.eus/berria_uriarte_athleticTG

👀 «Historiografia tradizionalak bazterrean utzitako emakumeei» buruzko kultur ziklo bat eginen dute Iruñean 👇🏻
https://labur.eus/berria_historiografia_iruneaTG

Besterik ez badugu, bihar arte!

BERRIA egunkaria

12 Feb, 19:20


🗯 Hizkuntza eskakizunak «hankaz gora botatzearen» arriskuez abisatu dute Donostian egin dituzten protestetan 👇🏽
https://labur.eus/berria_hizkuntza_eskakizunakTG

BERRIA egunkaria

12 Feb, 18:15


🔴 Trumpen arabera Zelenski eta Putin prest leudeke Ukrainarako menia akordio bat negoziatzeko 👇🏼
https://labur.eus/berria_ukraina_menia

BERRIA egunkaria

12 Feb, 14:12


🚨Sanferminetako talde bortxaketaren egileetako bik zigorra murrizteko eskatu dute, 'soilik baietz da baietz' legea oinarritzat hartuta👇🏽
https://labur.eus/berria_manada_murrizketakTG

BERRIA egunkaria

12 Feb, 12:59


🚨 EHUko Letren Fakultateko irakasle baten sexu jazarpena salatu dute👇🏾
https://labur.eus/berria_ehu_jazarpenaTG

BERRIA egunkaria

12 Feb, 12:35


[AZKEN ORDUKOA] Realak Real Madril izango du aurkari Espainiako Kopako finalerdietan. Anoetan joaneko partida jokatuko da👇🏿
https://labur.eus/berria_reala_real_madridTG

BERRIA egunkaria

12 Feb, 09:04


🎧 EBB berritzen ari diren honetan, Aitor Estebanek bidea libre du EAJko presidente izateko. Iker Tubia Xabier Martin BERRIAko Politika saileko kazetariari aritu zaio galdezka #Berriketan podcastean: zergatik egin du Ortuzarrek atzera? 👇🏾
https://labur.eus/berriketan_ebbTG

BERRIA egunkaria

12 Feb, 07:39


Egun on! Danimarkarrek Kalifornia erosteko ekinaldi bat abiatu dute. Euskaldunak atzean geratuko al gara? Idaho garestia bada, ezin dugu gutxienez Boise erosi? Kanpainarako leloa proposatu nahi dugu: "Boise? Hoixe!

📣 Gaur Donostian ahotsa ozenduko dute berriro euskararen aurkako sententzien aurka👇🏾
https://labur.eus/berria_ozen_donostiaTG

🗣 Asier Serrano: «Jada ez daukat zorrik nire geografia literarioarekin» 👇🏾
https://labur.eus/berria_serrano_zorrikTG

⚫️ «Norbaitek galdetu dizue torturetan jasandako biolentzia matxistaz?»👇🏻
https://labur.eus/berria_tortura_matxistaTG

🗣Gonzalo Azumendi: «Argazki makinaren bidez arnasten dut une batzuetan»👇🏿
https://labur.eus/berria_azumendiTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

11 Feb, 19:45


Gabon!

Hona hemen astearteak eman duena:

📅 Marieneko aferan, Kanboko auzapezaren erorikoaren auzia irailaren 9ra atzeratu dute 👇🏿
https://labur.eus/berria_marienea_atzeratuTG

👀 Donostiako Udalak, Loiolako kuartela eraitsi, eta 1.500 etxebizitza baino gehiago eraikitzen ahalko ditu 👇🏽
https://labur.eus/berria_donostia_loiolakoTG

🙇 PAI programako D ereduko ikastetxeek ordubete gehiago eman beharko dute ingelesez 👇🏻
https://labur.eus/berria_pai_ingelesTG

Bertan behera geratu dira Haurreskolak partzuergoan biharko eta etziko deitutako grebak 👇🏼
https://labur.eus/berria_haurreskola_grebaTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

11 Feb, 12:28


Hamasek Trumpi gogorarazi dio akordioa bi aldeek bete behar dutela. Palestinako erakunde islamistak gatibuen hurrengo trukea gauzatzen ez badu Gaza «infernu» bihurtzen utziko duela esan du AEBetako presidenteak.
https://labur.eus/berria_menia_bialdeakTG

BERRIA egunkaria

11 Feb, 09:02


🌒 [ORAIN, IREKIA] Euskal mitologia inspirazio iturri oparoa da Paul Urkijorentzat: 'Gaua' filma XVII. mendean girotuta dago, sorgin ehiza betean. Ezkioko Igartubeiti baserrian filmatutako sekuentzia bat ikusteko aukera izan du BERRIAk 👇🏻
https://labur.eus/berria_gaua_filmaTG

BERRIA egunkaria

11 Feb, 09:02


🟢 Hamabostaldi honetan, Life Urbaso proiektuaren nondik norakoak bildu ditu Kinka saioak, Nahia Gartzia ikerlariarekin. Basoaren, lurraren eta uraren elkarrekintza da egitasmoaren funtsa. Hiztegian, arkitektura bioklimatiko! 🍀
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x08

BERRIA egunkaria

10 Feb, 15:37


📄 LABek Haurreskolak partzuergorako lan hitzarmen berria adostu du, hamasei urteren ostean 👇🏾
https://labur.eus/berria_lab_haurreskolaTG

BERRIA egunkaria

10 Feb, 12:16


🚨«Mezu arrazistengatik eta transfoboengatik» ikertutako EHUko irakasleak esan du sarean identitatea ordezkatu ziotela👇🏾
https://labur.eus/berria_ehu_identitateaTG

BERRIA egunkaria

10 Feb, 11:19


🎧 New Yorken kaleko musikarien duintasuna aldarrikatzen duen tronpeta jotzaileaz ari da Kirmen Uribe #NewYorkekoMunduak saioaren azken atalean. Entzun osorik👇
https://labur.eus/berria_uribe_kaleko_musikariaTG

BERRIA egunkaria

10 Feb, 09:03


🎧'La Négresse' auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Auzoaren izena aldatzeko agindu dio epaileak Miarritzeko Herriko Etxeari, «giza duintasunari» eragiten diolako. 👇
https://labur.eus/berria_negresseTG

BERRIA egunkaria

10 Feb, 07:35


Egun on! Ba al dakizu nola esaten duten Indian "berriz hasi gara beste zazpi eguneko gurpil madarikatuan"?

🙏🏽 Namastelehena!

Albisteak:

⚽️ Reala salbatzeko garaiz heldu da Brais👇🏾
https://labur.eus/berria_reala21TG

⚽️ Alavesek Getaferen aurka galdu du Mendizorrotzan👇🏻
https://labur.eus/berria_alaves_getafeTG

🗣 Leire Gandiaga Arrieta: «Autoestimu txikia dutenek bakardade handiagoa sentitzen dute»👇🏽
https://labur.eus/berria_gandiagaTG

🏃‍♀️Eneritz Aramendik eta Iraitz Legorburuk irabazi dute Kobaz Koba Trail lasterketa👇🏻
https://labur.eus/berria_kobazTG

Gero arte! OMMMMM

BERRIA egunkaria

09 Feb, 20:16


Gabon!

Amaitzear da astea:

🔙 Zaldibarko hondamendian hildakoak omendu dituzte, eta erantzukizunak eskatu 👇
https://labur.eus/berria_zaldibar5_

🎞 Bi Goya sari jaso ditu Marco filmak, eta film luze onenarena irabazi du La infiltrada-k, El 47-rekin batera 👇
https://labur.eus/berria_goya25

🗣 Ana Maria Izaskun Ruiz, Cecilia G. Guilarte kazetariaren alaba: «Pena bat dut: amak ez ikustea zenbat liburu idazten ari diren berari buruz» 👇
https://labur.eus/berria_amiruiz

✍️ Esaldi borobilik ez, Leire Vargasen #HamaikaEskuBatean zutabea 👇
https://labur.eus/berria_vargas_borobilik

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

09 Feb, 09:04


Egun on!

Igandeko BERRIAk Euskal Herriko industrialdeak ditu hizpide:

🏭 Asko abandonatuta daude; hala ere, erakundeek diote lurzoru industriala falta dela, bereziki logistikarako. Udalek etxebizitzaren arazoari aurre egiteko nahi dituzte orube horiek 👇
https://labur.eus/berria_zoruindustriala

🏭 Inasa, Ezkerraldea, Fertiladour, Zumarraga; lau oruberen eboluzioa aztertu du BERRIAk 👇
https://labur.eus/berria_ezkerraldea___

Badira kontu gehiago:

🗣 Arnaldo Otegik segida emango dio zortzi urteko agintaldiari, eta nazio auzian urratsak egiteko baliatu nahi du. «Urte gehiegi daramatzagu abertzaleok batura zero den jokoan, eta hori ez da ona herri honentzat» 👇
https://labur.eus/berria__otegi

🗣 Olatz Salvador: «Nik bide hau aukeratu badut, musikari, artista edo dena delako bezala, izan dadila nahi dudana egiteko» 👇
https://labur.eus/berria__olatzsalvador

Gero arte!

BERRIA egunkaria

08 Feb, 19:36


❤️ Gure amonak hala esaten zuen:
«Astelehenean, gorputza jota;
larunbatean, berriz, jota gorputza».

Jota, fandango, polka pik edo foxtrota,
dantzarako gogoa dagoenean, horrek ez du inporta.

🗣 Ainhoa Etxenike: «Eskola batek eta gela batek badute giro berezi bat, ospitale batera sartzen zarenean bezalakoa»👇🏾
https://labur.eus/berria_ainhoa_etxenikeTG

✍🏼 Jose Mari Pastor: 'Gaztelaniaz bizi naiz'👇🏿
https://labur.eus/berria_pastor_gaztelaniazTG

🏫 Iparretik hegora, euskara ikastera👇🏻
https://labur.eus/berria_rambaud_larraldeTG

🥃 Ziropadun edariak: kolore guztietako hurrupak👇🏼
https://labur.eus/berria_ziropadun_edariakTG

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

08 Feb, 13:01


🚨Mezu arrazistak zabaltzeaz akusatutako irakaslea ez da campusera itzuliko gertatutakoa argitu arte👇🏾
https://labur.eus/berria_gertatutakoa_argituTG

BERRIA egunkaria

08 Feb, 11:07


🗣 Haur eta gazte literaturaren erreferentzia nagusia da Galtzagorri elkartearen 'Behinola'. Argitalpenaren 25. urteurrenean, urratutako bideaz eta datozen erronkez mintzatu da Juan Kruz Igerabide elkarteko lehendakaria 👇🏾
https://labur.eus/berria_juan_kruz_igerabideTG

BERRIA egunkaria

08 Feb, 09:02


[ORAIN IREKIA] Urtarrilaren hasieran, Jon —izen asmatua da— Ertzaintzaren Bilboko komisariara joan zen, eta sexu eraso bat salatu zuen. Duela 35 urte inguru gertatu zen. 15 urte zituenean Bilboko ezker abertzalearen giroan oso ezaguna zen gizon batengandik jasan zuela salatu du👇🏼
https://labur.eus/berria_abusua_lekukotasunaTG

BERRIA egunkaria

08 Feb, 07:55


😴💭Lehenengo aldiz bi gizon izango dira EAJren eta EH Bilduren buru, bi horiek zuzendaritza berritzeko prozesua amaitzen dutenean...
😣🫲🏼‼️
Dedio, ametsen munduan harrapatu gaitu gaur errealitate gordinak! Hauek dira benetako lerroburuak:

🇵🇸 Israelen aurkako oihua ozen entzun da Gasteizen👇
https://labur.eus/berria_maccabi_gasteizenTG

🐗 «Zaila izan da ehiza bideragarriaren eta herritarren segurtasunaren arteko oreka aurkitzea»👇🏽
https://labur.eus/berria_gipuzkoa_ehizaTG

🪗 Lemoizko Udalak Sarakoetxeko erromeria berreskuratu nahi du. Zentral nuklearraren proiektua abiatu zenean galdu zen 👇🏻
https://labur.eus/berria_sarakoetxe_lemoizTG

⚽️ Andrea Esteban: «Sasoi hasieran, sinatuko genukeen orain gauden tokian egotea»👇🏾
https://labur.eus/berria_andrea_estebanTG

Zapatu on!

BERRIA egunkaria

07 Feb, 19:57


Gabon! Desamodio poema bat Decathloni:

Zure Quechua erosten nuen
Merquechua zelakoan
Baina euskaldunak gorroto gaituzunez
Orain Quexua Behatokian

🚨 EHUko irakasle bat ikertzen ari dira, mezu matxistak, faxistak eta LGTBIfobikoak zabaltzeagatik👇🏿
https://labur.eus/berria_ehu_salaketaTG

📣 Udaltzaingoa euskalduntzearen aurka Donostiak jasotako epaia salatzera deitu dute👇🏻
https://labur.eus/berria_udaltzaingoazTG

🗣 «Ezin dut sinetsi ene bizi guzian zenbat gauza egin ditudan». Bere «bizi intelektual osoa» jaso du Marikita Tambourin idazleak👇🏾
https://labur.eus/berria_tambourinTG

💪 Grebarako deia egin dute Ikasle Abertzaleek, martxoaren 13rako👇🏽
https://labur.eus/berria_greba_13TG

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

07 Feb, 19:10


🟡[BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] «Urte asko igaro ondoren hasi nintzen konturatzen nitaz abusatu zutela». Sexu abusu baten testigantza jaso du BERRIAk. Bilboko ezker abertzalearen giroan oso ezaguna zen gizon bat izan zen abusatzailea👇🏽
https://labur.eus/berria_abusua_lekukotasunaTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 17:41


📣 Decathlon salatu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, euskararen gaineko araudia urratzea egotzita👇🏻
https://labur.eus/berria_decathlonTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 15:02


🚸 Zubimusu ikastola: «2023-2024ko ikasturteari dagokion itunean ez dago inolako irregulartasun edo isunik»👇🏿
https://labur.eus/berria_zubimusu_erantzunaTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 13:36


⚖️ Irungo hilketa matxistagatik atxilotutako gizona espetxera bidaltzeko agindu du epaileak👇🏽
https://labur.eus/berria_irun_kartzelaraTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 10:45


🖥 'Txakur Patruila' gaurtik euskaraz, Makusi plataforman👇🏽
https://labur.eus/berria_txakur_patruilaTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 09:01


🎧 Zaldibarko zabortegiaren hondamendia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela bost urte luizia izan zen zabortegian, eta bertako bi langile hil ziren. Gertatu zena gogora ekartzeaz gainera, gaur egun auzia zertan den azaldu dute👇🏽
https://labur.eus/berriketan_zaldibarTG

BERRIA egunkaria

07 Feb, 08:09


Maider Arostegi Miarritzeko auzapeza ez da gustura La Negresse auzoari izena aldatzea ebatzi duen epaiarekin. Agian nahiago zukeen prozesu bat hasi izenari beste esanahi bat emateko eta ideologikoki aldatzeko...

🏛 Erorien Monumentua «sakon» eraldatzeko prozesuari ekin dio Iruñeko Udalak👇🏼
https://labur.eus/berria_ideologikoki_eraitsiTG

🎒 Villabonako Zubimusu ikastola zigortu dute, matrikulazioan hautemandako «gorabeherengatik»👇🏾
https://labur.eus/berria_zubimusu_isunaTG

👩🏻‍🔬 ‘Hazia erein' leloa aukeratu du Emakumeak Zientzian egitasmoak 9. ediziorako👇🏿
https://labur.eus/berria_hazia_ereinTG

🎶 Merina Gris musika taldeak bere bigarren album luzea argitaratu du gaur👇🏻
https://labur.eus/berria_merina_zuloaTG

Agur, ideologikoki 😘

BERRIA egunkaria

23 Jan, 13:29


🧑‍⚖️ Carretero epaileak Mouliaarekin izandako «tratu negargarria» salatu du Astelehen Lila elkarteak, 900 kexa bilduta 👇🏿
https://labur.eus/berria_CarreteroSalaketaTG

BERRIA egunkaria

23 Jan, 13:05


🚉 Garraioen deskontuak: Renferena, bertan behera; besteak, airean 👇🏿
https://labur.eus/berria_GarraioenDeskontuakTG

BERRIA egunkaria

23 Jan, 08:40


🗣Non dago, zer kontutan,
zure soldata, artzaina?
hitzartu dute igoera,
lau mila euro denera,
akordioa hiru urtera...
🎶

-Aizu, barkatu, baina ertzainei igo diete soldata, ez artzainei.
-Esaten nuen ba nik... goazen, Pintto!

🚨 Lanartea elkarteak salatu du egile eskubideak urratzen dituztela hainbat sari eta beka deialdik👇🏾
https://labur.eus/berria_sariketak_bekakTG

🗣 Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatzen dugu oker egindakoa. Beraz, datuak ez dira hobetzen ari» 👇🏿
https://labur.eus/berria_josphin_barasaTG

🚲Trafikorik gabeko etxadi handiak, kargalekuak eta garraio txartel bakarra hedatu nahi ditu Jaurlaritzak👇🏽
https://labur.eus/berria_mugikortasun_planaTG

🗣Elene Guridi: «Pribilegio bat da halako partidak jokatzea, eta gozatu egin nahi dut» 👇🏻
https://labur.eus/berria_elene_guridiTG

Gero artio!

BERRIA egunkaria

23 Jan, 07:48


[AZKEN ORDUKOA] Realeko lau zale zauritu dituzte Erroman, eta bi larri daude ospitalean 👇
https://labur.eus/berria_reala_erromanTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 19:33


Gabon!

Hona hemen egunak eman duena:

🚩 Sindikatuek esan dute sare publikoko irakasleen %75ek greba egin dutela 👇🏽
https://labur.eus/berria_greba_75TG

📌 ELAk eta Steilasek helegitea jarri diote Nafarroako Gobernuaren merezimenduen dekretuari 👇🏻
https://labur.eus/berria_merezimendu_helegiteTG

📑 Ertzaintzaren hitzarmen berrirako akordioa egin dute: soldatak %10 igoko dituzte 👇🏿
https://labur.eus/berria_ertzaintza_akordioTG

Adingabeak ezkontzeari bide ematen dion lege bat onartu du Irakek 👇🏾
https://labur.eus/berria_irak_ezkontzaTG

Besterik ez bada, segi lotara!

BERRIA egunkaria

22 Jan, 18:19


🔴 Era mingarrian galdu du Athleticek Istanbulen 👇🏽
https://labur.eus/berria_athletic_etabesiktasTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 13:01


🎧 AMUGE elkarteak andre ijitoen lorpenei buruzko liburu bat eman du, eta horretaz aritu dira Uxue Rey eta Ane Eslaba #BerriaFMn, elkarteko Noemi Amayarekin batera. «Ijitoen historia hirugarren pertsonan kontatzen bada, ez du ahots propiorik izango» 👇
https://labur.eus/berriaFM_ijitoTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 11:33


📈 Eusko Jaurlaritza Arania taldearen kapitalean sartuko da, 15 milioirekin👇🏽
https://labur.eus/berria_araniaTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 09:31


🔴 Pintura gorriz margotuta azaldu da Iruñeko Erorien Monumentua👇🏽
https://labur.eus/berria_eroriak_margotutaTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 09:06


🎧 Nola aldatu dira algoritmoak X sare sozialean? Orain, «gorrotoa errentagarria da» han, dio Beñat Irasuegi 'Goazen, lagunok' egitasmoko kideak. Alternatiba gisa, sare sozial libre eta federatuez aritu da #Berriketan podcastean, Iker Tubia kazetariarekin batera 👇
https://labur.eus/berriketan_fedibertsoTG

BERRIA egunkaria

22 Jan, 07:45


Egun on! Ei, Kaki, enteratu al haiz? Meloi Puzkek agur nazia egin du Trumpen kargua hartzeko ekitaldian. Zorionez, laster Marten base bat eraiki eta han bizitzen jarriko dira milamiloidun horiek guztiak; edo halako zeozer entzun dut, behintzat!

🇵🇸 «Jendeak geroko utzi ditu malkoak». Su etenak itxaropena piztu du, baina hamabost hilabeteko oldarraldiak ondorio handiak izan ditu Gazan👇🏻
https://labur.eus/berria_malkoakTG

🏄🏾 Javi Amezagak eta Borja Peñeñorik olatu handien historia jaso dute liburu batean: ‘Big Wave Basque Country’👇🏾
https://labur.eus/berria_olatu_handiakTG

🗣 Julia Ojeda: «Kataluniako feministok espazioak geuretzen ez baditugu, kolonizatuko gaituzte»👇🏿
https://labur.eus/berria_ojedaTG

🦁 Athleticek Besiktasen zelaian jokatuko du gaur Europa ligan, eta irabaziz gero seguru litzateke lehen zortzi sailkatuen artean👇🏻
https://labur.eus/berria_athletic_besiktasTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

21 Jan, 19:40


Gabon!

— Hi, nondik zetorrek kirats hori? Ez al duk aditzen?
— 'Esfortzuaren Lurrina' deritzot.
— Musker halakoa, jaitsi ezak besoa! Hori kiratsa!

Hona hemen gaur gaueko albisteak:

Babes zabala jaso du Aroztegiko auzipetuen aldeko otsailaren 1eko manifestazio deialdiak 👇
https://labur.eus/berria_aroztegia_o1TG

✍🏿 'Hautagai', Andoni Egañaren #HitzEtzanak zutabea 👇🏿
https://labur.eus/berria_egana_hautagaiTG

🇺🇸 Trump hasia da dekretuz bere agenda ezartzen 👇🏽
https://labur.eus/berria_trump_dekretuzTG

🔴 Laudioko Guardian enpresa itxi egingo dute, eta 171 langile kaleratu 👇🏻
https://labur.eus/berria_laudio_guardianTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

21 Jan, 19:00


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] 'Badok' atariaren hamabosgarren urteurrenaren harira, kontzertua eman zuten abenduan Moxalek eta Micek BERRIAren erredakzioan. Orain, kontzertu hori oso-osorik ikusgai eta entzungai dago 👇
https://labur.eus/berria_erremateaTG

BERRIA egunkaria

21 Jan, 15:38


🔴 Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Zarauzko ikastolari.

➡️ 2023an Hezkuntza Sailak ezezkoa eman zien bertan matrikulatu nahi zuten zortzi familiari.

➡️ Ikastolak, ordea, erabaki zuen denei «ateak zabaltzea» 👇🏻
https://labur.eus/berria_140000_isunaTG

BERRIA egunkaria

21 Jan, 10:00


Agur nazia egin du Elon Musk munduko pertsonarik aberatsenak, Trumpen ekitaldian. Alemanian, kartzelan legoke.👇🏻
https://labur.eus/berria_musk_naziTG

BERRIA egunkaria

21 Jan, 09:04


🟢 Orain, Bonus Tracka ere badu #Kinka saioak: euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azaltzen dute elkarrizketatuek. Hemen, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kidearekin, emisio gutxiko eremuez eta beste.
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x06_BonusTracka_T

BERRIA egunkaria

21 Jan, 08:15


Egun on! Juan Carlos Perezek gorroto du berak eginiko "Lau teilatu" kanta. Ziurrenik berak ere ez dakielako zer den ditxosozko "bufanda txuria", zer demontre esan nahi duen "putzada batekin putz" horrek, eta EGA azterketan huts egin zuelako "edozein herriko jaixetan" mugagabean ez jartzeagatik.

🗣 Juan Carlos Perez eta Jose Garate 'Foisis', Itoiz taldeko musikari ohiak: «Anakronikoak ginen»👇🏻
https://labur.eus/berria_itoiz_anakronikoaTG

⚖️ Alonsotegiko Aldana tabernaren aurkako atentatuaren polizia espedientea eskatu du EAJk👇🏿
https://labur.eus/berria_aldana_espedienteaTG

📣 Hezkuntza publikoko langileek grebei ekingo diete bihar, xede hartuta lan itunak berritzea👇🏻
https://labur.eus/berria_greba_biharTG

Javier Habans nafarra munduko txapelduna da xakean, 16 urtez azpiko kategorian. Maisu handi titulua lortzea da hurrengo erronka👇🏾
https://labur.eus/berria_habansTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

20 Jan, 19:59


Gabon!

Hona hemen gaur gaueko albisteak:

«Askotariko indarkeriak» areagotu egin direla ohartarazi du Talaia Feministak 👇🏽
https://labur.eus/berria_talaia_askotarikoTG

👍 Onartu dute Oibarko eskola publikoan D eredua jartzeko eskaera 👇🏻
https://labur.eus/berria_oibar_dereduaTG

💳 Milamilioidunen ondarea 2023an baino hiru aldiz azkarrago handitu zen iaz 👇🏿
https://labur.eus/berria_milamilioiTG

🎧 Gorka Urbizuk 'Bakan (I)' kaleratu du, bi kantuko EPa 👇🏽
https://labur.eus/berria_urbizu_bakanTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

20 Jan, 18:17


🇺🇸 Donald Trump AEBetako presidente da berriz ere 👇🏾
https://labur.eus/berria_trump_berrizTG

BERRIA egunkaria

20 Jan, 14:03


🥁San Sebastian eguna da gaur, baina baita Martin Luther Kingen eguna ere✊🏿. Kirmen Uribek 'New Yorkeko munduak' podcastean ekarri du gogora. Entzun osorik, hemen👇🏾
https://labur.eus/berria_luther_kingTG

BERRIA egunkaria

18 Jan, 20:03


-Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina gaztea(goa) nintzeneko sare sozialetako nire profileko argazkiak
iraunen du
zutik.
-(...) Berdin zaude, ez zara batere aldatu, baina, mesedez, edizioa itxi behar dugu 👋🏼

💪 Herri gisako agerraldi bat helburu👇🏽
https://labur.eus/berria_herri_gisaTG

☮️ «Gerratik etekina atera nahi izatea» gaitzetsi dute antimilitaristek👇🏾
https://labur.eus/berria_antimilitaristak_zedarriakTG

🔫 Arma ikonikoak, baina armak👇🏻
https://labur.eus/berria_ikonikoak_armakTG

📖 Kriminalei beha ilbeltzean👇
https://labur.eus/berria_h_ilbeltzaTG

😘

BERRIA egunkaria

18 Jan, 19:03


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Hilabete eta erditik gora igaro da Benito Lertxundik agertokiak utziko zituela iragarri zuenetik. Edonola, musikak ez du alde egin haren baitatik: ideiaren bat badatorkio landu egingo du 👇
https://labur.eus/berria_lertxundi_doktrinaTG

BERRIA egunkaria

18 Jan, 09:03


✍️🏾 [ORAIN IREKIA] 'Geroaz pentsatzeko garaia', Atef Abu Saifen #Analisia, Gazarako su eten akordioaz 👇🏾
https://labur.eus/berria_abusaif_geroazTG

BERRIA egunkaria

18 Jan, 08:16


Gertatzen ari da:

🌐 Erdaldun bat, euskarazko hedabide batez arduratzeko.
🏛 Frankismoa goraipatzeko eraikin bat, «memoria demokratikoa» zabaltzeko.
🌄 Gaur goizeko eguzkia, toki laiotzak berotzeko.

Errealitate hori ulertzen ez baduzu, badauzkagu beste titulu batzuk:

🤝 Israelgo Gobernuak Gazarako su etena berretsi du👇🏿
https://labur.eus/berria_israel_meniaTG

✍🏾 Jose Mari Pastor: 'Denuncias' ala denuntziak?👇🏻
https://labur.eus/berria_pastor_denunciasTG

⚾️ Berrogei neska dabiltza Ados klubak abian jarritako lau pilota eskoletan👇🏼
https://labur.eus/berria_ados_pilotaTG

🎭 Dejabu antzerki konpainiak 'Itzulera' lana estreinatuko du gaur👇
https://labur.eus/berria_itzulera_antzezlanaTG

Adio!

BERRIA egunkaria

17 Jan, 19:40


Gabon!

🥂 San Anton eguna: topa egin dugu Getarian, eta hiruzpalau txakolin edaterako hautsi dut kopa estropezu egitean 🤷🤷🤷

💭 Jaurlaritzak irakasleei esan die «zaila» dela hezkuntza publikoan hamabi eguneko grebarako deialdia ulertzea 👇🏾
https://labur.eus/berria_greba_zailaTG

🗓️ Maiatz amaiera arteko epea eman du Bayrouk pentsioen erreformari buruz ados jartzeko 👇🏻
https://labur.eus/berria_pentsio_maiatzTG

💢 Nagore de los Riosen izendapena gogor kritikatu dute EITBko erredakzio kontseiluek 👇🏿
https://labur.eus/berria_eitb_delosriosTG

👌 Steilasek eta EHIGEk positibotzat jo dute epaileek eskolen plangintza dekretua baliogabetu izana 👇🏼
https://labur.eus/berria_steilas_ehigeTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

17 Jan, 19:00


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] 'Geroaz pentsatzeko garaia', Atef Abu Saif Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohi eta idazlearen #Analisia, Gazarako su eten akordioaz 👇
https://labur.eus/berria_abusaif_geroazTG

BERRIA egunkaria

17 Jan, 18:30


💭 Berriro desalojatu dituzte Noaingo eztanda jazotako inguruko bizilagunak, gas usaina atzeman dute eta 👇🏾
https://labur.eus/berria_noain_gasTG

BERRIA egunkaria

17 Jan, 13:26


🚨Israelgo Gobernuak onartu du Gazarako su eten akordioa👇🏿
https://labur.eus/berria_israel_meniaTG

BERRIA egunkaria

17 Jan, 09:01


🎧 Duela 50 urte despenalizatu zen abortua Ipar Euskal Herrian. Uhinetara ekarri du gaia Iker Tubiak #Berriketan podcastean, eta Leire Casamajou kazetariarekin mintzatu da 'Veil legea'-z: ordu hartan suposatu zuenaz eta oraindik ere aborturako eskubidea defendatzen jarraitzeko beharraz 👇🏾
https://labur.eus/berriketan_veilTG

BERRIA egunkaria

17 Jan, 07:30


Egun on! Bizitza David Lynchen film baten parekoa da: inoiz ez dakizu oso ondo zer gertatzen den, baina begiak zabal-zabalik egoten zara amaierara arte.

🎬 David Lynch zinemagile estatubatuarra hil da👇🏿
https://labur.eus/berria_lynchTG

🗣Garbiñe Larrea: «Sendabelarrek albo ondorioak izan ditzakete, eta garrantzitsua da horiek ongi ezagutzea»👇🏾
https://labur.eus/berria_larrea_sendabelarrakTG

🤰🏻50 urte bete dira egun abortua despenalizatu zutenetik Ipar Euskal herrian eta Frantzian👇🏻
https://labur.eus/berria_abortua_50TG

🗣 Cesar Rendueles, soziologoa: «Eskolan tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara eramateak ez du ekarpen handirik egiten» 👇🏽
https://labur.eus/berria_renduelesTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

16 Jan, 20:50


Osasunak balentria handia lortu du San Mamesen, Espainiako Kopako final-laurdenetara sailkatu baita Athletici irabazita 👇🏾
https://labur.eus/berria_osasuna_balentriaTG

BERRIA egunkaria

16 Jan, 20:34


Reala nagusitasunez sailkatu da Espainiako Kopako final-laurdenatarako 👇🏼
https://labur.eus/berria_reala_finallaurdenTG

BERRIA egunkaria

16 Jan, 19:36


Gabon!

Albiste ona: Madrilek ordu erdi bat kendu nahi dio lanaldiari. Albiste txarra: litekeena da ogitartekoa jateko ordu erdi hori izatea.

✍🏻 'Norgehiagoka', Maddi Iztueta Olano kazetariaren #Analisia, Gazarako menia akordioaz 👇🏻
https://labur.eus/berria_iztueta_norgehiagokaTG

🫀 Sindikatuak mediku zerbitzuburuen esklusibotasunaren alde daude 👇🏿
https://labur.eus/berria_esklusibotasunaTG

📑 Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako plangintza dekretua baliogabetu dute epaileek, EHIGEri eta Steilasi arrazoia emanda 👇🏾
https://labur.eus/berria_plangintza_dekretuaTG

Nafarroako Gobernuak «beharrezkotzat» jo du errenta bermatua aldatzea 👇🏼
https://labur.eus/berria_errenta_bermatuTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

16 Jan, 11:00


Statkraften Aramaio eta Eskoriatza artean eraiki nahi duen Itsaraz parke eolikoak ez du aldeko ingurumen inpaktu adierazpena lortu👇🏻
https://labur.eus/berria_statkraft_ukatuTG

BERRIA egunkaria

16 Jan, 09:02


🟢 Entzungai da jada #Kinka podcasta. Oraingo honetan, emisio gutxiko eremuak ekarri ditu hizpidera ingurumen gaiei buruzko saioak, Ekologistak Martxan taldeko Txapu Martinekin. Eremuen nolakotasunez, Bilboz eta mugikortasun ereduez aritu da.
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x06_T

BERRIA egunkaria

16 Jan, 08:37


🚨Gizon bat atxilotu dute, beste bat autoarekin harrapatuta hiltzeagatik Muxikan👇🏿
https://labur.eus/berria_muxika_atxiloketaTG

BERRIA egunkaria

16 Jan, 08:06


Egun on! Euskal Herri paralelo batean, Lurra laua dela uste dutenen muturreko talde batek bere gain hartu du Iruñeko Planetarioko sutea. Ez duenez lortu suntsitzea, eskatu du eraikinari esanahia aldatzeko, kupula kendu eta teilatu lau bat jarrita

Gidoiaren ustekabeko ziaboga: ba al dakizu gaur nazioarteko kroketaren eguna dela?

🤤 Erregearena lehen, denena orain. Euskal Herriko gastronomian eta ohituretan errotua dago kroketa👇🏽
https://labur.eus/berria_kroketakTG

💿 Beñat Goitia: «Bost izarrek diskoak sal ditzaten, gainerako guztiak figurante lanetan ari gara». Euskal kulturgintzak 2024an emandakoa aztertu du 'Jakin' aldizkariak 265. zenbakian👇🏻
https://labur.eus/berria_goitiaTG

🇲🇰 Nola uztartu euskal nazioaren eraikuntza eta immigrazioak ekarritako jatorri eta kultur aniztasuna. Erronka horri buruzko gogoeta egin du Sortuk. Ikusi ondorioak👇🏻
https://labur.eus/berria_migrazioa_nazioaTG

🗣 Itsaso Reina, Getxo errugbi taldeko jokalaria: «Posible ikusten dut jaisteko kanporaketa ez jokatzea»👇🏿
https://labur.eus/berria_reinaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

15 Jan, 19:35


Gabon!

Trena galdu duzu eta hurrena auskalo noiz etorriko da? Trankil! Honakoa esan du Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Topoaren harira: «Egiten ari garen obrek maitasunen hobekuntza ekarriko dute».

Ea egia den! 💋💋💋 Bertan ikusiko ote gara?

🕸 Euskal Herriko Torturatuen Sarera batzeko deia egin diete torturatu guztiei 👇🏽
https://labur.eus/berria_torturatu_sareaTG

🍷 Behera egin du Arabako Errioxako ardoaren prezioak, eta Jaurlaritzak are gehiago sustatuko du 👇🏼
https://labur.eus/berria_sustatu_arabakoTG

📰 Bozkatu BERRIAren 2024ko azalik gustukoenak 👇🏿
https://labur.eus/berria_azalak_2024TG

🐉 Makusi larunbatean hasiko da 'Dragoi Bola'-ren atalak sareratzen 👇🏻
https://labur.eus/berria_makusi_dragoibolaTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

15 Jan, 17:20


🚨 Israelek eta Hamasek su etenerako akordioa adostu dute 👇🏽
https://labur.eus/berria_gaza_suetenaTG

BERRIA egunkaria

15 Jan, 16:50


🍏🤹 Gure Zirkuko kideek abiatu dute txotx garaia Astigarragan 👇🏽
https://labur.eus/berria_sagarraren_malabaristakTG

BERRIA egunkaria

24 Dec, 07:40


Egun on!

Begira zer txintxoak garen urte osoan zehar, eta opariak jaso bezperan Olentzero komunetik behera joan dela kantatzea ere... Ba guretzat ikatza, baina zuentzat, albiste puskak 😜

🏘️ Herri txikien seriean, gaur, Lagran: despopulatzea gelditzea dute erronka 👇🏿
https://labur.eus/berria_lagran_txikiakTG

🗣️ Piarres Aintziart: «Jakitatearen egarria badut, baina egarria jakitatea baino goxoago zait» 👇🏼
https://labur.eus/berria_aintziart_egarriaTG

💢 Melonik zirrikitu bat baliatu nahi du Albaniako deportazio zentroak berriz martxan jartzeko 👇🏽
https://labur.eus/berria_meloni_migranteTG

📺 Umorez eta musikaz beteko dira telebista pantailak gaur, Gabon gauean 👇🏻
https://labur.eus/berria_telebista_gabonTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

23 Dec, 19:35


Olentzero joan zaigu / komunetik behera / ta amonak esan dio / igotzeko gora / Horra, horra / amona mozkorra / atzo jubilatu zen / ta gaur ezkondu da...

Ea Gabon gauan nork jartzen dion amaiera onena abesti horri.

🔴Erdaldun bat izendatu du EITBk arlo digitaleko zuzendari, LABek salatu duenez👇🏼
https://labur.eus/berria_eitb_digitalaTG

🚌12 urtetik beherako haurrek garraio publikoa doan izango dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan👇🏻
https://labur.eus/berria_haurrek_garraioaTG

✊🏼Beste hemeretzi eragilek izenpetu dute Marienearen kontrako manifestua👇🏼
https://labur.eus/berria_mariene_manifestuaTG

Argindar konpainia handien gaineko zerga beste urtebetez luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak👇🏾
https://labur.eus/berria_zerga_luzatzeaTG

Ondo lo egin!

BERRIA egunkaria

23 Dec, 13:14


🚨Gizon bat hilik atzeman dute Ezpeletan👇
https://labur.eus/berria_ezpeleta_hilaTG

BERRIA egunkaria

23 Dec, 07:20


Atzo gaueko mezuaren ondoren, amonak argi utzi nahi izan digu ez dela etorriko gure etxera jatera, mahaian turroia, polboroiak eta mertxika zati lehorrak kentzeko asmotan bagara: «Aditu al den?!».

Esan diogu gu profesionalak garela, eta gauza bat dela Telegram kanala eta beste bat familia otorduak, eta bereizi egiten ditugula bi esparruak; azken horretan, broma gutxi.

🔴 Euskara, bultzada berrien premian👇🏿
https://labur.eus/berria_euskara_2024TG

✍🏼 Joxe Manuel Odriozola: 'Nazio euskalduna ardatz'👇🏾
https://labur.eus/berria_odriozola_ardatzTG

⚾️ Artolak eta Mariezkurrenak partida irauli dute 18-2ko emaitza partzial batekin👇🏽
https://labur.eus/berria_artola_mariezkurrenaTG

🗣Jon Garate: «Porlana sustatzen duen ereduaren kontra nagoela islatu nahi dut irudiotan» 👇
https://labur.eus/berria_jon_garateTG

Jaiegun biharamun eta bezpera on!

BERRIA egunkaria

22 Dec, 19:20


Amaitu da asteburua eta bihar 'Ez dakit zer egunetan bizi garen' aroan sartuko zara, zeinetan jaiegunak eta astegunak nahastuko dituzun eta amaitzerako porrusalda eta errutina izango dituzun amets.

Eutsi urdailari 💪

👨🏼‍🍳 Gabonetan amantalak zintzilikatzea, gero eta ohikoagoa👇
https://labur.eus/berria_gabonak_sukaldeaTG

🗣 Alberto Martinez: «Medikuntza ezingo da nahi adina euskaldundu baldin eta egoiliar gehienek ez badakite euskaraz» 👇🏾
https://labur.eus/berria_alberto_martinezTG

🚨Erasoaldiari aurre egiteko babes sare bat Libanon👇🏻
https://labur.eus/berria_libano_emakumeakTG

🎶 Dorothy Ashby: geroko harpa jotzailea👇🏿
https://labur.eus/berria_dorothy_ashbyTG

Adio!

BERRIA egunkaria

22 Dec, 08:28


-Gaua noiz iritsiko zain pasatzen dugu eguna, ostirala noiz iritsi zain pasatzen ditugu astegunak, oporrak noiz iritsiko zain pasatzen dugu urtea, eta hala pasatzen dira egunak, asteak eta urteak.
-Barkatu, zu nor zara?
-Paulo Coelho.
-Ba hau BERRIAren kanala da eta gu ez gara pasatzen.

🏭 Datu fabriken etorrera👇🏾
https://labur.eus/berria_datu_fabrikakTG

3️⃣ Lehendakaritza hirukoitz batek ordezkatuko du Jorajuria Seaskan👇🏼
https://labur.eus/berria_seaska_hiruTG

🔊BSHren Ezkirozko lantegiari eusteko esperantzak milaka lagun batu ditu Iruñean👇
https://labur.eus/berria_bsh_manifestazioaTG

Athleticek irabazi du Osasunaren aurkako derbia👇🏻
https://labur.eus/berria_osasuna1_2athleticTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

21 Dec, 19:26


Gabon! —Buah, neska! Gu ez gara Santomaseko feriara joan, gorroto ditugulako jendetzak eta kontsumismoa.
—Eta zer egin duzue?
—Gure furgoneta kanperizatuan joan gara sekulako giroa daukan aparkaleku batera.

📣 «Gatazkaren konponbidea baldintzatzen duten neurrien» aurka mobilizatu dira Bilbon👇🏻
https://labur.eus/berria_bilbo_gatazkaTG

🌰Mikel Alvarez, gaztaina saltzailea: «Auzoko saltokiak ixten ari dira, eta inork ez du lekukoa hartu nahi»👇🏾
https://labur.eus/berria_alvarez_gaztainTG

✍🏿 'Zakila hurkoa eta burkoa', Jose Mari Pastorren #DarwinEtaGu zutabea. Irakurri osorik BERRIAn 👇🏿
https://labur.eus/berria_pastor_zakilaTG

✍️'Ikatza banatu dute', Joxerra Senarren #Analisia, Nafarroako BSH enpresa ixteko erabakiaz. Irakurri osorik, hemen👇
https://labur.eus/berria_senar_ikatza

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

21 Dec, 08:15


Egun on! Gogoratu: errespetu apur bat gure tradizioei; Santomaserako baserritar jantzia ezin da edonolakoa izan. Bazar txinatar onenetan bakarrik eros daiteke!

🎸 Milaka eztarritara hedatu da Fermin Muguruzaren ahotsa Bilbo Arenan👇🏻
https://labur.eus/berria_muguruza_bilboTG

🔴 Gutxienez bi pertsona hil ditu Gabonetako azoka baten kontra autoarekin jo duen erasotzaile batek, Magdeburgen, Alemanian👇🏽
https://labur.eus/berria_mardeburgTG

🗣 Irati Iziar eta Jon Zapata: «Helburua da Taupa mugimenduko kide izateko bide desberdinak eskaintzea» 👇🏿
https://labur.eus/berria_iziar_zapataTG

💋 Lehen musua: akordatzen zara? Norberaren biografian markatuta gelditzen diren mugarrietako bat da lehen musua👇🏾
https://labur.eus/berria_lehen_musuaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

20 Dec, 19:21


Gabon! Santomaserako prest? Jende arruntak ez daki hau, baina txistorrak eragindako bihotzerrea zerriaren mendekua da 🐷

Beste datu garrantzitsu bat: zure espermarekin zu hil ostean norbaitek haur bat ernaltzea nahi baduzu, hil aurretik esan behar duzu, eta idatziz. Ikusi bestela👇🏾

Andre batek ezingo du intseminaziorako erabili bikotekide hilaren esperma, onespen faltagatik👇🏾
https://labur.eus/berria_hazia_baimenaTG

Kaleratze bidegabeen kalte ordaina 33 egun baino handiagoa izatea baztertu du Gorenak👇
https://labur.eus/berria_kaleratze_33TG

Gizon bat hil da Lantziegon izandako errepide istripu batean👇🏼
https://labur.eus/berria_lantziego_istripuaTG

🇮🇹 Italiako presidenteorde Matteo Salvini absolbitu dute 'Open Arms' auzian👇🏾
https://labur.eus/berria_salviniTG

Besterik ezean, bihar artean!

BERRIA egunkaria

20 Dec, 13:22


🎶 BERRIAren irakurleek gabon kanta berriak sortu behar direla uste dute. Ikusi emaitzak hemen 👇🏾
https://labur.eus/berria_gabon_inkestaTG

BERRIA egunkaria

20 Dec, 12:59


1️⃣ EAJk eta PSEk beren gehiengoa baliatu dute Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko 👇🏻
https://labur.eus/berria_aurrekontuak_eaeTG

2️⃣ EH Bilduk Arabako Aldundiari legegintzaldia osatzeko bide eman dio, aurrekontuen bozketan abstenituta 👇🏽
https://labur.eus/berria_aurrekontuak_arabaTG

3️⃣ Gipuzkoako Foru Aldundiak PPren babesarekin onartu ditu aurrekontuak 👇🏾
https://labur.eus/berria_aurrekontuak_gipuzkoaTG

BERRIA egunkaria

20 Dec, 09:00


🎧 Michel Barnierrek hiru hilabete iraun ditu lehen ministro karguan, eta François Bayrou paratu dute bere lekuan. Frantziako krisi politikoa du hizpide #Berriketan saioaren azken atalak. Entzun osorik hemen 👇🏿
https://labur.eus/berria_berriketan_bayrouTG

BERRIA egunkaria

20 Dec, 07:25


💭 Giza Eskubideen Behatokiak kereila bat aurkeztu du Txomin Letamendiren aurkako krimenak argitu daitezen 👇🏾
https://labur.eus/berria_txomin_letamendiTG

BERRIA egunkaria

20 Dec, 07:15


Egun on!

Hona hemen gaur goizeko albisteak:

🪡 Hilean batez beste 1.027,5 euro irabazi zuten iaz jarduera artistikoa ogibidetzat daukatenek. Hori eta beste hainbat datu eman ditu Lanarteak 👇🏾
https://labur.eus/berria_kulturgile_baldintzaTG

⏱️ Etxeko langileen lanaldia erregistratu egin beharko da, Bilbon hasitako auzibide bati esker 👇🏻
https://labur.eus/berria_lanorduak_erregistroTG

🕸️ Arabako kartzelako langileen mediku baimenak aztertuko ditu epaitegi batek 👇🏿
https://labur.eus/berria_araba_kartzelaTG

🗣️ Gorka Oribe, Farmaziako doktorea eta EHUko ikerlaria: «Agian, etorkizunean posible izango da pazientearen zelulekin azal zati bat garatzea» 👇🏼
https://labur.eus/berria_oribe_farmaziaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

19 Dec, 19:34


Gabon! Ez dugu apokaliptiko jarri nahi, baina jabetzen al zara bost egun barru Gabonak izango direla? Koinatu-koinataldiari aurre egiteko prest al zaude psikologikoki? Patxadaz hartu, eta kontuan izan Su Tsu Ki pentsalariaren ideia: "Koinatu-koinatak besteak dira".

Gaurko albiste batzuk:

🗣Amaia Rodriguez, Ipar Euskal Herriko Sutan kolektibo transfeministako kidea, Pelicot auziari buruzko epaiaz: «Bortxaketaren kulturaren geruza guztiak desmuntatu behar dira» 👇🏾
https://labur.eus/berria_amaia_rodriguezTG

⚖️ Ernaik positibotzat jo ditu Jaurlaritzaren kontra aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenak👇🏽
https://labur.eus/berria_ernai_ebazpenakTG

🚉 Sei hilabetez luzatu dute garraio publikoaren %50eko beherapena👇🏻
https://labur.eus/berria_garraioa_6TG

👩🏻‍🎓 Egoera irregularrean dauden migratzaileen erdiek goi mailako ikasketak dituzte, Nafarroako Caritasen arabera👇🏽
https://labur.eus/berria_paperak_ikasketakTG

Besterik ezean, bihar artean!

BERRIA egunkaria

19 Dec, 12:49


👍 Iskanbilaren erdian, Nafarroako Parlamentuak 2025eko aurrekontuak aurrera atera ditu 👇🏼
https://labur.eus/berria_naf_aurrekontuakTG

BERRIA egunkaria

19 Dec, 11:11


🌲 Gabonetako abestien letrak aldatzen hasi dira: hitz erlijiosoak eta matxistak kendu dituzte. Batzuek uste dute beharrezkoa dela tradizioak eguneratzea, eta besteek, berriz, sortu ziren garaiko testuingurua ulertzeko balio 👇
https://labur.eus/berria_gabon_kantakTG

BERRIA egunkaria

19 Dec, 09:23


🔴 [AZKEN ORDUKOA] Erruduntzat jo dute Dominique Pelicot 👇🏿
https://labur.eus/berria_PelicotErrudunTG

BERRIA egunkaria

19 Dec, 07:30


Egun on! Atzoko erantzunak kontuan hartuta...

🎶 Goiza baten esnatu nintzen
Atalaiaren gainean
Itsasoruntz begiratu nun
Hantxe zegoen... BERRIAko Telegramekoa 🐳🐳🐳

👄 Iñaki Iurretabasok egiaztatu du euskararen erabilera sarri esan izan ohi dena baino handiagoa dela, eta hark esandakoen harira mintzatu dira Miren Azkarate, Jon Sarasua eta Jokin Azkue 👇🏾
https://labur.eus/berria_iurrebaso_lezioTG

🗣️ Garazi Navarro eta Ander Goiatxe, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako eledunak: «Klase autodeterminazioaren adar gisa ulertzen dugu nazio autodeterminazioa» 👇🏻
https://labur.eus/berria_navarro_goiatxeWA

🪨 Aurten behar zuen, baina IEAren arabera, ikatz kontsumoak ez du goia joko 2027ra arte 👇🏼
https://labur.eus/berria_ikatz_2027TG

🗣️ Fritz Nganje, Johannesburgoko Unibertsitateko irakaslea: «Txinaren interesek eta Afrikako jendearenek ez dute zertan berberak izan» 👇🏿
https://labur.eus/berria_nganje_kolonialismoTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

23 Nov, 08:13


Egun on! Eskertzen da irratian egiten duten ahalegina ingelesezko izen-abizenak ingeles soinuarekin ahoskatzen, frantsesezkoak frantsesezkoarekin, katalanak katalanezkoarekin, eta euskarazkoak gaztelerazko soinuarekin!

Gaurko irakurgai batzuk:

🤖 Adimen artifiziala eta sare sozialetako algoritmoak hauteskundeetan ere erabili izan dira. Adituek ohartarazi dute gero eta zailagoa dela manipulazioak antzematea👇🏾
https://labur.eus/berria_aaTG

🗣Xabier Oleaga Gaindegiako idazkaria: «Espainiarekin eta Frantziarekin konparatzeko dugun ohiturak errealitatea distortsionatzen digu» 👇🏻
https://labur.eus/berria_oleagaTG

🎬 Vince Gilliganen telesail bat, 'Wycaro', Gipuzkoako Getarian ari dira grabatzen👇🏿
https://labur.eus/berria_wycaroTG

🗣Adania Xibli idazlea: «Kolonizazioak ez du ezer barkatzen: ez hizkuntza, ez literatura»👇🏽
https://labur.eus/berria_xibliTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

22 Nov, 20:25


🔴 Pantxoa Bimboire EH Baiko «macronista» izanen da EAJko buru Iparraldean👇🏼
https://labur.eus/berria_pantxoa_bimboireTG

BERRIA egunkaria

22 Nov, 20:19


Gabon!

Orain bai, has dadila asteburua 🤓

🎙️ Euskara jendaurrean «egoki» erabiltzeko orientabideak plazaratu dituzte 👇🏾
https://labur.eus/berria_euskara_jendaurreanTG

🗣️ Maiana Lavielle, biolontxelo jolea: «Harremanean ezarri nahi dut herri zapalduetako musika herrikoia» 👇🏻
https://labur.eus/berria_lavielle_musikaTG

❄️ Etxegabeentzako baliabide gehiago jartzeko eskatu diote hainbat eragilek Iruñeko Udalari 👇🏼
https://labur.eus/berria_etxegabea_iruneaTG

📚 Iparraldetik 50 berrikuntza doaz Durangora 👇🏿
https://labur.eus/berria_durango_iparraldeTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

22 Nov, 12:17


'Ipar Euskal Herriko Hitza' berritua aurkeztu dute Baionan.
24 orriko magazin formatua izanen du, eta bisualagoa izanen da👇🏻
https://labur.eus/berria_hitzaTG

BERRIA egunkaria

22 Nov, 10:01


🎧 Koldo Azkona musikariak Bernart Etxepareren bizitzari buruzko datu berriak azaleratu ditu, eta horiexek izan ditu hizpide #Berriketan podcastean, Iker Tubiarekin. Apaizak maitasun debekatuak izan zituen idazleak, eta seme bat izan zuen apeztu eta urtebetera: Bernart Etxepare hori ere.

Entzun XVI. mendeko txutxu-mutxuak 👇🏾
https://labur.eus/berriketan_etxepareTG

BERRIA egunkaria

22 Nov, 09:39


👏 Erorien monumentuari beste esanahi bat emateko proiektua txalotu dute memoria historikoarekin lotutako 30 bat eragilek👇🏽
https://labur.eus/berria_30_txaloTG

BERRIA egunkaria

22 Nov, 09:01


🗣️ [ORAIN IREKIA] «Sendotu eta bermatu behar dugu [euskarazko] eskaintza graduetan». Eva Ferreira EHUko errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztuko da. Aldaketak egiteko «garaia iritsi da, eta badakigu nola egin», ziurtatu du 👇🏿
https://labur.eus/berria_ehu_ferreiraTG

BERRIA egunkaria

22 Nov, 07:56


Egun on! -Haurdun zaude! Zorionak! Nola jarriko diozu izena?
-Neska bada, 'Andrea'.
-Orduan, mutila bada... 'Gizona'?

Ostirala da! Irakurri zeozer, edo, behintzat, egin klik:

🫀Bihotz, antzinako bihotz, olagarroak harrapatzeko ontzi bat zara. Takotsuboren sindromea zer den azaldu dugu👇
https://labur.eus/berria_takotsuboTG

🗣 Imanol Zubelzu: «Jakintza gauza zabala da, eta gure erronka da belaunaldi berriei helaraztea»👇🏽
https://labur.eus/berria_zubelzuTG

🥇 Euskadi literatura sariak jaso dituzte Gasteizen Aiora Jakak, Jon Urzelaik, Jon Gerediagak, Harkaitz Canok, David de las Herasek eta Julia Otxoak👇🏻
https://labur.eus/berria_euskadi_sariaTG

👩‍🎓 Euskara batuaren eta euskalkien artean oreka bilatzeari buruz aritu dira UEUren jardunaldi batzuetan, Baionan👇🏽
https://labur.eus/berria_ueu_baionaTG

🗣 Maria Sanchez Madoz, Pilota epaile profesionala: «Garrantzitsua da frontoia bezalako eremu maskulino bat hartzea»👇🏻
https://labur.eus/berria_madozTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

21 Nov, 19:56


Gabon!

Hona hemen gaueko albisteak:

👀 Gipuzkoako jeltzaleek batasuna islatu dute Maria Eugenia Arrizabalaga presidente izendatuz 👇🏼
https://labur.eus/berria_gbb_arrizabalagaTG

🏔️ Bihar goizean abiatuko da Alex Txikon Annapurna zortzimilakora; 1987tik ez da inor igo neguan 👇🏼
https://labur.eus/berria_txikon_biharTG

🔊 Hautetsiei dei egin diete Elkargoko Kontseiluan Marieneko lurren alde egitea 👇🏿
https://labur.eus/berria_marienea_hautetsieiTG

📀 Hogei urtez kanta berririk atera gabe egon ostean, 'Balak airean' diskoa eman du argitara Pi L. T. taldeak 👇🏾
https://labur.eus/berria_pi_ltTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

21 Nov, 19:02


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Astearteko EHUko errektoretzarako hauteskundeen atarian, Eva Ferreira errektoregaiak esan du aldaketarako proposamen «pila bat» dituela; besteak beste, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa aldatu nahi du, ordezko irakasleen baldintzak hobetzeko.

Irakurri elkarrizketa, hemen 👇
https://labur.eus/berria_ehu_ferreiraTG

BERRIA egunkaria

21 Nov, 18:15


🔴 Joseba Borde Gaztelumendi euskal presoa aske geratu da, zigorra osorik beteta 👇🏾
https://labur.eus/berria_borde_gaztelumendiTG

BERRIA egunkaria

21 Nov, 12:33


🚨Nazioarteko Zigor Auzitegiak Benjamin Netanyahu atxilotzeko agindu du, gerra krimenak egotzita 👇🏾
https://labur.eus/berria_netanyahu_atxilotzeko

BERRIA egunkaria

21 Nov, 09:52


🔴 [AZKEN ORDUKOA] Eraso homofobo baten berri eman du EHGAM Nafarroa elkarteak. Salatu dutenez, iragan azaroaren 8an, zenbait gizonezko gazte Iruñeko cruising gune batera bertaratu ziren, eta han zeuden pertsonen aurka oldartu 👇
https://labur.eus/berria_ErasoHomofoboaTG

BERRIA egunkaria

21 Nov, 09:00


🗣️ [ORAIN IREKIA] Asteartean egingo dituzte EHUren errektoretzarako hauteskundeak. Lan baldintzak hobetzea, euskararen erabilera areagotzea, genero arrakala desagertzea... Unibertsitatearen publikotasuna areagotzea du xede Joxerramon Bengoetxeak.

Irakurri elkarrizketa, hemen 👇🏾
https://labur.eus/berria_ehu_bengoetxeaTG

BERRIA egunkaria

21 Nov, 07:45


-Aizue, BERRIA: erabaki duzue azkenean zer egin behar duzuen Twitter kontuarekin?
-Ixa, ixa...
-Ai ama...
-🤭

💪🏼Orkestraren arabera, emakumeen eta atzerritarren lan indarra «desaprobetxatuta» dago👇🏾
https://labur.eus/berria_orkestra_indarraTG

📰‘Ipar Euskal Herriko Hitza’-k magazin formatua hartuko du bihar👇
https://labur.eus/berria_hitza_magazinTG

🗣Pantxix Bidart: «Beti pentsatu dut 1960ko hamarkada hori Hazparnen film edo eleberri baten leku irudikapena zela»👇🏻
https://labur.eus/berria_pantxix_bidartTG

🌊Eguzkian sortzen da lurrean hiltzen den olatua👇🏿
https://labur.eus/berria_olatuak_eguzkiaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

20 Nov, 19:25


Gabon!

Pentsatzen aritu gara... eta azkenean Tinderreko profila irekiko dugu. 😘 Matx eginez gero, egin BERRIAlagun, bai? Abantaila gozo-gozoak ditugu 🫦

Gure bideak elkar gurutzatu bitartean, irakurri gaueko albisteak:

👀 Imanol Pradalesek Lehendakaritzara gonbidatu du Fermin Muguruza, «bizikidetzaz eta memoriaz hitz egiteko» 👇🏿
https://labur.eus/berria_pradales_muguruzaTG

🏃‍♀️ Autoinkulpazio kanpaina bat abiatu dute Korrikan migranteei lagundu zietenen alde 👇🏾
https://labur.eus/berria_korrika_autoinkulpazioTG

🧠 Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, erakundeek estatuaren indarkeriaren biktimen auzian hartutako norabidea deitoratu du Egiari Zor fundazioak 👇🏼
https://labur.eus/berria_egiarizor_deitoratuTG

Anoetan ertzaintzaren oldarraldi batean zauritutako andrearen auzibidea zabaltzeko agindu du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 👇🏻
https://labur.eus/berria_anoeta_emakumeaTG

Besterik ez bada, matx egin arte!

BERRIA egunkaria

20 Nov, 19:00


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Hondarrean da EHUren errektoretzarako hauteskunde kanpaina; «oso gogotsu» dago Joxerramon Bengoetxea. Arlo publikoaren berezitasunak eta ekarpenak aintzat hartzea nahi du: «Finantzaketa berezia behar dugu, baita gizartearen eta erakundeen aitortza ere».

Irakurri elkarrizketa, hemen👇
https://labur.eus/berria_ehu_bengoetxeaTG

BERRIA egunkaria

20 Nov, 15:01


💭 [ORAIN IREKIA] Azaroaren 20a Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten eguna da, duela 40 eta 35 urte, hurrenez hurren. Ezagutu zituztenek elkarrizketarako eta negoziaziorako sena aitortzen dizkiete. Ez alferrik, Herri Batasuna HBren buruzagitzan zeuden hil zituztenean 👇🏼
https://labur.eus/berria_brouard_muguruzaTG

BERRIA egunkaria

20 Nov, 13:40


🎧 Astelehenean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hari, eta, preseski, indarkeria matxistak sare sozialetan hartzen duen tokiari erreparatu dio Berria FMk. Hauxe da hirugarren denboraldiko laugarren atala: Indarkeriaren erresonantzia digitala. Maider Galardi kazetari eta ikerlariarekin ziberjazarpen misoginoez eta sare sozialetako aliantza feministez hitz egin dute. Har daiteke neurririk sareetako korronte misoginoen aurka?

Hona hemen Galardiren erantzuna laburtuta. Atala osorik, hemen 👇🏿
https://labur.eus/berria_ziberjazarpenaTG

BERRIA egunkaria

20 Nov, 10:01


🎧 Italiaren eta Albaniaren arteko migrazio ituna dute hizpide Iker Tubiak eta Ane Irazabalek #Berriketan podcastean. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak ba ote du amore emateko asmorik, justiziak seguruak ez diren herrialdeetako etorkinak Albaniara eramatea legez kanpokotzat jo eta gero?

Entzun saioa, hemen👇🏽
https://labur.eus/berriketan_albaniaTG

BERRIA egunkaria

19 Nov, 15:37


📌 Santi Coca hiltzeaz akusatua erruduntzat jo du epaimahaiak 👇
https://labur.eus/berria_santi_cocaTG

BERRIA egunkaria

19 Nov, 13:01


🚨Azpikontrata bateko langile bat hil da Petronorren 👇🏿
https://labur.eus/berria_istripua_petronorTG

BERRIA egunkaria

19 Nov, 10:44


😷 Espetxeetan kultur ekitaldiak egiteko baldintzak zorroztuko dituela iragarri du Jaurlaritzak, Fermin Muguruzak Martutenen 'Sarri, Sarri' jo ostean👇🏾
https://labur.eus/berria_sarriTG

BERRIA egunkaria

19 Nov, 10:27


BERRIA egunkaria pinned «[INKESTA] Hainbat hedabidek jakinarazi dute X utziko dutela, eta milaka jarraitzailek utzi dute. BERRIAn etengabe ari gara sare sozialetako jardunari buruz gogoetan, eta irakurleek pentsatzen duzuena garrantzitsua da guretzat. Zer egin behar luke BERRIAk?»

BERRIA egunkaria

19 Nov, 10:02


🟢 Hirugarren denboraldian, Bonus Tracka ere badu #Kinka saioak: euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute elkarrizketatu guztiek. Oraingo honetan, Iñaki Petxarroman kazetari eta idazlearekin, energia nuklearraz eta beste.
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x03_bonustracka

BERRIA egunkaria

19 Nov, 09:01


🗣️ [ORAIN IREKIA] «Eskertuko genuke aitortza bat, edo hori baino gehiago, hura ez ahaztea». Alberto Espinosa Jaurlaritzako sailburua zenaren semea da Espinosa; frankistek 1937an fusilatu zioten aita, eta haren irudiari aitortza egitea du xede 👇🏼
https://labur.eus/berria_espinosa_justiziaTG

BERRIA egunkaria

19 Nov, 07:52


Egun on! Proposamen apal bat astearte buruzuri baterako: ez al litzateke administrazioa askoz eraginkorragoa izango baldin eta COVITEk zuzenean bere gain hartuko balitu kultura, segurtasuna, hezkuntza, justizia eta espetxe ardurak?

Gaurko irakurgai batzuk:

⚖️ 🇸🇻El Salvadorren 11 lagun auzipetu dituzte Ignacio Ellakuria euskal herritarraren hilketarekin lotuta👇🏻
https://labur.eus/berria_ellekuriaTG

🗣 Asisko Urmeneta: «Komiki batek hunkitzen du, baina dokumental batek gehiago»👇🏽
https://labur.eus/berria_urmenetaTG

🥎 Italiako Kopa irabazita amaitu du denboraldia Uxua Modrego softbol jokalari nafarrak 👇🏿
https://labur.eus/berria_modregoTG

🗣 Ion Martinez Esnaola, 'Txiki' umoregilea: «Txikiren alde onak biltegian gordeko ditut, behar denean ateratzeko»👇🏻
https://labur.eus/berria_txikiTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

19 Nov, 07:00


[ORAIN IREKIA] Unai Lasok lau eta erdiko txapela jantzi nahi du. Horretarako urrats handia egin zuen finalaurrekoetan Altuna kanporatuta. Finalean, baina, Etxeberria izango du aurkari. Atarikoan mintzatu da BERRIA Lasorekin, finalaz eta bideaz👇🏿
https://labur.eus/berria_unai_lasoTG

BERRIA egunkaria

18 Nov, 20:15


Gabon!

BERRIAlagunek abantaila ugari dituzte, aurrerapenez gain. Tamalez, guk ezin dugu aurreratu astelehenero denek gutiziatzen dutena: asteburua.

Denboraren nozioa galdu ahal duzu, behintzat, gaurko albisteak irakurri bitartean:

🚑 Anbulantzietako langileak «lur jota» daudela ohartarazi dute sindikatuek Eusko Legebiltzarrean 👇🏿
https://labur.eus/berria_anbulantziakTG

🗳️ ELBk Ipar Euskal Herrian lehiatu nahi du laborantzako hauteskundeetan 👇🏼
https://labur.eus/berria_elb_hauteskundeTG

🗯️ Chill Mafiak martxoaren 28an amaituko du agur bira, BECen, hamar ordu iraungo duen festa batekin 👇🏻
https://labur.eus/berria_chillmafia_28TG

🚜 Anjel Alkainek eta Jon Iraolak umorea erabiliz bikoiztu dute Erresuma Batuko lehiaketa bat: 'Azkarra eta baserritarra' 👇🏽
https://labur.eus/berria_iraola_alkainTG

Ez, oraindik ez da asteburua!
Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

18 Nov, 19:01


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Frankistek fusilatu zuten Jaurlaritzako sailburu bakarra da Alfredo Espinosa Oribe. Aitaren irudiari aitortza egitea du helburu haren semeak, Alfredo Espinosak; Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak horretarako proposamena egin du 👇
https://labur.eus/berria_espinosa_justiziaTG

BERRIA egunkaria

18 Nov, 15:01


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Unai Lasok bigarren finala du jarraian igandekoa, oraingoan lau eta erdikoan. Jokin Altuna kanporatu zuen finalaurrekoan, eta Peio Etxeberria izango du aurkari. Lehen txapela nahi du modalitate horretan👇
https://labur.eus/berria_unai_lasoTG

BERRIA egunkaria

18 Nov, 12:50


🎧Etxegabeen egoera du hizpide 'Berriketan' saioak gaur. Geroz eta jende gehiago bizi da karrikan, eta erakundeen baliabideak eskas dira. Arazoaren gako nagusiak azaldu dituzte Iker Tubia eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariek👇
https://labur.eus/berriketan_etxegabeakTG

BERRIA egunkaria

18 Nov, 11:37


🎧Osaba arrantzalearen irakaspenak partekatu ditu Kirmen Uribek #NewYorkekoMunduak podcastaren gaurko atalean. Entzun osorik hemen 👇
https://labur.eus/berria_uribe_amuTG

BERRIA egunkaria

18 Nov, 07:49


Egun on! —Zer moduz gorputza asteburuaren ostean?
—Gorputzik ez gaur, gorpua baizik!

Albiste batzuk gorputza pizteko (gorpuak pizten oraindik ez dugu ikasi, baina egon adi):

🚀Errusiari eraso egiteko irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari👇🏽
https://labur.eus/berria_biden_atacmsTG

🎤 Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa👇🏻
https://labur.eus/berria_gaztelumendiTG

🗣 Ola Arafat ekintzailepalestinarra: «Giza eskubideak ez dira eztabaidatzen, defendatu egiten dira»👇🏻
https://labur.eus/berria_ola_arafatTG

🗣 Ione Zuloaga Muxika historialaria: «Modu batera edo bestera, idazten ez dena ez da existitzen»👇🏿
https://labur.eus/berria_zuloagaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

17 Nov, 20:06


Gabon!

Igandeak utzitakoak:

🟣 Pasaian 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea hiltzen saiatzeagatik 👇
https://labur.eus/berria_pasaia_atxiloketa

⚽️ Lavogezen gol ikusgarri batek eman dio derbia Realari (1-0)👇
https://labur.eus/berria_reala10athletic

🔴 Bost atxilotu eta hamar ertzain zauritu utzi ditu Donostia eta Gasteiz arteko jazarpen batek. ZIUan dago polizietako bat 👇
https://labur.eus/berria_jazarpena_11_17

🗣 Juan Mari Beltran, musikaria eta ikerlaria: «Guk ez ditugu hamar minutuan milaka sarrera salduko, baina herri musika bizirik dago» 👇
https://labur.eus/berria_jm_beltran

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

17 Nov, 09:04


Egun on!

Igandeko BERRIAk etxegabeak ditu hizpide:

❄️ Hotzaldiarekin batera, larrialdiko aterpeak eta baliabideak indartu dituzte administrazioek, baina gabezia handia dago hortik harago 👇
https://labur.eus/berria_etxegabeak__

👥 76 urte zituela urte oso bat bere autoan lo egitera behartua izan zen Christian Bauzet. Orain bere etxea lortu du 👇
https://labur.eus/berria_bauzet

Kontu gehiago:

🗣 Gema Varona: «Indarkeria matxistaren biktimen denborak errespetatu egin behar dira, justiziaren tempoekin bat egiten ez badute ere» 👇
https://labur.eus/berria_gemavarona

🗣 Beñat Sarasola: «Idazleok ere sekulako sare baten bidez idazten dugu, eta ni lehen horretaz ez nintzen hain kontziente» 👇
https://labur.eus/berria_benat_sarasola_

Gero arte!

BERRIA egunkaria

16 Nov, 20:15


Gabon!

Eguna amaitzen joateko, hona hemen gauekoak:

🗣️ Aduna Mendizabal eta Jokin Aranalde, Harrera elkarteko kideak: «Preso eta iheslarien egoerak beste perspektiba bat ireki du, eta beharrak handiagoak dira» 👇🏻
https://labur.eus/berria_harrera_elkarteaTG

✍🏼 'Nizan ez, Alkizan', Jose Mari Pastorren #DarwinEtaGu zutabea 👇🏼
https://labur.eus/berria_pastor_alkizaTG

👀 Eduardo Txillida eskultorearentzat lanean aritu ziren forjari ohiek Ser irrati kateak banatzen duen Bikaintasunaren Saria jaso dute 👇🏿
https://labur.eus/berria_txillida_legazpiTG

🗣️ Marisa Maestre Rebollo, artista: «Azalpen asko emateak irudipena mugatu baino ez du egiten» 👇🏻
https://labur.eus/berria_maestre_collageTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

16 Nov, 13:00


Gure Esku-k mobilizatzera deitu du ekainaren 7an, Bilbon, «jauzi bat egiteko aroa delako» 👇
https://labur.eus/berria_ekainaren_7rakoTG

BERRIA egunkaria

16 Nov, 09:01


📹 [ZUZENEKOA] Jarraitu zuzenean Gure Esku-ren 'Bagara' bideo maratoia. 10:00etan hasita, hamabi ordu iraungo du zuzenekoak 👇🏻
https://labur.eus/berria_bagara_gureeskuTG

BERRIA egunkaria

16 Nov, 07:21


Egun on!

Hona hemen gaur goizekoak:

Joanes Bakaikoak eta Iker Larrazabalek Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Labriten 👇🏿
https://labur.eus/berria_lau_erdiWA

🗣️Sara Cozar, aktorea: «Euskarak eta euskal kulturak oso eskertuta egon behar dute 'Go!azen'-ekin» 👇🏻
https://labur.eus/berria_cozar_goazenWA

✍🏽 'Egonkortasun zorionekoa', Joxerra Senar kazetariaren #Analisia, Nafarroako politika orokorrari buruzko eztabaidaz 👇🏽
https://labur.eus/berria_senar_zorionekoaWA

🎸 Kontzertu solidarioen bidez, Hardcore Hits Cancer proiektuak dirua biltzen du minbizia duten haurren eta haien familien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko 👇🏼
https://labur.eus/berria_hardcore_minbiziWA

Gero arte!

BERRIA egunkaria

15 Nov, 19:31


Gabon! Badakizu Telegrameko kanal honetan zergatik dagoen giro ona? Nahi duguna esaten dugulako, eta bakarrik emotikonoekin erantzun diezaguketelako! Xake-mate, 🦎Musker!

Arratsaldeko kontu batzuk:

📈 Ikasle kopuruaren igoera ez da homogeneoa izan euskaltegi guztietan, baina, oro har, talde gehiago sortu behar izan dituzte propio haientzat👇🏽
https://labur.eus/berria_pizgarriakTG

⚖️ 40 urtez preso egon den Georges Ibrahim Abdallah militantea aske uzteko agindu du Frantziako epaitegi batek👇🏻
https://labur.eus/berria_abdallahTG

🇪🇺Bruselak esan du Trump «arriskutsua» dela Europako ekonomiarentzat👇🏾
https://labur.eus/berria_trump_europaTG

🚅 Madrilek esan du «berehala» egingo duela Gasteiz eta Burgos arteko AHTaren lehen zatiaren lehiaketa👇🏿
https://labur.eus/berria_aht_burgosTG

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

15 Nov, 16:59


📈 BERRIAk jakin ahal izan duenez, %30 ikasle gehiago matrikulatu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan A1 mailan ikasturte honetan👇🏽
https://labur.eus/berria_euskaltegiak_30TG

BERRIA egunkaria

15 Nov, 13:09


👺 «Noiz arte gara gazte?». BERRIAko irakurleak, «beti gazte». Ikusi egunotan egin dugun inkestaren emaitzak, hemen 👇🏽
https://labur.eus/berria_beti_gazteTG

BERRIA egunkaria

15 Nov, 09:00


🎧 Miren Arzalluzek zuzenduko du Bilboko Guggenheim museoa, Juan Ignacio Bidarteri lekukoa hartuta. Arzalluzen curriculuma errepasatzeaz gain, museoaren ibilbideaz, polemikez eta erronkez aritu dira Iker Tubia eta Iñigo Astiz #Berriketan podcastean 👇🏽
https://labur.eus/berriketan_arzalluzTG

BERRIA egunkaria

15 Nov, 07:48


Egun on!

Goizean egiten duen hotzaz kexu dena, kexa dadila benetako hotza hasten denean: autoetako beiran izotza egiten denean. Kaseteak prest al dituzue?

Behatz izoztuak goxatzen joateko, egin klik eta irakurri goizeko albisteak:

🗣️ Jon Ander Egaña, Elikagaien Klusterreko zuzendaria: «Apalduko da janariaren prezioa, baina ez da itzuliko pandemia aurrekora» 👇🏿
https://labur.eus/berria_egana_prezioakTG

📌 Gasteizko Errota auzoan, lokaletan bizi direnen aurka manifestatzen hasi dira
zenbait auzokide. Auzo elkarteek ohartarazi dute arriskua dagoela
jatorri atzerritarreko herritarrak «kriminalizatzeko» 👇🏾
https://labur.eus/berria_errota_gasteizTG

🗣️ Parvaneh Kazemi, mendizale profesionala: «Mendia ez da lehiatzeko, baizik bakea eta lasaitasuna bilatzeko» 👇🏽
https://labur.eus/berria_kazemi_mendiaTG

💧 Ura: hotza ala naturala? Horrek eta beste zenbaitek uraren zaporean eragiten dute 👇🏻
https://labur.eus/berria_uraren_zaporeaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

14 Nov, 19:42


Gabon! Zein ondo gauden hemen, epeletan goxo, eta konpainia onean, eta ez espazioko musker sagujalearen sare sozial horretan!🦎

Arratsaldeko irakurgai batzuk:

⚖️'Bullying' kasu batean familiari entzungor egitea leporatu diote Bilboko ikastetxe bati👇🏾
https://labur.eus/berria_bully_bilboTG

🏅Euskararen erabilera erosorako eredu diren bost entitate saritu dituzte Lazarraga sarietan👇🏻
https://labur.eus/berria_lazarraga_sariakTG

🚘Mercedesek bi txandatan egingo du lan martxotik aurrera; txanda bat gutxiago, alegia👇🏽
https://labur.eus/berria_mercedes_2txandaTG

🎸The Flaming Lips eta Manic Street Preachers izango dira Azkena Rock jaialdian👇🏿
https://labur.eus/berria_azkenaTG

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

14 Nov, 18:08


🙍🏽‍♀️'Ez bazara konponbidea, arazoa zara'. Mugimendu feministak mobilizatzera deitu du azaroaren 25erako👇🏻
https://labur.eus/berria_az_25TG

BERRIA egunkaria

14 Nov, 15:26


Ipar Euskal Herriko alokairuen mugatzeaz aritu da Leire Casamajou, Urubia bideopodkastaren 8. atalean.

Bideo gehiago👇🏾
https://labur.eus/berria_urubia8TG

BERRIA egunkaria

14 Nov, 12:16


🎂 Hamabost urte bete ditu Badok euskal musikaren atariak: gaur egun, 1.502 talde edo musikari daude sailkatuta webgunean. Diskoak 4.672 dira, eta abestiak, 38.705. Bideoklipak ere badaude webgunean, 2.896, hain zuzen ere.

🎶 Urtemuga ospatzeko, zenbait ekitaldi antolatu eta zenbait ekintza bultzatu ditu. Besteak beste, hamar musikari binaka elkartu, eta kantu banaren bertsioa egingo dute 'Gure musikaren fauna' proiektuan 👇🏿
https://labur.eus/berria_badok_hamabostTG

BERRIA egunkaria

14 Nov, 10:17


🎧 Entzungai da 'Ez Gatoz Paristik' kultur podcastaren 'Ispilua' atala, kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egiteko, Lanartearen eskutik eta Amagoia Gurrutxagak gidatua.

🗣️ Elkarrizketatuak: Itxaro Borda, Ane Garcia, Miren Artetxe eta Amancay Gaztañaga.

🎶 'Zubi musu bat': Ines Osinagak Miren Artetxeren kopla batzuk musikatuz.

📖 'Hi bizi haiz hi': Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.

Entzun podcasta, hemen👇🏼
https://labur.eus/berria_egp_ispiluaTG

BERRIA egunkaria

31 Oct, 19:53


Gau beltz on! -Psikiatra anderea, Ainhoa deituriko neska bat atzetik jarraika dut ametsetan!
-Diagnostikoa argi dago: parainhoa daukazu!

Arratsaldeko albiste batzuk:

📢Hizkuntza eskakizunen defentsa egin dute Getxon: «Udaltzain guztiek euskaraz jakin behar dute»👇🏻
https://labur.eus/berria_getxo_euskaraTG

⚫️ Denboralearen eraginez jada 155 lagun hil dira Valentzian👇🏿
https://labur.eus/berria_155TG

💡«Dantza ekintzarako poesia panfleto bat» izango den ikuskizuna estreinatuko du Maialen Lujanbiok Ipuruan jaialdian👇
https://labur.eus/berria_jauziakTG

⚖️ Zortzi urteko kartzela zigorra adingabe batez sexualki abusatzeagatik eta eduki pornografikoa sortzeagatik👇🏻
https://labur.eus/berria_8_zigorraTG

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

31 Oct, 15:26


👮Bertan behera utzi dituzte matrikulan 'EH' jartzen duen pegatina edukitzeagatik Ertzaintzak gizon bati jarritako isunak👇🏿
https://labur.eus/berria_isunik_ezTG

BERRIA egunkaria

31 Oct, 11:12


Valentzian desagertuak aurkitzeko erreskate lanak abiatu dituzte gaur, eguna argitzearekin batera. Argindarrik gabe daude oraindik milaka etxe, eta ur edangarria ere falta da. Erantzuleen hasi denik ere bada 👇
https://labur.eus/berria_valentzia_biharamunaTG

BERRIA egunkaria

31 Oct, 10:31


🚨 EHUk kaleratu egin du mezu «arrazistak eta matxistak» egin zituen irakaslea👇🏻
https://labur.eus/berria_irakaslea_kaleratuaTG

BERRIA egunkaria

31 Oct, 10:05


🎧 'Hizlandia'-​ren zortzigarren ataleko gonbidatua Arantza Santesteban Perez historialari eta zinegilea da. Lizar Begoñaren 'Mundu zitalaren kontra' (Elkar, 2024) aukeratu du solasaldirako.

BERRIAren eta Kultura kultur kooperatibak elkarrekin ekoizten duten literatur podcasta da 'Hizlandia'. Entzun osorik, hemen👇
https://labur.eus/berria_hizlandia_santestebanTG

BERRIA egunkaria

31 Oct, 08:25


🪦Abiatu da irteera operazioa hilerrietan. 'Bakean dagoena bakean utzi' elkarteak kontzentraziora deitu ditu arimak iluntzeko 20:00etan, turismoaren masifikazioaren aurka: «Ez dugu turistarik nahi, ez azaroaren 1ean, ez gau beltzean, ezta aurreko egunetan ere», esan du bele erroiak.🐦‍⬛️

💶 Langabezia sarien onuradunek errenta aitorpena egin beharko dute👇🏿
https://labur.eus/berria_langabezia_aitorpenaTG

📜«Heuscaraz escribaturen dut guthun haur»👇🏻
https://labur.eus/berria_arriola_lertxundiTG

🚲 Bizikleta gainera itzulita, badoa Mikel Iturria👇🏽
https://labur.eus/berria_mikel_iturriaTG

🕯Argizaiolen azken gotorlekua👇
https://labur.eus/berria_argizaiola_gotorlekuaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

30 Oct, 19:30


Gabon! Gazteok ez zarete gogoratuko, baina 1983an uholdeak gertatu ziren Euskal Herrian, eta guztira 39 pertsona hil ziren eta 8 desagertu. Perspektiba apur bat ematearren.

⚫️ Gutxienez 92 pertsona hil dira Valentzian, han inoiz izan den hondamendirik handienean👇🏻
https://labur.eus/berria_valentzia_kopuruakTG

Euskal Herrira itzulita:

📢Kirol entrenatzaile baten jazarpen kasuak gaitzetsi ditu Tolosako Udalak👇🏿
https://labur.eus/berria_salaketa_jazarpenaTG

🐺BERRIAren irakurleen ustez, bateragarriak dira abeltzaintza estentsiboa eta otsoa👇🏻
https://labur.eus/berria_otsoa_bateragarriaTG

🚌EAEko erakunde ia guztiek ontzat jo dute garraio publikoa doakoa izatea 12 urtetik beherakoentzat👇🏻
https://labur.eus/berria_12_garraioTG

📕Itoizko urtegiak aurretik eramandako herrien istorioa kontatzen du Ane Labaka eta Raquel Samitierren 'Murmur' album ilustratuak👇
https://labur.eus/berria_murmurTG

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

30 Oct, 13:50


🗣️ Valentzian urte osoan egiten duen adina euri egin du egun bakarrean. Oraindik muturreko fenomenoak iragartzea kostatzen zaiela aitortu du Joseba Egaña meteorologoak👇🏻
https://labur.eus/berria_joseba_eganaTG

BERRIA egunkaria

30 Oct, 10:03


🚨 Josu Urrutikoetxea 2025eko urrian epaituko dute Parisen👇🏿
https://labur.eus/berria_urrutikoetxea_epaiketaTG

BERRIA egunkaria

30 Oct, 09:00


🎧 Donostian mahaia biltzera behar nahi dituzte Kaleko Afari Solidarioak taldekoak. Segurtasun faltaren aitzakiarekin arrazakeria, xenofobia eta aporofobia azaleratu dira. Jakes Goikoetxeak azaldu ditu gakoak #Berriketan podcastean.

Entzun osorik, hemen👇
https://labur.eus/berria_berriketan_kas

BERRIA egunkaria

30 Oct, 08:28


🚨 [EGUNERATUA] 51 dira jada Valentzian izan den tanta hotzean hildakoak. Han ez ezik, alerta egoeran daude gaur Katalunian eta Espainian👇
https://labur.eus/berria_mediterraneo_uholdeak

BERRIA egunkaria

30 Oct, 07:18


Egun on!

Albiste lazgarriak datoz hegoaldetik:

🔴 Hamahiru pertsona hil dira gutxienez Valentzian eta Gaztela-Mantxan, 1982tik izan den hondamendirik handienean. Eraikinak, zubiak eta ibilgailuak eraman ditu urak 👇🏼
https://labur.eus/berria_mediterraneo_uholdeak

🤝 Hamargarren urtez, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu EH Bilduk 👇🏼
https://labur.eus/berria_nafarroa_ehb

🗣 Manuela Battaglini: «Datuen etika funtsezkoa da Internet arduratsu baterako» 👇🏼
https://labur.eus/berria_mbattaglini

🦉 Bi Bonelli arrano emek txita bat atera dute aurrera lehen aldiz Araban: Entzia. Eragindako adopzioaren bidez lortu dute, eta Kanpezun jaio da 👇🏼
https://labur.eus/berria_entzia

Gero arte!

BERRIA egunkaria

29 Oct, 19:43


Gabon! 🎃Gau Beltzean familia afariak egin beharko genituzke. Zer dago beldurgarriagorik?

Arratsaldeko kontu batzuk:

🚸Irakasleen olatuak indarra hartu du Nafarroan. Ikasturteko bigarren greba eguna egin dute sare publikoko irakasleek👇🏼
https://labur.eus/berria_irakasleen_olatuaTG

⚖️Gibelapenezko kartzela zigorra eta 13.000 euroko isuna Lapurdin iruzurrezko alokairuak egiteagatik👇🏿
https://labur.eus/berria_iruzurraTG

⚾️Artolak lau eta erdiko txapelketa utzi du👇🏼
https://labur.eus/berria_artolak_utziTG

🗣Julen Arzuagak iragarri du Eusko Legebiltzarra utziko duela👇🏻
https://labur.eus/berria_arzuagaTG

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

29 Oct, 14:27


🚵🏻‍♀️ Oso ibilbide gogorra izango du datorren urteko Tourrak. Uztailaren 5etik 27ra bitarte jokatuko da, eta Parisen bukatuko da. Emakumezkoek etapa bat gehiago lehiatuko dute: bederatzi guztira. Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra jokatuko da👇🏿
https://labur.eus/berria_tourra_2025TG

BERRIA egunkaria

29 Oct, 11:44


🔴 Hil egin da urriaren 17an Viuda de Sainz enpresan istripua izan zuen langilea 👇🏼
https://labur.eus/berria_vds_langilea

BERRIA egunkaria

29 Oct, 09:01


🟢 Hirugarren denboraldiko bigarren atalean, itsasoaren ahala izan du hizpide #Kinka saioak, Maxi Castrillejo itsas zientzialariarekin. Itsas pompa biologikoaz, klima larrialdiaren ondorioz eta abarrez aritu da. Hiztegian, banpiro elektriko! 🌊
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x02

BERRIA egunkaria

29 Oct, 08:48


🔴 Donamartiri ikastolako eraikinetako bat erre du sute batek. Zauriturik ez egon arren kalte material handiak eragin ditu 👇🏼
https://labur.eus/berria_donamartiri_sua

BERRIA egunkaria

29 Oct, 08:07


Egun on!

Goizeko kafe beroarekin batera irakurtzekoak:

🟢 Ura nahasia dator EAJren lurralde zuzendaritzak berritzeko prozesuetan: hautagai ofizialez gain, beste izen batzuk azaleratu dira 👇🏼
https://labur.eus/berria_eaj_berritzea

🗣 Emakume migratzaileek arrazakeria eta indarkeria obstetrikoa pairatzen dituzte sarri. Horri aurre egiteko, lehenengo urratsa arazoa ikusaraztea da, Afaf Malainin emaginaren iritziz 👇🏼
https://labur.eus/berria_amalainin

🇺🇸 Bozen atarian, migrazio politikak gogortzeko asmoa agertu dute AEBetako presidentetzarako hautagaiek 👇🏼
https://labur.eus/berria_aeb_mugak

🗣 Igor Leturia Azkarate: «Adimen Artifizialean ez badago, beste esparru bat galduko du euskarak» 👇🏼
https://labur.eus/berria_ileturia

Gero arte!

BERRIA egunkaria

28 Oct, 19:45


Gabon! Gaur da 🎵San Simon eta San Juda, joan zen uda eta… (osatu zuk esaldia; hau sare sozial bat da, eta ez dut neuk egingo lan guztia)

Arratsaldeko kontu batzuk:

🌡Inoiz baino berotegi gas gehiago dago atmosferan👇🏼
https://labur.eus/berria_gas_gehiagoTG

Itaiak salatu du «urgentziazkoa» dela «gizartean normalizatzen ari den kultura matxistari» erantzutea👇
https://labur.eus/berria_kultura_matxistaTG

👩‍⚕️Jaurlaritzak eta EHUk berrogei postu gehiago eskaini nahi dituzte Medikuntza gradua euskaraz ikasteko👇🏿
https://labur.eus/berria_40_postuTG

📢Batera plataformak iragarri du berriz ekingo diola bideari👇🏻
https://labur.eus/berria_batera_berrizTG

Ez baletor hobe, bihar arte!

BERRIA egunkaria

26 Oct, 19:00


Bere izena ematea nahi ez duen udal zinegotzi bat kexatu egin da euria denentzat ari duelako. Euri solidarioa deitu dio, eta atertzeko eskatu du, bestela debekatu egingo dutela: «Ura nahi duenak, ordaindu dezala». Baina, kasu: «Etxerik ez dutenei aterpea eman gabe».

Eta gu ohera goaz badaezpadan.

🤝🏼 Pradales eta Sanchez azaroaren 6an bilduko dira Madrilen, eskumenen trasferentzia bizkortzeko asmoz👇
https://labur.eus/berria_pradales_sanchezTG

🇺🇾 Progresismoak berriz gobernatzeko aukera du Uruguain👇🏻
https://labur.eus/berria_uruguai_bozakTG

🪓 Iker Vicentek Donato Larretxearen garaipen kopurua berdindu dezake bihar Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusian👇🏾
https://labur.eus/berria_aizkorak_goraTG

🗣️Ainara Atorrasagasti: «Jendeak ulertzen du bigarren eskukoa izatea ez dela okerragoa izatea» 👇🏽
https://labur.eus/berria_ainara_atorrasagastiTG

Bihar arte!»

BERRIA egunkaria

26 Oct, 18:01


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Abuztutik euskalgintzako eragileekin biltzea izan du helburu Aitor Aldasorok. Pozik dago ikusten ari denarekin. Lortu nahi den «zer» horretan adostasuna badela uste du. «Nola»: hor du duda handiagoa👇
https://labur.eus/berria_aldasoro_aitorTG

BERRIA egunkaria

26 Oct, 11:22


🚨Eraso egin diote Aralarko Done Mikel santutegiari👇🏻
https://labur.eus/berria_erasoa_santutegiariTG

BERRIA egunkaria

26 Oct, 07:59


[ORAIN IREKIA] EEPren partaide bakoitzak aurrekontuan 300.000 euro gehiago ematea nahi du Maider Behotegik. Erakundeetako exekutiboak eta Frantziako Estatuko ordezkariak bildu nahi ditu erabaki dezaten 👇
https://labur.eus/berria_mbehotegi

BERRIA egunkaria

26 Oct, 07:15


Larunbata da eta goiz jaiki zara. Adina da? Eskola kirol kontuak? Harategian lehena izan nahi duzu? 'Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldira joan zara?

Eutsi malkoei. Gaur gauean ordu bat gehiago izango duzu lo egiteko. Edo beste edozertarako.

⏯️ 'Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldia, zuzenean
https://labur.eus/berria_sormenean_heziTG

🇺🇸 Kirmen Uribe: 'Lehen geltokia: Pennsylvania'👇🏿
https://labur.eus/berria_uribe_pennsylvaniaTG

🗣️ Mikel Landa: «Baliteke Soudal nire azken taldea izatea, baina nahiago dut eperik ez jarri»👇
https://labur.eus/berria_mikel_landaTG

👩🏻‍🎓 Tesia amaitzeko epeak aurrera egin ahala doktoregaien osasun mentalak txarrera egiten duela ondorioztatu dute hainbat ikerketatan👇🏾
https://labur.eus/berria_tesia_osasunaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

26 Oct, 06:45


💥 Israelek Irani egin dio eraso, airez👇🏾
https://labur.eus/berria_eraso_iraniTG

BERRIA egunkaria

25 Oct, 18:44


Gabon!

Heldu da, behingoz, ostiral iluntzea:

🙌 Arkautiko oposizioa euskaraz egin nahi zuen suhiltzaile batek Jaurlaritzaren aldetik jasan duen «euskarafobia» salatu dute 👇
https://labur.eus/berria_suhil_euskara

🟣 Tolosako kiroldegian sexu eraso bat egin diotela salatu du emakume batek 👇
https://labur.eus/berria_tolosa_erasoa

🤑 Revolut neobankua izugarri hazi da pandemiaz geroztik, eta Europako Batasunean 34 milioi erabiltzaile ditu jada 👇
https://labur.eus/berria_revolut__

✍️ Noren aliatu, Uxue Rey Gorraizen #Analisia Iñigo Errejonen aferaren inguruan 👇
https://labur.eus/berria_rey_aliatu

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

25 Oct, 17:59


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] EEPren partaide bakoitzak aurrekontuan 300.000 euro gehiago ematea nahi du Maider Behotegik. Helburutzat euskararen biziraupena duela adierazi du 👇
https://labur.eus/berria_mbehotegi

BERRIA egunkaria

25 Oct, 11:41


🚨Hil egin da urriaren 15ean Maderas Etxeari enpresan, Zornotzan, istripua izan zuen behargina👇🏼
https://labur.eus/berria_lan_ezbeharra_zornotzaTG

BERRIA egunkaria

25 Oct, 11:05


Atzo gaueko bidalketan aipatu genuen zinegotziak deitu gaitu, oso haserre, esanez ez ziola batere graziarik egin atzoko mezu horrek. Eta ondorioz blokeatuta egon gara goizean, gu eta webgunea: txiste bat kontatzen badugu, gaizki, eta graziarik ez badugu egiten ere, gaizki.

Eskerrak gaur ez den astelehena.

🎶 Badok euskal musikaren atariaren 15. urteurren festako kontzertua bakarra izango da; ez egon bigarren kontzertua noiz iragarriko zain, sarrerak erosteko👇🏿
https://labur.eus/berria_esperientziak_badokTG

🚒 Suhiltzaile izateko oposizioetan parte hartzen ari den izangai batek probak euskaraz egiteko trabak salatu ditu👇
https://labur.eus/berria_suhiltzaile_oposaketaTG

❤️ Bihar egingo dute 'Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldia, Azpeitian. BERRIAk streaming bidez emango du zuzenean👇🏻
https://labur.eus/berria_sormena_kulturaTG

🗣 Aiora Zulaika: «Pirritx buztin puska busti bat zen hasieran, eta urteekin hartu du forma» 👇🏽
https://labur.eus/berria_aiora_zulaikaTG

Adio!

BERRIA egunkaria

25 Oct, 08:37


[ORAIN IREKIA] Euskarabideari eman dioten bultzada, helduen euskalduntzea, administrazioarena... «Poliki-poliki urratsak ematen» ari direla azaldu dio Ana Ollo Nafarroako lehendakarioreak BERRIAri 👇🏼
https://labur.eus/berria_anaollo_

BERRIA egunkaria

25 Oct, 07:02


[OHARRA] Arazo tekniko batengatik gaur goizetik BERRIAren webgunea ez dago behar bezala. Arazo hori lehenbailehen konpontzeko lanetan ari gara: http://berria.eus

Eta zuek ondo hasi duzue ostirala?

BERRIA egunkaria

24 Oct, 19:30


🤐 Txiste bat kontatu behar genuen hemen, baina udalak debekatu egin digu segurtasun arrazoiengatik. Aurrekoan zuetako bati (ez dugu izenik emango) puzkar batek ihes egin zion txiste batekin parre egin zuenean. Ondoan alderdi politiko jakin bateko (izenik ere ez dugu emango, badaezpada) zinegotzi bat zegoen, eta kexatu egin da.

«Barre egin nahi duenak, ordaindu dezala», esan du zinegotziak. Egiaz gertatu da.

🔴 KASek beste leku bat bilatuko du, Egian debekatutako afariak banatzen jarraitzeko👇🏾
https://labur.eus/berria_kas_egiaTG

✍🏽 Francisco Javier Caballero Harriet eta Nekane Balluerka Lasa: 'Beste estatus baten alde'👇
https://labur.eus/berria_caballero_balluerkaTG

🔴 Aitor Esnaola euskal presoa aske geratu da baldintzapean👇🏻
https://labur.eus/berria_aitor_esnaolaTG

👂🏻 Urdaibaiko Guggenheimi buruzko «entzute prozesu bat» abiatzeko eskatu diote EAJk eta PSEk Eusko Jaurlaritzari👇🏽
https://labur.eus/berria_urdaibai_entzuteTG

Bihar arte, eta ez egin barre.

BERRIA egunkaria

24 Oct, 18:00


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Euskararen alorrean, Europak ezarritako bidea jarraitu nahi du Ana Ollo Nafarroako lehendakariordeak. Kritiko da gobernuak hartutako zenbait erabakirekin 👇🏼
https://labur.eus/berria_anaollo

BERRIA egunkaria

24 Oct, 17:30


🚨 Datorren urteko maiatzaren 15etik 25era eginen dute laugarren Euskaraldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean👇
https://labur.eus/berria_euskaraldia_2025TG

BERRIA egunkaria

24 Oct, 10:42


🚫 Martin Ibabe Hiri Segurtasuneko zinegotziaren arabera, «delituek gora egin dutelako» hartu dute afari solidarioak debekatzeko erabakia eta «horrek ez du zerikusirik afarien banaketarekin»👇🏻
https://labur.eus/berria_AfariSolidarioakFB

BERRIA egunkaria

23 Oct, 19:39


🔴 Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatuko ditu, «segurtasun arazorik izan ez dadin» 👇
https://labur.eus/berria_kas_debekua

BERRIA egunkaria

23 Oct, 18:55


Gabon!

Azken ordukoa:

🔴 Epaimahaiak errudun jo ditu Aintzane Pujanaren hilketaren bi akusatuak 👇
https://labur.eus/berria_pujana_errudunak

Kontu gehiago badira:

🙌 Enekoitz Telleria BERRIAko kazetariari eman diote CAF-Elhuyar kazetaritza saria, silfio landarearen desagerpenari buruzko erreportajeagatik 👇
https://labur.eus/berria_cafelhuyar_telleria

👀 Bere auziak «gizartea aldatzeko» balio izatea nahi du Gisele Pelicotek. Gaur deklaratu du 👇
https://labur.eus/berria_pelicot_deklarazioa

✍️ Imazen presioa, berriz ere, Irune Lasaren #Analisia 👇
https://labur.eus/berria_lasa_imazen

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

23 Oct, 11:55


👮‍♀️EAJk, PSEk eta PPk adostu dute Getxon hamar udaltzain kontratatzea, eta udalak soilik bosti ezarriko die euskara eskakizuna👇🏻
https://labur.eus/berria_getxoTG

BERRIA egunkaria

23 Oct, 09:01


🎧 Ehun urte dira Bilbok Deustu eta Begoña anexionatu zituenetik. Horra #Berriketan saioaren gaurko atalaren gaia. @ikertb Entzun osorik 👇
https://labur.eus/berria_berriketan_errepublikakTG

BERRIA egunkaria

23 Oct, 08:01


[ORAIN IREKIA] Pasang Temba xerpa da euskal mendizaletasunaren historiako argazki esanguratsuenaren protagonista. Bera eta Martin Zabaleta Everestera igo zireneko lekukotza da segidakoa👇
https://labur.eus/berria_TembaTG

BERRIA egunkaria

23 Oct, 07:00


🎧Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen. BerriaFM podcastean Izan Inurri elkarteko kide eta sortzaile Julene Illarramendirekin aritu dira gaitzaz eta gaitza inguratzen duten beste hamaika kontuz: hil arte bizi nahiaz, «urri arrosak» sortzen duen amorrazioaz, hizkera belikoaz, osasun sistemak helarazten dituen mezu matxistez.

Entzun podcasta osorik, hemen 👇🏽
https://labur.eus/berriafm_izan_inurriTG

BERRIA egunkaria

23 Oct, 06:45


Egun on! Lasaitasun susmagarria dago gaur airean: 08:45ak dira eta oraindik ez da beste idazkun baskonikorik agertu. Adi egongo gara, zer gerta ere!

🗣Tareq Baconi: «Urriaren 7koak erakutsi du garesti ordainduko litzatekeela apartheid mugagabeko sistema bat ezartzea»👇🏻
https://labur.eus/berria_baconiTG

🐸1962ko otsailean argitaratu zuten Mirandek eta Peillenek ‘Igela’ aldizkariaren lehen zenbakia: ‘Euskaldun heterodoxoen errebista’. Miel A. Elustondoren ereportajea👇🏿
https://labur.eus/berria_igelaTG

📺'Irabazi arte'-ren atal bakoitza 144.000 eurorekin egiten dute; 'Go!azen-ena, 135.000 eurorekin👇🏾
https://labur.eus/berria_irabaziTG

🗣Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua: «Daukagun zaintza sistema publikoa da, eta komunitatea indartzen ari gara»👇
https://labur.eus/berria_peinaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

22 Oct, 19:01


Lanzko meatze batean, duela 2.000 urte:
-Baina zer da hori, Umme Sahar? ‘Ikea’? Zer esan nahi du horrek?
-Barkatu, Edsuri... Gaizki al dago?
-Larraherengatik! Kendu hortik. Nik erakutsiko dizut letrak behar bezala muntatzen: ‘Ikae’.
-Argibideak ez dira ondo ulertzen!
-Irulegiko Eskuarekin emango nizuke...

🔴 Laminoriako parke eolikoaren inpaktua «kritikoa» litzateke, Arabako Aldundiaren ingurumen txostenak dioenez👇
https://labur.eus/berria_laminoria_kritikoaTG

🖼 Juan Luis Goenagaren zutarri artistikoak bistaratu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak👇🏾
https://labur.eus/berria_goenaga_zutarriakTG

🎶 Haur eta gaztetxoen abesbatzei eusteko bideak sortzeko beharra nabarmendu dute txosten batean👇🏿
https://labur.eus/berria_haur_gazte_abesbatzakTG

🗣Jorge Azanza: «Aldaketak aldaketa, inork ezingo du ukatu gurea euskal taldea dela» 👇🏻
https://labur.eus/berria_azanza_jorgeTG

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

22 Oct, 18:01


🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Euskal Herrian barna dabil egunotan Pasang Temba xerpa, Martin Zabaletaren sokalaguna 1980ko Everesteko gailur gogoangarrian.

BERRIAk elkarrizketatu du. Irakurri elkarrizketa osorik, hemen 👇
https://labur.eus/berria_TembaTG

BERRIA egunkaria

22 Oct, 15:53


🚨 Donostiako Kaleko Afari Solidarioak oztopatzeko elkarretaratze batean parte hartu dute PPko zinegotziek 👇🏼
https://labur.eus/berria_kas_ppTG

BERRIA egunkaria

22 Oct, 15:00


🚨Gurutzetako ospitaleko sarrerako sabaia erori da, zabaldu eta hurrengo egunean👇🏿
https://labur.eus/berria_gurutzeta_sabaiaTG

BERRIA egunkaria

22 Oct, 10:12


🗣 Lantzeko idazkuna Irulegiko Eskuarekin egindako hipotesia indartzera datorrela dio Mattin Aiestaran arkeologoak: Baskoiek euren hizkuntzan komunikatzeko idazkera propioa zuten. Irakurri osorik, hemen 👇🏿
https://labur.eus/berria_AiestaranTG

BERRIA egunkaria

22 Oct, 08:44


✍🏿'Zergatik da horren garrantzitsua Lantzeko inskripzioa?', Mikel P. Ansa​ren #Analisia Lantzeko meatzegunean aurkitutako idazkunaren inguruan, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇
https://labur.eus/berria_LantzekoInskripzioaTG

BERRIA egunkaria

22 Oct, 08:00


♻️ Hirugarren denboraldian, Bonus Tracka izango du #Kinka saioak. Galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Oraingoan, Larraitz Altuna.
Entzun: https://labur.eus/berria_kinka_03x01_bonustracka

BERRIA egunkaria

22 Oct, 06:50


Egun on! Euskal Herria, 2030. urtea: Sarako kobazulo batean duela 2.000 urteko idazkun paleofrantzianiko bat agertu da, eta Bilbao Exibition Centerren sotoa zabaltzeko lanetan beste bat, berdina, baina paleobritanikoa 🖐

Albiste hauek ez dira etorkizunekoak:

⚖️Melonik beste urrats bat egin du migratzaileak Albaniara bidaltzeko ahaleginean👇🏻
https://labur.eus/berria_meloni_berriz

🗣Carmen Borja: «Emakume ijitoak ez gara hutsetik abiatzen»👇
https://labur.eus/berria_borjaTG

🎙'Yoko Ona' podcastaren bost zuzeneko saio egingo dituzte👇🏼
https://labur.eus/berria_yoko_onoTG

☢️Konpainia teknologiko handiek, nuklearrei bai👇🏿
https://labur.eus/berria_aatomikoaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

21 Oct, 18:55


Gabon!

- Zer moduz?

- Astelehena da.

🇵🇸 Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Euskal Herri osoan, Gernika-Palestinak deituta 👇
https://labur.eus/berria_gerpales_1021

👀 Alokairuen mugatzeko neurria azaroaren 25ean sartuko da indarrean Ipar Euskal Herrian 👇
https://labur.eus/berria_iehalokairuak

⚖️ Iruñeko bi gizon zigortu dituzte Espainiako bandera zeraman beste bati eraso egiteagatik 👇
https://labur.eus/berria_hispanitatea_zigorra

📚 Goiatz Labandibarrek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, Zoo lanagatik 👇
https://labur.eus/berria_goiatzl_euskadi

Bihar asteartea!

BERRIA egunkaria

21 Oct, 15:15


🔴 Duela 2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzeko meatze-gunean. Baskoia izan liteke 👇
https://labur.eus/berria_lantz_idazkuna

BERRIA egunkaria

21 Oct, 10:41


🎧Telebistan bezalakoak al dira New Yorkeko erietxeetako larrialdiak? Istripu txiki baten ondorioz, horietako batean egon behar izan du Kirmen Uribek, eta #NewYorkekoMunduak saioan kontatu du. Entzun osorik 👇🏻
https://labur.eus/berria_uribe_larrialdiakTG

BERRIA egunkaria

21 Oct, 08:09


Izarren hautsa poetikoa da, baina, etxekoa, gogaikarria. Etxeko hautsa du hizpide Berriketan saioaren gaurko atalak. Zerez dago osatuta? Zergatik pilatzen da? Entzun osorik, hemen👇
https://labur.eus/berria_berriketan_hautsaTG

BERRIA egunkaria

21 Oct, 06:47


Egun on! Oteiza eskultore eta pentsalariak esan zuenez: «Berriz astelehena? Noiz arte?»

Oteizak utzitako hutsunean jende asko bizi da oraindik. Ikusi bestela👇🏼

🗣 Fernanda del Barrio: «Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»👇
https://labur.eus/berria_barrioTG

❤️ Buru osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin konpromisoa indartzeko dekalogoa aurkeztu du Bizkaiko Psikologoen Elkargoak👇🏼
https://labur.eus/berria_burukoaTG

✍️ ‘Charlie gara’, Iñigo Aranbarriren iritzia👇🏻
https://labur.eus/berria_aranbarri_charlieTG

🗣Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendari ohia: «Saiatu gara herritarrak konbentzitzen zientzia guztiona dela» 👇🏻
https://labur.eus/berria_armentiaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

20 Oct, 18:30


Gabon!

Igandeak utzitakoak:

🙌 Milaka euskaltzale elkartu dira Zangozan, Nafarroa Oinezen. «Giro bikaina izan dugu arlo guztietan» 👇
https://labur.eus/berria_noinez_2024

🔴 Pintaketak egin dituzte EAJren zein PSE-EEren egoitzetan. Palestinaren alde mobilizatzeko egin duten deia «hipokrisia» dela leporatu diete 👇
https://labur.eus/berria_eajpse_israel

🗣 Anna Margueritatek 'Pelicot auzia' jarraitzen du Avignongo auzitegian. Instagramen kontakizun hariak idazten ditu astero, eta milaka jendek segitzen dute 👇
https://labur.eus/berria_anna_margueritat

Bihar arte!

BERRIA egunkaria

20 Oct, 07:34


Egun on!

Igandeko BERRIAk estatus politikoaren eztabaidari heldu dio:

🤝 Gernikako Estatutua atzean utzi eta testu berri bat osatzeko eztabaidak agenda politikoaren erdigunean kokatu du nazio auzia 👇
https://labur.eus/berria_ardatzen_puntak

⛓️ Nafarroako Parlamentuan Foru Hobekuntzaren erreformari buruz eztabaidatzeko lantaldea lanean da maiatzetik 👇
https://labur.eus/berria_harlauza_mugitu

Kontu gehiago:

🗣 Iñaki Uria: «Hizkuntza ez ezik, nazioa ere finkatzeko garrantzitsua izan zen 'Euskaldunon Egunkaria'» 👇
https://labur.eus/berria_inaki_uria

🔥 «Inposatu» nahi duten «makroproiektua» geldiarazteko exijitu dute Gernikan 👇
https://labur.eus/berria_gstop_gernika

🎙 Alaia Martinek irabazi du lehen final-laurdena 👇
https://labur.eus/berria_gbt_martin_

Gero arte!

BERRIA egunkaria

19 Oct, 18:15


Gabon!

Larunbata amaitzeko honakoak ekarri ditugu:

🗣️Julene Illarramendi eta Xuban Intxausti Izan Inurri elkarteko kideak 'Hil arte bizi' dokumentala grabatzen ari dira, minbiziaren akonpainamenduaz: «Batzuetan, heriotzaren ondotik berriz ikasi behar izaten da bizitzen» 👇🏾
https://labur.eus/berria_illarramendi_intxaustiTG

✍🏼 Onintza Enbeita, 'Xingola' zutabean: «Ez iezadazue gaur xingola arrosarik opatu, mesedez» 👇🏼
https://labur.eus/berria_enbeita_xingolakTG

🧩 Nolako dependentzia maila, halako sexu heziketa: autismoa dutenek sexu heziketa «desegokia» jasotzen dutela ondorioztatu dute 👇🏿
https://labur.eus/berria_bidezko_hezkuntzaTG

🗣️ Alba Menendez: «Lau urte daramatzat esaten azken denboraldia izango dela, eta hemen jarraitzen dut» 👇🏻
https://labur.eus/berria_menendez_beraberaTG

Besterik ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

19 Oct, 12:14


⛰️ Mendi federazioek baturik ospatu dute mendeurreneko gala Gasteizen 👇🏾
https://labur.eus/berria_mendi_100TG

BERRIA egunkaria

19 Oct, 06:30


Egun on!

Irratian entzun berri dut Tolosako babarrun uzta atzeratu egingo dela...

Tira, alde ona ikusi beharko zaio, gas emisioak murriztu egingo baitira behintzat tarte batez 💨

🌿 Kalamua, gutxi batzuen eskura 👇🏻
https://labur.eus/berria_kalamuaTG

👀 Ikastolen Elkarteak «kezkaz» hartu du LABek ikastolak gainerako itunpeko eskolekin parekatu izana 👇🏿
https://labur.eus/berria_ikastola_itunpekoTG

✍🏼 'Azken gudaria Burgosen', Jose Mari Pastorren #DarwinEtaGu zutabea 👇🏼
https://labur.eus/berria_pastor_gudariaTG

⚾️ Ados Pilota klubak udan egindako hiru txapelketak irabazi ditu Iera Agirrek. Harekin izan gara👇🏾
https://labur.eus/berria_agirre_txapelTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

18 Oct, 18:45


Gabon! Mezu honekin deklaratzen dugu ofizialki hasia dela… ASTEBURUA!

Hasi asteburua ongi informaturik:

⚫️Langile bat hil da Lizarran, mahats biltegi batek eztanda eginda👇🏽
https://labur.eus/berria_lizarra_hildakoaTG

🚛Adi bihar Baionan, feriatzaileak goizetik hasiko dira bideak trabatzen👇🏼
https://labur.eus/berria_baiona_trabaTG

🚘Gasteizek ere emisio gutxiko eremua izango du urtarrilaren 1etik aurrera👇🏿
https://labur.eus/berria_gasteiz_emisioakTG

🗣EH Bilduko zuzendaritzak nazio auzian aurrera egiteko prozesu «gradual» bat defendatu du txosten politikoan👇🏻
https://labur.eus/berria_bildu_prozesuaTG

Besterik sortzen ez bada, bihar arte!

BERRIA egunkaria

18 Oct, 14:20


⚖️Albaniara bidalitako migranteak Italiara itzultzeko agindu du Erromako Auzitegiak👇🏻
https://labur.eus/berria_albaniaTG

BERRIA egunkaria

18 Oct, 10:52


📘 Aiora Jakak irabazi du itzulpengintzako Euskadi saria, eta Jon Urzelaik saiakerakoa 👇🏽
https://labur.eus/berria_jaka_urzelaiTG

BERRIA egunkaria

18 Oct, 10:40


🔴 Joseba Egibarrek ez du Gipuzkoako EAJ zuzentzen jarraituko, ia lau hamarkadaz egin ondoren 👇🏼
https://labur.eus/berria_egibar_gbbTG

BERRIA egunkaria

18 Oct, 08:05


🎧 Euskal gatazkari lotutako memoriaren auzia izan dute hizpide Iker Tubia​k eta Iosu Alberdi​k #Berriketan podcastean: estatuaren biktimak Gogoratik kanpo utzi izana, Gasteizen Guardia Zibilak Hispanitatearen eguna ospatu dutenekoa...
Entzun hemen👇🏽
https://labur.eus/berriketan_memoriaTG

BERRIA egunkaria

18 Oct, 06:55


Egun on!

Batzuk tximeletak bezain lirainak dira, beste batzuk azeriak bezain maltzurrak, eta ez gaitezen hasi euliak bezain gogaikarriak direnetaz...

... nik, gaur, eurite hauekin, Katiuska hartza dirudit 🐻

⚙️ Euskararen Erakunde Publikoa: urte bateko epea hura desblokeatzeko 👇🏽
https://labur.eus/berria_eep_desblokeatuTG

🗣️ Maxi Castrillejo: «Itsasoagatik ez balitz, askoz okerrago egongo ginateke» 👇🏻
https://labur.eus/berria_castrillejo_itsasoaTG

🎙 'Badok' euskal musikaren atariak, hamabost urte euskal musika biltzen👇🏿
https://labur.eus/berria_badok_15TG

🪅 Ehun urte dira Bilbok Deustu eta Begoña anexionatu zituela 👇🏽
https://labur.eus/berria_deustu_begonaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

17 Oct, 18:45


Gabon! Hego haizea amaitzea nahi zenuen, ezta? Orain zein da arazoa? Agian zeu zara arazoa!

Purrustada honen ostean, arratsaldeko albiste batzuk:

⛔️EAJk eta PSE-EEk atzera bota dute hizkuntza eskakizunen aldeko lege aldaketa eskatzea👇🏿
https://labur.eus/berria_lege_aldaketatg

💥EAJren Eibarko bozeramaileak eta zinegotzi batek kargua utzi dute, alderdiak PSErekin ituna sinatu eta biharamunean👇
https://labur.eus/berria_mendikutetg

📢Irain homofoboak egin dizkiote Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari Nafarroako Unibertsitatean👇🏼
https://labur.eus/berria_marlaskatg

🇮🇱Israelgo armadak erran du 🇵🇸Yahya Sinwar Hamaseko buruzagia hil duela👇🏻
https://labur.eus/berria_sinwartg

Besterik ezean, bihar arte!

BERRIA egunkaria

17 Oct, 13:22


⚠️ Errobi eta Aturri ibaiek, gaur, 16:15 eta 18:15 artean gainezka egin dezaketela abisatu du Baionako Herriko Etxeak. 👇🏼
https://labur.eus/berria_uholdeakTG

BERRIA egunkaria

17 Oct, 12:51


🎙 Frantziako Gobernuak tokiko irratien diru funtsa %35az murriztea aurreikusi du. Hilzorian utziko lituzke asko, besteak beste Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak.👇🏼
https://labur.eus/berria_irratiaTG

BERRIA egunkaria

17 Oct, 12:00


📌 Unai Lopez de Okariz euskal presoa baldintzapean aske geratu da 👇🏼
https://labur.eus/berria_lopez_deokarizTG

BERRIA egunkaria

17 Oct, 11:45


👀 Sareren arabera, 52 euskal presori eragingo die 7/2014 legearen erreformak, eta zazpik aske beharko lukete lehenbailehen 👇
https://labur.eus/berria_sare_2014TG

BERRIA egunkaria

17 Oct, 08:31


🎧 Bueltan da Lanarteak ekoitzitako #EzGatozParistik podcasta, bigarren denboraldiarekin.

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?Libe Mimentza, Josu Martinez, Katixa Agirre eta Klara Badiola elkartu dituzte euskal kulturaz hausnartzeko.
Entzun osorik 👇🏿
https://labur.eus/berria_ezgatozparistik_deskonexioaTG

BERRIA egunkaria

17 Oct, 07:16


Egun on!

Hemen dituzue gaur goizekoak:

🔴 Baionako besten egunak berriro aldatu eta Iruñeko Sanferminekin batean jarri ditu Etxegaraik, 2025eko 👇🏻
https://labur.eus/berria_bestak_baionaTG

🗣️ Leire Amenabar, doktore aurreko ikerlaria EHUko Psikologia fakultatean: «Bertan jaiotakoen %30ek dituzte egunerokoan harremanak jatorri atzerritarrekoekin» 👇🏿
https://labur.eus/berria_amenabar_jatorriTG

🧹 Etxeko hautsak mikromundu bat ezkutatzen du. Zerez dagoen osatuta? 👇🏼
https://labur.eus/berria_hauts_artekoakTG

✍🏽 'Kantzelazioa: zatoz, mese', Aner Euzkitzeren #Arkupean zutabea 👇🏽
https://labur.eus/berria_euzkitze_kantzelazioaTG

Gero arte!

BERRIA egunkaria

16 Oct, 18:51


Gabon! “Hartzea” jarri dute, baina ez ulertu hitzez hitz, mesedez: “erostea” esan nahi dute!

📚'Hartzea ematea DA!' leloa izango du aurtengo Durangoko Azokak👇🏻
https://labur.eus/berria_hartzeatg

🎓EHU hasi da argitaratzen unibertsitatera sartzeko probako azterketa eredu berriak👇
https://labur.eus/berria_ehu_probatg

🇲🇰«Euskal Herria elkartuko eta irudikatuko» duen bideo maratoi bat egingo du Gure Esku-k azaroaren 16an👇🏿
https://labur.eus/berria_gure_bideotg

🇮🇹Italiatik bidalitako lehen migratzaileak iritsi dira Albaniara👇🏻
https://labur.eus/berria_italia_albaniatg

Ez baletor hobe, bihar arte!

BERRIA egunkaria

16 Oct, 17:43


⚽️UEFAk 30.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, zaleek Erroman eragindako istiluengatik👇🏻
https://labur.eus/berria_athletic_30milatg