Lehen Hezkuntza @lehenhezkuntza Channel on Telegram

Lehen Hezkuntza

@lehenhezkuntza


Lehen Hezkuntza-ko kanala

Lehen Hezkuntza (Basque)

Lehen Hezkuntza-ko kanala da irakasle, ikasle eta edozein interesatuei zuzendutako Telegram kanala. Kanal honetan, lehen hezkuntzan parte hartzen duten guztiei zuzentzeko baliagarria den edukia aurkituko duzu. Euskal Herriko lehen hezkuntzako irakasleek partekatutako materialak, baliabideak eta aholkuak helarazten dira kanalean. Honek lehen hezkuntzan dauden ikasleei laguntzeko asmoa du, haien hezkuntza-prozesua errazteko baliagarriak eskainiz. Kanala jarraituz, irakasleek ere berriak jasoko dituzu, hezkuntza-arloko azken berriak eta baliabideak balioko dituzun informazio interesgarria. Lehen Hezkuntza-ko Telegram kanala zure hezkuntza prozesua errazteko tresna garrantzitsua izan daiteke, berriak jasotzen eta partekatzen jarraitzeko aukera emango dizuelako.

Lehen Hezkuntza

11 Feb, 07:06


BOPV: funtzionario berrien izendapena

https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2025/02/2500656a.pdf

Lehen Hezkuntza

04 Feb, 20:59


Artikulu honetan, Ehige erakundeak Bermeon itunpeko-publikoko eskolen eskaintza dela eta dagoen arazoa aztertzen da:

https://www.elsaltodiario.com/educacion-concertada/coste-sobreoferta-educacion-concertada-vasca-1-millones-euros-aulas-2-anos?fbclid=IwZXh0bgNhZW0CMTEAAR1a0_v_qbkBm_6dcT5S85FM4kBQXpFK1Qclh0Ez_oQtip_Q_TTVnGJSnz8_aem_yYjNf6R6d1cmqzml8B7DpQ

Lehen Hezkuntza

02 Feb, 15:12


OTSAILA - Gogoratzeko datak:
- Matrikulazioa: otsailaren 3rik 14ra.
- Lekualdatze Lehiaketa: erreklamazio epea (onartuen/baztertuen zerrendak + merituen puntuaketa): otsailaren 12ra arte.
- EPE ikuskaritza: izen emateko, merituak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea otsailaren 3tik 24ra.
- Greba deialdia: otsailak 26 eta 27.

Animo hilabete berri honetan 💪🏻

Lehen Hezkuntza

29 Jan, 07:08


NOMINAK - URTARRILA
Nominak Hezigunean ikusgai

Lehen Hezkuntza

28 Jan, 19:45


SOHAT EGITASMOA
Euskal Herriko Heziketa Fisikoko irakasleei bai direla eredu talde lanean! Aspalditik sortua, Sohat plataformak EAEan eskola publikoan aritzen diren Heziketa Fisikoko irakasleak biltzen ditu. Materialak mankomunean sortu, formakuntza sustatu, elkarlana eta esperientziak partekatu… badira urteak lanean. Ikasturte honetarako ere curriculum berrira egokitu berri dituzte: materialak, ikas egoerak eta urteko programazioak. Hau guztia, Sohat wegbunean eskuragai:

https://www.sohat.eus

Lehen Hezkuntza

27 Jan, 07:11


LEKUALDATZE LEHIAKETA
Aste honetan espero dira onartuen zerrendak eta merituen puntuazioak.
Aurreko astean DBHko zerrendak publikatu ziren.

Gogora ezazue Lekualdatze Lehiaketari buruz hainbat informazio publikatu direla. Bilatu lupatxoan “Lekualdatze Lehiaketa” hitzak jarriz!

Lehen Hezkuntza

26 Jan, 07:42


⚠️ GERTAERA METEOROLOGIKOAK
Hurrengo astea zaila izango da metereologiaren aldetik haizea dela eta.
Kontuz gune zabaletan eta errepideetan. Euskalmet eta Tradiko abisuak adi ikustea gomendatzen dizuegu.

Lehen Hezkuntza

23 Jan, 18:16


Sindikatuen arabera, grebaren bigarren egunaren jarraipena % 75ekoa izan da; Hezkuntzaren arabera, % 47koa
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/9677313/eaeko-hezkuntza-publikoan-deitutako-12-greba-egunetatik-bigarrena-dute-gaur/

Lehen Hezkuntza

22 Jan, 21:39


Greba. Zerbitzu minimoak arautzen duen agindua. Gogora ezazue:
✔️Edozein lagilek greba egiteko/ez egiteko eskubidea duela.
✔️Gutxieneko Zerbitzuak ez dira deituak izango zerbitzu minimo horiek baino pertsona gehiago bertaratzen badira lan egitera.
Ordezkagunea itxita egongo da bi egun hauetan.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ordenes_servicios_minimos/eu_servmin/2025.01.21.-Agindua-Hezkuntza.pdf

Lehen Hezkuntza

22 Jan, 15:06


GREBA - Estatistikak
Gaur, deitutako lehenengo grebaren eguna gauzatu da.
Sindikatuen arabera, %75ek greba jarraitu dute. Eusko Jaurlaritzaren arabera, %45ek parte hartu dute greban.

Lehen Hezkuntza

21 Jan, 11:43


EPE 2024: Praktikaldiaren emaitzak publikatu dira.

Lehen Hezkuntza

21 Jan, 11:39


Aurrematrikula 2025-26. Kanpaniaren bideoa ikusgai: https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Lehen Hezkuntza

20 Jan, 12:03


Greba: sindikatuek Hezkuntza Sailak familieei eta irakasleei bidalitako gutunei buruzko salaketa eta hausnarketa publikatu berri dute gaur.

Lehen Hezkuntza

20 Jan, 08:08


EPE - HEZKUNTZA IKUSKARITZA: epea eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko, agiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko laster zabalduko da. 2025eko otsailaren 3tik 24ra izango da.

Lehen Hezkuntza

20 Jan, 08:05


Aniztasuna eta inklusioa. Atal berria Hezkuntza Sailaren webgunean: "Bizitzarako Ikasten" >> https://www.euskadi.eus/euskal-hezkuntza-sistema-bizitzarako-ikasten/web01-a2inklu/eu/

Lehen Hezkuntza

18 Jan, 14:25


Grebari buruzko inkesta. Bi egun pasara, 800 bozka jaso dira. %63k baiezkoan, %16k ezezkoa eta %21k ez dute oraindik erabaki.
Deigarria da atzo ostiralean gertatu zena: Eusko Jaurlaritzak familiei eta irakasleei bidalitako e-mailen ondoren, baiezko posizioa %10a igo zen.

Lehen Hezkuntza

15 Jan, 12:06


Gaur iragarri dute funtziotzionarioen soldata %0,5 igoko dela. Lehenago adostutako %2 horri gehituko da igoera berri hau. Jordunaldi osoan dagoen irakasle batek igoera berri honek hilero 10-20 euroko igoera jasoko du, antzinakotasunaren arabera. Gaur ere zabaldu berri da 2024 urteko inflazioak gora egin zuela, %3,4raino.

Lehen Hezkuntza

14 Jan, 18:34


Mahai sektoriala 2018. Sinaturako azken akordioaren edukiak.
Akordio horretan 14 puntu sinatu ziren, eta bertan ere segunendu batzorde bat eratuko zela azpimarratzen da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/general_personal/es_def/adjuntos/AKORDIOA_irakasle_mahaia_2018_05_14.pdf

Lehen Hezkuntza

14 Jan, 11:50


LEKUALDATZE LEHIAKETA. Datozen urratsak: hurengo asteotan Lekualdatze Lehiaketari dagokion jasoko ditugun albisteak lanpostu behin betiko zerrenda eta onartuen/beztertuen partaideen zerrenda izango dira.

Lehen Hezkuntza

09 Jan, 07:22


➡️ 2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina otsailaren 3an abiatuko da

Otsailak 14: aurrematrikulazio epearen amaiera
Martxoak 18: Behin-behineko zerrenda
Apirilak 15: Behin betiko zerrendak

Lehen Hezkuntza

07 Jan, 12:52


➡️ INDARTUZ PROIEKTU PILOTO‼️

Lehen Hezkuntza

07 Jan, 12:48


‼️TXANDA IREKIA‼️

🗓️ A2, B1 eta B2 ikastaroetan izena emateko epea bihartik, urtarrilaren 8tik, urtarrilaren 15era arte zabaltzen da.

📌 HEZIGUNEAN eskaera egin behar da 🛜

Lehen Hezkuntza

07 Jan, 08:38


Bigarren hiruhilekoa heldu da!
Animo asko gaur eskolara bueltatu bazarete eta asko disfrutatu ere bihar hasiko zaretenentzat!
Ebaluazio luzea izango dugu aurten Gabonak ostean. Erronka asko hilabete hauetan:
- Greba deialdiak
- Hezkuntza Sailak sortutako azpierakundeen erabilera ezagutzea
- Indartuz pilotaje berriaren martxa ebaluatzea…
- Zuzendaritza berri batzuk sortzeko prozesua (behar diren eskoletan)
- Matrikulazio kanpainak

Albiste batzuk ere espero dira: funtzionario berrien izendapen ofiziala.

Gu, betikolez, bertan izango gaituzue ibilbide hau pixka bat errazagoa izateko!

ANIMOOOOO

Lehen Hezkuntza

03 Jan, 11:50


https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2025/01/02/departamento-educacion-creara-consejo-escuela-9116393.html
El Departamento de Educación creará el Consejo de la Escuela Pública Vasca y un ‘laboratorio’ por la diversidad en las aulas

Lehen Hezkuntza

03 Jan, 10:21


ORDEZKAGUNEA: gaur INDARTUZ programako plazak eskaintzen hasiko dira. Programa hau 2. zikloan irakurketa eta matematika indartzeko erabiliko da, pilotaje moduan. Plaza horiek 1/3ak izango dira eta, orokorrean, lanaldiak eguerdietan + ordu batzuk gelaren barruan izango dira, tutoreen lana indartuz.

Lehen Hezkuntza

03 Jan, 08:24


‼️GOGORATU GAUR‼️

Lehen Hezkuntza

02 Jan, 07:55


‼️ADI, GOGORATU‼️

Bihar, urtarrilaren 3an, Ordezkagunean plazen eskeintza burutuko da, urtarrilaren 7an, asteartean, hasiko diren ordezkapenak betetzeko.

Lehen Hezkuntza

26 Dec, 16:30


San Pedro eskola ixtea erabaki du Scentia eskolak.
San Pedro Apostol deitzen zen eskolak itunpe akordioa galdu zuen abenduaren hasieran, arauak ez betetzeagatik. Arazoak Scentia enpresak eskolaren ardura hartu zuenean hasi ziren eta eskolako enpleatuek hilabete batzuk bazeramatzaten kobratu gabe. Orain, eskola itxiko dutelaren berria zabaldu da, ikasturtea amaitu baino lehen. Scentia enpresak Donostiako beste eskola batean arazoak ere izan ditu.

Lehen Hezkuntza

20 Dec, 19:38


Oporretan gaude! Gabonetako oporraldia heldu da. Lehenengo hiruhileko luze honen ostean, merezitako atsedena heldu da. Guk ere egun hauek pilak kargatzeko aprobetxatuko ditugu, beraz, aktibitatea gutxituko da kanal honetan.
Eskerrik asko bertan zaudeten guztioi eta hilabete hauetan eskoletan egin duzuen lanagatik.
Olentzero joan zaigu…

Lehen Hezkuntza

20 Dec, 07:04


ABENDUKO ORDAINKETA
Atzo nominak igo ziren, beraz, gaur abenduko kobraketa prest.
Gogoratu: soldata + aparteko ordainsaria badagokigu hilabete honetan.

Lehen Hezkuntza

19 Dec, 16:12


FUNTZIONARIO IZENDAPENA
Praktikaldia behin amaituta eta balorazio positiboa izanda, praktikaldia egiten egon diren irakasleak laster izendatuta izango dira.

🚫 Ez da ezer sinatu behar, zuzenean BOPV-n publikatuko da.

✔️Nahiz eta orain espero, publikazio aurrerago egin dezakete, aurreko datarekin izendapena egiten.

⚠️ Abenduko nomina “Praktiketako Funzionario” moduan agertuko da oraindik.

BOPV publikatuko dutenean, Hezkuntza Saila webgunetik ere zabalduko da eta egun horretatik aurrera funtzionario karguaren agiria Hezigunetik deskargatzeko aukera ere egongo da.