STEILAS sindikatua @steilassindikatua Channel on Telegram

STEILAS sindikatua

@steilassindikatua


STEILAS sindikatuko albisteak

STEILAS sindikatua (Basque)

STEILAS sindikatua kanala Telegram-en aurki dezakezu. Orrialde honek STEILAS sindikatuaren albisteak partekatzen ditu. STEILAS sindikatua Euskal Herriko lan sindikatu nagusienetako bat da, langileak defendatzen ditu eta euren interesak aldarrikatzen ditu. Kanal hau erabiltzen duten pertsonak sindikalismoa sustatzea eta aldarrikapen sozialak ezagutzera animatzen dira. STEILAS sindikatuko albisteak irakurtzeak, gaurkotako eta gizarteko gaietan egiten diren borrokak eta ekintzak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Hona hemen gure komunitateak ezagutzeko eta elkarrekin parte hartzeko aukera, hainbat informazio eta baliabide eskaintzen dizkiguna.

STEILAS sindikatua

13 Feb, 08:54


Egun on!

Dakizuenez, abenduan sinatu genuen lan-legepeko hezitzaile eta irakasleen lan hitzarmen berria. Bertan jasotzen diren aldaketarik esanguratsuenak bildu ditugu ondorengo dokumentuan, lagungarri izango zaizuelakoan: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2025/02/LAN-LEGEPEKOAK.-HITZARMENAREN-ALDAKETA-ESANGURATSUENAK.pdf

Bide batez, gogoratu sektore honentzako telegram kanal propioa dugula: https://t.me/STEILASlanlegepekoak

STEILAS sindikatua

12 Feb, 17:18


➡️Greba zikloaren bigarren txandan sartuko gara Hezkuntza Saileko irakasle, sukaldari eta garbitzaileak

STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok urtarrileko hezkuntza publikoan deitutako greben jarraipena‼️

STEILAS sindikatua

12 Feb, 11:14


📢 Adi! Datozen 7 asteetan lanuzteak egingo ditugu Nafarroako hezkuntza publikoan.

Otsailaren 19an hasi eta apirilaren 9rarte, asteazkenero lanuzteak deituko ditugu goizeko 9etatik 11etara. Lanuzte hauetan asanbladak eta elkarretaratzeak egingo ditugu, horrela mobilizatzen eta gure haserrea adierazten jarraitzeaz gain, sindikatuok ere lehen eskutik izanen dugu irakasleon ahotsa, beharrak eta proposamenak entzuteko aukera.

Informazio gehiago hemen: https://steilas.eus/2025/02/12/7-lanuzte-7-egunetan-publikoaren-alde-mugitzera-goaz/

STEILAS sindikatua

11 Feb, 12:09


📝 Nafarroako Klaseko Ahotsa aldizkariaren 122. alea argitaratu berri dugu. Hementxe duzue ⬇️

https://steilas.eus/2025/02/11/klaseko-ahotsa-aldizkaria-122-zbkia-irakaskuntza-publikoa-nafarroa-2025eko-otsaila/

STEILAS sindikatua

11 Feb, 08:37


Haurreskolak Partzuergoan egindako grebetako aldarrikapenetan STEILASen ekarpenak erabakiorrak izan dira eta horregatik, amaierara arte defendatu ditugu. Administrazioak hasieratik proposatutako zirriborroa asko hobetzea lortu bada, STEILASek egindako ekarpenei esker izan da, gureak izan baitira ordezkoon eskubideak eta eguneroko arazoak ekiditeko baliabideak txertatzen dituzten proposamenak.

Hala ere, ez dugu lan hitzarmena sinatu, gabeziak dituelako eta aldarrikapenei erantzuteko eduki nahikorik jasotzen ez duelako.

Informazio gehiago hemen

https://steilas.eus/2025/02/11/steilasek-ez-du-haurreskolak-partzuergoko-lan-hitzarmena-sinatu-aldarrikapenei-erantzuteko-eduki-nahikorik-jasotzen-ez-duelako/

STEILAS sindikatua

10 Feb, 18:59


Adi! Haurreskolak Partzuergoan negoziazioari amaiera eman diote administrazioak eta gehiengoa duen sindikatuak. Merezi dugun lan hitzarmena lortzeko aukera paregabea galdu da.

➡️ STEILASek ez du Haurreskolak Partzuergoko lan hitzarmena sinatu, aldarrikapenei erantzuteko eduki nahikorik jasotzen ez duelako.

Informazio gehiago duzue ondorengo steilasberrian ⬇️

https://steilas.eus/2025/02/10/2025-02-10-negoziazioa-amaitu-dute-aukera-galdua/

STEILAS sindikatua

10 Feb, 12:00


2024KO Euskal Herriko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dugu Iruñean: 26 langile hil ziren 2024an Nafarroan,azken hamarkadako kopururik altuena

https://steilas.eus/2025/02/10/2024ko-euskal-herriko-laneko-ezbeharren-txostena-aurkeztu-dugu-irunean-gora-egin-dute-lan-heriotzek/

STEILAS sindikatua

08 Feb, 19:41


Atzo eta gaur artean, hainbat hiri eta herritako elkarretaratzetan izan gara, Irunen gizon batek emakume bat erail duela salatzeko.

Ez gara isilduko, erasorik ez erantzunik gabe!!!

STEILAS sindikatua

08 Feb, 08:00


Atzoko euria ez zen oztopo izan milaka pertsona Gasteizko kaleetara ateratzeko. Israelgo taldeek kirol-ekitaldietan parte hartu ahal izatea salatu da.

Ez gobernu genozida baten aurpegia garbitzeari!

#Maccabi kanpora

STEILAS sindikatua

07 Feb, 14:43


Haurreskolak Partzuergoko langileen lan baldintzak hobetu! Hemen eta orain erabakita!

Hemen Haurreskoletako greba egunetarako informazioa :

Otsailak 12: Mobilizazio zentralizatua Gasteizen (Lakua), 11:30ean Lakua inguratuko dugu!

Otsailak 13: Mobilizazio zentralizatua Eibarren, 11:30ean Haurreskolak Partzuergoko egoitzatik (Otaola Hiribidea, 29)

Autobusak: Gasteiz eta Eibarrera bertaratzeko autobusak antolatu ditugu hiru sindikatuon artean. Zerbitzua doakoa izango da. Izen-ematea (azken eguna: otsailak 10, astelehena)

Otsailak 12 Gasteiz: https://labur.eus/iDfHy

Otsailak 13 Eibar: https://labur.eus/LmBFv

Geltoki bakoitzaren ordutegiak galdetegietan dituzue ikusgai.

Kalean ikusiko garelakoan, eskerrik asko!!

STEILAS sindikatua

07 Feb, 11:02


Zoritxarrez, urtea hasi zenetik hilabete eskas pasa den honetan, bigarren aldiz aktibatu behar izan dugu Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxako erailketen aurkako protokoloa. Izan ere, otsailaren 4ean, Irunen, 47 urteko gizon batek bere ama sastakatu zuen, eta ordu batzuk geroago hil zen, zauri larrien ondorioz.

Gu ez gara isilduko, erasorik ez erantzunik gabe! Feministok erantzuteko prest gaude! Lotsa eta beldurra aldez aldatzen hasi da, eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!

Dei egiten dugu Irunen eta Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko. Adi mobilizazioei.

STEILAS sindikatua

06 Feb, 19:25


Steilas sindikatuak pasa den ostiralean Bilbon gertatutako erasoa salatzen du. Gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi dizkiegu erasotuei. Steilasek lanean jarraituko du eskolak espazio transfeministak izan daitezen.  Horretarako, berriro ere, Hezkuntza Sailari baliabideak exijituko dizkiogu. Sistema zisheteropatriarkalaren erasoen aurrean, autodefentsa transmaribibolloa antolatu!

STEILAS sindikatua

06 Feb, 17:56


Berriz ere, Iruñeko udalari erorien monumentua eraistea eskatzeko elkarretaratzean egon gara. Gure herrietan eta hirietan faxismoaren ikurrik ez dugu nahi.
ERORIEN MONUMENTUA ERAITSI ORAIN!!

STEILAS sindikatua

06 Feb, 11:01


Greba amaierako akordiotik urtebete jada eta Gizarte Ekimenak hitzarmenik gabe jarraitzen du. Urtebete eta gero, Kristau Eskola eta AIZE-IZEA patronalen fede txarra eta borondate eza agerikoak dira. Gaur, Kristau Eskolako egoitzan elkarretaratzea egin dugu patronalei adostutako baldintzetan hitzarmena sinatu dezaten exijitzeko!!!

STEILAS sindikatua

05 Feb, 17:33


Gaur goizean ESK sindikatuaren Batzorde Nazionalean izan gara Bilbon. Ibilbidearen balorazio positiboa egin da, Hego Euskal Herriko sindikatuetatik 5.izatera pasa da. Bertan egon gara eta aberasgarria suertatu zaigu eztabaidatutako gaiei erreparatuz.

STEILAS sindikatua

05 Feb, 12:21


Gaur prentsaurrekoa eskaini dugu, argitaratu berri dugun txostena aurkezteko: Hezkuntza ez dago salgai II, erreskatea. 📕📕 Txostena osorik irakurtzeko: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2025/02/Hezkuntza-ez-dago-salgai-II-EUS-DEFINITIVO.pdf

Ikerketa honetan ikastetxe pribatu itunduak sostengatzeko eta haien biziraupena ziurtatzeko hartu diren hainbat neurri azaldu ditugu. Joan den 2023ko abenduaren 21ean onartutako Hezkuntza Legeak, sare publiko eta pribatua berdindu zituen, eta hori sostengatzeko dokumentuan aipatzen diren hainbat dekretu berritu dira. Denak kontziente gara jaiotza-tasa jaitsi den honetan, ikastetxe batzuk ixteko arriskuan egon daitezkeela eta matrikulazioaren planifikazioan eragitea ezinbestekoa dela Euskal Eskola Publikoa babesteko. Zoritxarrez, gobernuak kontrako norantzan hartu ditu erabakiak eta ikastetxe itunduen neurrira ezarri ditu joko arauak.

https://steilas.eus/2025/02/05/ikerketa-berria-aurkeztu-dugu-hezkuntza-ez-dago-salgai-ii-erreskatea/

STEILAS sindikatua

04 Feb, 11:40


2024Ko Euskal Herriko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dugu gaur Bilbon.

Bertan adierazi dugunez, 2024an 2023an baino lan-istripu gehiago egon da, bai gure datuen arabera, baita datu ofizialen datuen arabera ere. Azken 10 urteotan, gutxienez 612 langile hil direla istripuz Euskal Herrian, horietatik 64 2024an. Istripu kopuruak ez du etenik, nahiz eta gero eta langile gehiago ari den zerbitzu sektorean (%73), hau da, istripu traumatiko gehien eragiten dituzten sektoreetatik kanpo.

Txosten osoa irakurtzeko: https://steilas.eus/2025/02/04/2024ko-euskal-herriko-laneko-ezbeharren-txostena-aurkeztu-dugu-bilbon-gora-egin-dute-lan-heriotzek/

STEILAS sindikatua

04 Feb, 10:07


STEILAS sindikatuaren agenda soziala duzue hemen, lurraldeka:

Araba: https://steilas.eus/agenda/kategoria/araba/
Bizkaia: https://steilas.eus/agenda/kategoria/bizkaia/
Gipuzkoa: https://steilas.eus/agenda/kategoria/gipuzkoa/
Nafarroa: https://steilas.eus/agenda/kategoria/nafarroa/

STEILAS sindikatua

03 Feb, 16:31


Joan den astean Arbizun hildako langilearen heriotza salatzeko, Altsasun egin dugu elkarretaratzea. Prekarietateak arriskuan jartzen ditu gure bizitzak uneoro, horregatik patronalak eta instituzioek neurriak har dezaten premiazkoa da.

#LanIstripurikEz
#PrekarietateaHiltzailea

STEILAS sindikatua

03 Feb, 12:16


ADI! Gaur zabaldu da 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea EAEko eskola eta institutuetan (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako).

STEILASetik denona eta denontzat den #EuskalEskolaPublikoa|n matrikulatzeko deia luzatzen dizuegu. Matrikula zaitez gurean!

STEILAS sindikatua

03 Feb, 09:06


Iruñeko Udalak ez ditu euskaldunon eskubideak bermatzen gure hirian. Haur Eskolak euskaraz auzo guztietan! ✊🏼

STEILAS sindikatua

02 Feb, 12:42


Steilas sindikatua Donostiako dinamika multzo honetan presente egon da salaketa gogor egiteko espekulazioaren kontra. Desokupazio gehiago ez Donostian, ez inon. Egin ditzagun gure hiriak bizigarriak! Etxeak bizitzeko!

STEILAS sindikatua

01 Feb, 17:23


Lekarozko Aroztegia proiektu urbanistikoaren aurka protesta egiteagatik auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioan egon gara gaur Iruñean. Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu!

STEILAS sindikatua

11 Jan, 17:32


Euskal preso, iheslari eta deportatuentzako konponbidea aldarrikatzen egon gara.

Denon indarra eta konpromisoa ezinbestekoak dira behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza lortzeko.

#BehinBetiko #etxera

STEILAS sindikatua

10 Jan, 08:27


Urtea era okerrean hasi dugu, lan-prekarietateak beste biktima bat ekarri du, Alaves-Baskonia taldearentzat Salburuko obra batzuetan azpikontratatutako langile bat, hain zuzen. Atzo Gasteizen egindako elkarretaratzean bildutako sindikatuok, besteak beste, lan-ikuskapen gehiago eta zorroztasun handiagoz egitea eskatu genien erakundeei.

#LanIstripurikEz
#PrekarietateaHiltzailea

STEILAS sindikatua

09 Jan, 11:47


Ikastetxeen fusioak (jaiotze-tasaren jaitsierari gehituta), lanpostu publiko askoren galera ekarriko du, epe labur eta ertainean.

Zergaitik ez dira neurri hauek ikastetxe itunduetan hartzen? Zergaitik ez da #EuskalEskolaPublikoa erdigunean jartzen pribatuari etengabe eta mugarik gabe dirua bideratzen den bitartean?

https://steilas.eus/2024/12/13/fusioak-baino-itxierak/

STEILAS sindikatua

09 Jan, 09:34


Gaurtik aurrera, Bluesky eta Mastodon sare sozialetan ere izango gaituzue:
Bluesky: https://bsky.app/profile/steilas.bsky.social
Mastodon: https://mastodon.eus/@steilas
Batu gurera!

STEILAS sindikatua

09 Jan, 08:33


[IRITZIA] PAIren biktima guztiak

Noiz arte utziko diote Nafarroako Hezkuntza Departamentuari irakasle, ikasle eta familiak kaltetzen dituen politikarekin jarraitzen?

https://steilas.eus/2025/01/09/pairen-biktima-guztiak/

STEILAS sindikatua

08 Jan, 16:56


Euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propioaren aldeko herri ekimen legegileak erregistratu ditu EAEn eta Nafarroan.

https://www.europapress.es/euskera/noticia-gehiengo-sindikalak-gutxieneko-soldata-propio-baten-aldeko-herri-ekimen-legegileak-erregistratu-ditu-eaen-eta-nafarroan-20250108134553.html

STEILAS sindikatua

08 Jan, 14:29


BIZUMKADA NAZIONALA martxan da! Etxerako bidean zure bultzada behar dugu.

Urtarrilaren 7tik 14ra.

ℹ️ EGIN ZURE EKARPENA
www.sare.eus/bizumkada WEBGUNEAN.

#Urt11Bilbora #BehinBetiko

STEILAS sindikatua

08 Jan, 13:03


Lan Osasuna:
📢 Elkarretaratzea egin dugu Zornotzako Forest Trafic enpresaren aurrean

➡️ Abenduaren 30n bertan hil zen langilearen heriotza salatu dugu #prekaritateahiltzailea

STEILAS sindikatua

08 Jan, 10:21


Dakizuenez, STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok hainbat greba deitu ditugu hezkuntza publikoko irakasle, Haurreskolak Partzuergoko langile eta Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan. Izan ere, EAEn Hezkuntza Sail berria dugun arren, azken urteetako jokalmolde berbera dugu mahai gainean, eta hori aldatu beharra dago.

Argazkietan dituzte irakasle eta Haurreskolak Partzuergoko langileen aldarrikapenak, eta hemen deialdiaren irakurketa: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2025/01/Greba-zikloa_Irakurketa-Elebi.pdf

🔊 Gora Euskal Eskola Publikoa! 🔥

STEILAS sindikatua

07 Jan, 20:26


Gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatu gara, Barakaldon gizon batek eraildako emakumearen heriotza salatzeko.

Aski da! Nazkatuta gaude!

STEILAS sindikatua

05 Jan, 11:19


Emakume bat erail du gizon batek Barakaldon.

Aski da! Nazkatuta gaude!

Urtarrilaren 7an mobilizazioak.
Mobiliza zaitez!

STEILAS sindikatua

03 Jan, 07:06


➡️Gogorarazpena‼️

STEILAS sindikatua

27 Dec, 11:03


Egun on!

STEILASen gaur dugu laneko azken eguna, oporretara goaz! Urtarrilaren 7an izango gaituzue bueltan.

Urte berri on danori! 💥

STEILAS sindikatua

26 Dec, 12:36


Eguerdi on!

Gaur, abenduak 26, 2022ko merezimendu-lehiaketan (Hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua) hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratu dira. Hezigunen ikus ditzakezue: Hezigunea - Eremu pertsonala - izapideak langileen sailarekin - merezimendu lehiaketa - hautaketa prozesuaren jarraipena - aukeratu kolektiboa - aukeratuak.

Gero arte! 👋

STEILAS sindikatua

23 Dec, 19:22


▶️Gaur Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa" aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzan eta EH Bizirikek elkarretaratzea egin du hori salatzeko.
Planak bizi kalitatearen kontra doa eta enpresek makroproiektual ezartzeko erraztasunak ematen ditu.

STEILAS sindikatua

23 Dec, 10:17


Hainbat eragilerekin batera, J'accuse kanpaina martxan jarri dugu migrazio politikak salatu eta urtarrilaren 28an epaituko duten 7 ekintzaileen kargugabetzea eskatzeko, hementxe duzue lotura: https://labur.eus/HarreraHerriHarro

Azken Korrikan 36 migratzaileri muga gurutzatzen laguntzeagatik akusatutako 7 pertsonen errugabetasuna aldarrikatzen dugu eta migrazio prozesu seguru eta askeak izateko eskubidea exijitzen dugu. Urtarrilaren 26an Ficobatik Hendaiara egingo den mobilizazioan izango gara.

#JACCUSE #HarreraHerriHarro

STEILAS sindikatua

21 Dec, 11:16


Atzo, beste eragileekin batera, Donostian elkartu ginen, Diputazioaren aurrean, euskaldunon hizkuntza eskubidea bermatzeko

STEILAS sindikatua

20 Dec, 19:38


🔊Gaur, Gasteizen Emakumeok Gerraren aurka taldeak deitutako elkartetaratzeetan egon gara.

Euskal armagintzarako diru publikorik ez!

STEILAS sindikatua

20 Dec, 12:01


#BehinBetiko. Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza.

🗣 Elkarretaratzeak egin ditugu gaur Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

Urtarrilaren 11n ikusiko dugu elkar!

STEILAS sindikatua

20 Dec, 09:49


Irakasleen eskubideen eta kalitatezko hezkuntza publikoaren alde borrokatzen jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu, arduradun politikoek, propagandetatik harago, hezkuntzari merezi duen tokia eman arte, guztion oinarrizko eskubidea baita.

Adarjotze horri erantzuteko, ikatza eraman genuen atzo Nafarroako Parlamentura, eta irakasle guztiak animatzen ditugu bat egitera urtarrilaren 30erako deitutako grebarekin.

STEILAS sindikatua

20 Dec, 07:14


📢Abenduak 18an Gasteizen egindako manifestazioan egon ginen, «Denok gara auzokoak eta auzoa eraikitzen dugu» lelopean.

Gorroto diskurtsoen kontra,

#auzoaeraiki

STEILAS sindikatua

19 Dec, 18:11


Arratsalde on!!!

Gaur, abenduak 19, lan-legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria sinatu dugu. Erantsitako argazkian aurkituko duzue informazio guztia.

Era berean, jakin, aldaketa esanguratsuenak jasotzen dituen dokumentu bat prestatzen ari garela.

Bidea ez da hemen amaitzen! 💪

STEILAS sindikatua

19 Dec, 12:27


Lanbidek kriminalizatu egiten ditu gizarte-prestazioak jasotzen dituztenak! Gaur elkarretaratzea egin dugu Bilbon ⤵️

STEILAS sindikatua

19 Dec, 11:06


ESK eta STEILAS sindikatuok publikoaren aldeko benetako apustua egiten duten aurrekontuak eskatu ditugu gaur Gasteizen, gizarte-kohesiorako funtsezko zerbitzuak garatzea bermatzen dutenak.

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu! https://steilas.eus/2024/12/17/zerbitzu-publikoen-defentsan-fiskalitatea-aldatu-eta-aberastasuna-banatu/

STEILAS sindikatua

07 Dec, 18:03


🟩 Gaur Durangon izango gara, Euskal Herrian Euskaraz|ek deitutako manifestazio nazionalean, hizkuntza-larrialdiaren aurrean, Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzen.

📢 Euskaraz bizitzeko, hezkuntza euskalduna behingoz! Gora Euskal Herri Euskalduna!

STEILAS sindikatua

07 Dec, 16:40


Abenduak 7. Carrefouren aurkako borroka eguna Euskal Herrian.

Israelekiko harreman oro eten!!! ✊🏾🇵🇸

STEILAS sindikatua

06 Dec, 07:45


STEILAS sindikatuan ez ditugu Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren egunak ospatzen. Hortaz, gaur ere gure egoitzak zabalik egongo dira goizeko ordutegian.

Egutegi inposatuei ez! #OspatzekorikEzerEz

STEILAS sindikatua

05 Dec, 11:26


🟩 Euskaldunak gara eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugu. Hori dela eta, abenduaren 7an Durangon izango gara, Euskal Herrian Euskaraz|ek deitutako manifestazio nazionalean.

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko gara Landako Gunetik, hizkuntza-larrialdiaren aurrean, Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzeko.

Abenduaren 7an euskaltzaleok Durangora!

📢 Euskaraz bizitzeko, hezkuntza euskalduna behingoz! Gora Euskal Herri Euskalduna!

STEILAS sindikatua

05 Dec, 08:54


Abenduaren 6an Durangon izango gara, #Etxera Kantuz Topaketa nazionalean.

12:00etan Landakon

Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza.

STEILAS sindikatua

05 Dec, 08:25


Inor ez aterperik, ez janaririk gabe. Harrera duina orain!

Elkarretaratzea egin genuen atzo arratsaldean Bilbon ⤵️

STEILAS sindikatua

04 Dec, 10:52


Gaur STEILAS sindikatua Etxekaleratzeak Stop plataformaren prentsaurrekoan egon da.

Alokairu sozialaren gabezia eta honek dakartzan ondorio sozialak salatzea ezinbestekoa da. Konponbide bat beharrezkoa da. Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa!

STEILAS sindikatua

04 Dec, 09:09


Osasungintza publikoa indartu: ez pribatizaziorik, ez murrizketarik! Elkarretaratzean izan gara gaur Bilbon

STEILAS sindikatua

03 Dec, 20:08


Gaur Donostian elkartu gara larunbatean Pasaian izandako erailketa matxista salatzeko.
Erailketa sexistarik ez! Autodefentsa feminista!

STEILAS sindikatua

03 Dec, 14:46


Unibertsitatean, lanbide heziketan, ikasketa artistikoetan, 0-3 zikloan eta gainerako hezkuntza etapetan, Nafarroako Gobernuak euskara zokoratzen du etengabe.

https://www.berria.eus/euskal-herria/gazteek-salatu-dute-bigarren-edo-hirugarren-mailako-hizkuntza-dela-euskara-nupen_2134391_102.html

STEILAS sindikatua

03 Dec, 08:53


📆 Abenduaren 3a Euskararen Eguna dugu. STEILAS sindikatuan euskara dugu hezur eta haragi egunerokoan; gaur eta urteko 365 egunetan.

Euskaratik eta euskaraz STEILAS borroka sindikalean.

STEILAS sindikatua

03 Dec, 08:06


STEILAS sindikatuak gertaturikoaren aurrean bere gaitzespena adierazten du eta babesa eskaintzen dio Uzturpe ikastolako hezkuntza komunitate osoari.

https://ataria.eus/ibarra/1733136344747-elkarretaratzea

STEILAS sindikatua

02 Dec, 18:56


Gizon batek emakume bat erail du Pasaian. Gaur hainbat herri eta hirietan egindako mobilizazioetan izan gara.

Aski da! Eraso sexistarik ez!!!

STEILAS sindikatua

21 Nov, 20:09


📢Gaur, Gasteizen, pentsionisten mugimenduarekin bat egin dugu, Legebiltzarrak eta EAEko Gobernuak beren eskaera nagusietako bat beren gain har dezaten aldarrikatzeko: EAEko pentsiodun guztiei 1080 euroko gutxieneko diru-sarrerak bermatzea.

Aurkeztutako LGSa sinatzera animatzen dute gizartea.

✊🏾Gutxieneko pentsioa=LGS

STEILAS sindikatua

21 Nov, 14:59


Oronozen Lanbide Heziketako ikastetxe berria orain nahi dugu!
Bart Berako Toki Onan izan gara, irakasle eta ikasleekin batera itxialdian.

Euskarazko Lanbide Heziketa hezkuntza itunean puntu estrategikoa da, sinatua bete!
Bortziriak, Baztan eta Malerrekan ikastetxe hau behar dugu!
#GimenoMugituAlaOspa

STEILAS sindikatua

21 Nov, 11:48


Ehgam Nafarroak salatutako erasoaren aurrean, STEILAS sindikatuak gaitzespen gogorra adierazi nahi du. Ez gaituzte kikilduko!!! Cruising gunetan ere aurrez aurre izango gaituzte! Gora autodefentsa kuirra!

https://labur.eus/berria_ErasoHomofoboaTG

STEILAS sindikatua

20 Nov, 19:00


Gaur STEILAS sindikatuak salatu nahi du Donostiako Intxaurrondo auzoan gertaturiko bortxaketa. Kaleak eta gauak geureak dira. Gora autodefentsa feminista!! 💪🏽💪🏽

STEILAS sindikatua

20 Nov, 16:56


Estaliko dute kupula, frankismoaren gorazarrea ez. Bota Erorien Monumentua!!

https://www.berria.eus/euskal-herria/akordioa-egin-dute-iruneko-erorien-monumentua-birsignifikatzeko_2133757_102.html

STEILAS sindikatua

20 Nov, 14:04


Gaur ESK sindikatuaren IV. Topaketan izan gara Gasteizko Aldabe gizarte-etxean.

Formakuntza, ikasketa eta hausnarketa mundu hau aldatzeko!

STEILAS sindikatua

20 Nov, 11:45


Gaur, azaroak 20, trans memoriaren nazioarteko egunean, STEILAS sindikatuak bat egiten du borroka honekin. Memoria eta genealogia ezinbestekoa dira oraina eta geroa eraikitzeko. Izan zirelako, gara.

STEILAS sindikatua

20 Nov, 10:27


Gaur Iruneko Ficoban agerraldia egin dugu, urtarrilaren 28an egingo den epaiketa salatzeko asmoz. Bertan, 7 ekintzaile epaituko dituzte Korrikaren egunean migrazio prozesuan zeuden pertsonak laguntzea egotzita. Ekimen hura hamarnaka eragileok babestu genuen eta uste dugu are gehiago garela migrazio politika arrazistak salatu eta pertsona ororen zirkulazio askearen alde konprometitua gauden norbanako eta eragileak.

STEILAS sindikatua

18 Nov, 15:33


Ez ditugu Departamentuaren mehatxuak haiek uste bezain erraz onartuko. Hasitako bideari jarraipena emango diogu, hau oraindik ez da bukatu ✊🏼

https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1731936025183-hezkuntza-departamentuak-ultimatum-a-bota-digu-aurrera-urratsak-egotea-nahi-badugu

STEILAS sindikatua

18 Nov, 12:23


"Amazonia eta justizia sozioanbientalaren erronka Euskadiko Hezkuntzan" izeneko jardunaldietan parte hartzen ari da Steilas. Lurra, komunitatea eta bizitzaren defentsa ezinbestekoa da justizia sozialerako.

STEILAS sindikatua

18 Nov, 10:13


ORONOZKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE BERRIA ORAIN!

Duela hamabi urte proposatu eta ordutik landuz joan den proiektua orain hasierako puntura berriz bueltaraztekotan da Gobernua. Hezkuntza Itunean sinatua zuten Lanbide Heziketa euskaraz sustatzea, hortaz, ziklo berriez gain, ikastetxe hau ezinbestekoa da bide horretan.

Baztan, Bidasoa eta Malerrekako Lanbide Heziketako eskaintza bateratuko duen ikastetxe berria euskaraz orain!

STEILAS sindikatua

18 Nov, 09:19


📲 Gogoratu orokorraz gain, hainbat kanal ditugula Telegramen ⬇️

EAEko irakasleak: https://t.me/STEILASirakasleakEAE
EAEko hezitzaileak (hezkuntza laguntzako espezialistak, fisioterapeutak, okupazio terapeutak, zeinu hizkuntzako interpreteak, transkriptoreak, gizarte langileak): https://t.me/STEILASlanlegepekoak
Nafarroako irakasleak: https://t.me/STEILAS_Nafarroa
Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak: https://t.me/STEILAShaurreskolak

Batu zaitezte gurera!

STEILAS sindikatua

17 Nov, 16:17


Dana krisiak kaltetutakoekin elkartasuna adierazteko, Bilbon elkartu gara gaur goizean.

Justizia klimatiko presazkoa eta globala!

STEILAS sindikatua

16 Nov, 08:01


🔹 Euskal Ijito Herriaren eguna da gaur, azaroak 16. Horren harira, "Ijitoak bai, euskaldunak ere bai" kontakizun lehiaketa antolatzen dugu urtero AMUGE elkartearekin batera, emakume ijitoen ekarpen soziala ikusarazi eta Euskal Ijito Herriaren eleaniztasun eta kultura islatzea helburu.

Sari banaketan izan ginen ostegunean. Aurtengoan Kueto, Gabriel Aresti, Txurdinaga Behekoa eta Artatse ikastetxeetan banatu ditugu sariak, ZORIONAK IRABAZLEEI!

STEILAS sindikatua

15 Nov, 12:36


🔴 ADI!! Hurrengo ekimena:

📅 Noiz? Azaroak 20: Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Palestinako bandera 🇵🇸 krespoi beltza eta 2 zapatarekin 👟 jarri ikastetxeetako sarreretan!

📸 Argazkiak ondorengo helbidera bidali: [email protected]

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak! Genozidioa gelditu!

STEILAS sindikatua

15 Nov, 12:15


Gaur Donostiako Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean elkartu gara patrolanak eta instutuzioek gaixotu eta hiltzen gaituztela salatzeko #PrekaritateaHiltzailea

STEILAS sindikatua

15 Nov, 08:25


📒 Nafarroako irakaskuntza publikoko irakasleon eskuliburua argitaratu dugu dagoeneko.

Galdera eta gai komunak kidego guztientzat. Lanaldia eta ordutegiak. Ordainsariak. Zentroen funtzionamendua. Lanpostu hornikuntza. Lanaldi murriztapenak. Lizentziak, baimenak eta eszedentziak. Erretiroak. Lan Osasuna.

https://steilas.eus/2024/11/14/%f0%9f%93%92-irakasleon-eskuliburua-2024-25-ikasturtea-nafarroako-irakaskuntza-publikoa/

STEILAS sindikatua

14 Nov, 13:57


Gaur Donostian egon gara Stop Desahucios taldearekin, bi familiaren egoera salatzeko eta Donostialdean alokairuaren inguruan ematen diren egoera ezberdinak salatzeko!

STEILAS sindikatua

14 Nov, 12:44


Adi! Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 25rako mobilizazioak iragarri ditu gaur Donostian.

Gasteizen 19:00etan San Anton plazatik
Bilbon 19:00etan Jesusen Bihotzetik
Iruñean 20:00etan Gaztelu plazatik
Donostian 19:00etan Bulebarretik
Baionan 18:30ean Herriko Etxe antzinean

Ez bazara konponbidea, arazoa zara!

STEILAS sindikatua

14 Nov, 10:26


Gaur Bilboko Plaza Biribilean bildu gara, eta bihar elkarretaratzea egingo dugu Donostian, azken bi lan heriotzak salatzeko.

Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte! #PrekaritateaHiltzailea

STEILAS sindikatua

13 Nov, 12:28


Maiatzean segurtasun sailak Ernai|ren kontra abiarazitako operazioa salatu dugu gaur Gasteizen, baita azken aldian mugimendu sozialen aurka darabilten neurrigabekeria eta partzailtasuna ere.

#AurreraGoaz

STEILAS sindikatua

13 Nov, 11:54


Azken egunetan lekualdatze-lehiaketari buruzko hitzaldiak eskaintzen gabiltza Nafarroan eta EAEn.

Ondorengo 📹 bideoan 📹 duzue Nafarroan izandakoa: https://www.youtube.com/watch?v=y3q_jt69FuA

EAEkoak ez ditugu grabatuko, baina hemen duzue prestatu dugun 📑 gida 📑 : https://steilas.eus/wp-content/uploads/2024/11/04.-STEILAS-Lekualdatze-202425-1.pdf

STEILAS sindikatua

12 Nov, 11:59


Elikatu ala jan?

Elikadura eskubideari buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu dugu atzo eta gaur 🍒🫑🌮

STEILAS sindikatua

12 Nov, 09:48


🔉 Haurreskolak Partzuergoko azken berriak:

🔹Negoaziazioari buruzko azken STEILASBERRIA: https://steilas.eus/2024/11/11/2024-11-11-azken-gertakariak/

🔹Haurreskolak Partzuergoko plataforma eguneratua, negoziazioan egiten ditugun eskaera nagusiekin.
https://steilas.eus/2024/11/12/haurreskolak-partzuergoko-steilasen-plataforma-24-25/

🔹Baremazio/Birbaremazio prozesua ireki da: azaroan 11tik azaroaren 24ra.
Hitzaldi telematiko irekian parte hartu nahi baduzu, izena eman hurrengo loturan: https://forms.gle/kBBgKhNVrMRM5Bw8A

STEILAS sindikatua

11 Nov, 20:33


📢Aurrerapausorik ez Nafarroako Hezkuntza Publikoan. Gimenoren negoziaziorako gaitasun eza kaltegarri suertatu da irakasleon lan baldintzak hobetzeko.

https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1731330425177-zapore-gazi-gozoa-hezkuntza-sindikatuetan-gimenorekin-bildu-eta-gero

STEILAS sindikatua

10 Nov, 08:30


Atzo harresien aurkako nazioarteko egunean mobilizazio desberdinetan parte hartu genuen hainbat eragilerekin batera. Argazkia Gasteiz

STEILAS sindikatua

09 Nov, 12:40


Gaur, azaroak 9, 2024-2025 ikasturteko lehenengo Kontseilu Nazionala egin dugu Donostian. Goizeko lehen saioan sindikatuko organoak berretsi ditugu, ondoren, Hezkuntza ez dago salgai izeneko hitzaldia jaso dugu, matrikulazioaz, doakotasunaz eta finantzazioaz eztabaidatzeko.

Atsedenaldi txiki baten ostean, lurralde eta sektore ezberdinetako negoziazio kolektiboaren gaineko hausnarketa egin dugu. Amaitzeko, ordu erdiko hitz txanda egin, eta argazki jendetsua atera dugu, benetako negoziazioa aldarrikatuz.

https://steilas.eus/2024/11/09/ikasturteko-lehenengo-kontseilu-nazionala-egin-dugu-benetako-negoziazioa-orain/

STEILAS sindikatua

08 Nov, 19:00


Gaur ELEN (European Language Equality Network) Batzar orokorreko harreran izan gara. Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta
#ELEN2024

STEILAS sindikatua

31 Oct, 13:21


Eguerdi on!

Aurreikuspenen arabera, azaroaren hasieran argitaratuko dute lekualdatze lehiaketaren deialdia, eta prozesua burutzeko epea azaroaren 5etik 26ra egongo da zabalik.

Prozesua azaldu eta zalantzak argitzeko, hitzaldi irekiak antolatu ditugu:

Gasteiz. Azaroaren 12an, 18:00etan, Salburuako Gizarte Etxean. Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdJfZjWT90jdOo9omai79wwm161XNNJfBGBlElUJr5WReI5hw/viewform

Bilbo. Azaroaren 14an, 17:30ean, EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean. Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfxYxplHwIjZzRVDskQRtDF5HLYm_Zr5lhgUtWzW395ZCgqag/viewform

Donostia. Azaroaren 13an, 17:30ean, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc3JlIlXIgAXMvOGfEps3BisJOKVt0hb22DJjDcwAsRHk1XkQ/viewform

STEILAS sindikatua

31 Oct, 11:53


2024an izandako 50 lan heriotzak salatzeko mobilizazioak egin ditugu gaur, Confebask patronalaren egoitzaren aurrean.

Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte!

STEILAS sindikatua

30 Oct, 16:16


📢 Sindikatuek epaia betetzeko, soldatak eguneratzeko, greba amaierako akordioan adostutakoa betetzeko eta hitzarmenean oztoporik jarri gabe txertatzeko eskatzen diete patronalei EAEko Auzitegi Nagusiak eman du epaia.


https://steilas.eus/2024/10/30/eaeko-auzitegi-nagusiak-gizarte-ekimeneko-patronalak-otsailean-sinatutako-greba-amaierako-akordioan-adostutako-soldatak-ordaintzera-kondenatu-ditu/

STEILAS sindikatua

30 Oct, 11:48


📰 Atzo Nafarroako hezkuntza publikoan deitutako greba egunaren balorazioa egin dugu STEILAS sindikatuan ⤵️

Ez dugu etsiko gure aldarrikapenak lortu arte!

https://steilas.eus/2024/10/30/greba-nafarroako-hezkuntza-publikoan-balorazio-gazi-gozoa/

STEILAS sindikatua

30 Oct, 10:00


Egun on!! 👋👋

Atzo mahai negoziatzailea izan genuen Lakuan, hitzarmen berria sinatuko genuen edo ez adierazteko. Hemen erantsita duzue bileraren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentua.

Ondo izan!!

STEILAS sindikatua

30 Oct, 08:25


[Nafarroako #HezkuntzaPublikoa] Atzoko greba eguna dela eta, Ane Apezetxea STEILASeko kidea elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak: "Kontent gaude aurreko greba eguna baino arrakastatsuagoa izan delako oraingo hau. Espero dugu fundamentuzko proposamenak ekartzea hurrengo bilerara"

https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1730275310559-ane-apezetxea-steilas-sentsazio-gazi-gozoa-dugu-pozik-atzoko-mobilizazioaren-arrakastarekin-baina-kezkatuta-aurrekontuetan-ez-gaituztelako-aintzat-hartu

STEILAS sindikatua

29 Oct, 18:24


📢 Eskerrik asko gaur mobilizatu eta kalera atera zareten guztioi! Zorionak, lortzera goaz!

Oraingoan ere, jarraipen zabala izan du Nafarroako hezkuntza publikoko greba egunak. Nafarroako sare publikoko irakasleen % 65ak greba egin dugu, eta altuak diren zerbitzu minimoak direla eta hainbat eta hainbat irakasle kalera atera ezinda geratu dira. Goizean Iruñeko eta Tuterako karrikak lepo bete ditugu manifestazioan. Arratsaldean, ikasle eta  familiekin batera, eskola komunitate osoak berriz aldarrikatu ditugu hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko neurriak. Gimeno, benetan negoziatzen hasi ala ospa!

GURE TXANDA DA ‼️

STEILAS sindikatua

29 Oct, 12:49


Pankarta erraldoiak jarri ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen: 50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte!

Elkarretaratzea egingo dugu datorren urriaren 31n, Bilbon, 12:00etan, Confebask patronalaren egoitzaren aurrean (Euskadi plaza, 5).

STEILAS sindikatua

29 Oct, 12:06


Oraingoan ere, jarraipen zabala izaten ari da Nafarroako greba deialdia. Goizeko mobilizazioak amaituta, arratsaldeko 17etan jarraituko dugu autobus geltoki zaharretik!

GURE TXANDA DA, batu borrokara ‼️ #GureTxandaDa

https://steilas.eus/2024/10/29/jarraipen-zabala-izaten-ari-da-nafarroako-hezkuntza-publikoko-grebak/

STEILAS sindikatua

29 Oct, 08:01


💪 Gaur GREBA eguna dugu Nafarroako hezkuntza publikoan 💪

Goizean goizetik hasi gara mobilizatzen: orain da aurrekontuak negoziatzeko unea, orain da talde parlamentarioek hitzez emandako babesa ekintzetara eramateko unea, orain da hezkuntza publikoari ematen dioten garrantzia erakusteko unea, orain da irakasleon ezinegona adierazteko unea, orain da presioa egiteko unea.

Orain da unea, ez dezagun aukera galdu. GURE TXANDA DA‼️ Batu borrokara!

STEILAS sindikatua

28 Oct, 19:49


📢 Bihar GREBA Nafarroako hezkuntza publikoan ‼️

Azken astean hainbat argazki jaso ditugu Nafarroako ikastetxe publikoetatik. Hementxe dituzue ikusgai: https://labur.eus/U29IkastetxeetakoargazkiakFotoscentros29O

Gogoratu bihar goizean goizetik hasiko direla mobilizazioak. Zatozte gurekin!

GURE TXANDA DA!

STEILAS sindikatua

28 Oct, 08:30


ADI! Gogoratu, bihar GREBA Nafarroako hezkuntza publikoan!

⚠️ ZERBITZU MINIMOAK
Hemen dituzue zuen ikastetxeetan zerbitzu minimoak antolatzeko argibideak eta eskubideak.

STEILAS sindikatua

28 Oct, 07:39


Donostiako udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak banatzea debekatzearen ondorioz, hainbat eragile eta norbanako mobilizatu ginen atzo elkartasuna ezin dela debekatu aldarrikatzeko eta arrazismo eta faxismoari aurre egiteko.

Elkartasunari debekurik ez!

STEILAS sindikatua

27 Oct, 12:46


Desazkunde turistikoaren alde, Donostiako kaleetatik zehar manifestatu gara, Donostia ez dago salgai!!!

STEILAS sindikatua

23 Oct, 16:55


Murrizketa sozialen aurka eta gastu militarraren dirua aurka mobilizatu gara gaurkoan

STEILAS sindikatua

23 Oct, 13:42


Gaur Lizarran egon gara, ostiralean bertako enpresa batean istripu baten ondorioz langile baten heriotza salatzeko.

Laneko istripuak ekiditeko neurriak ezartzea exijitzen diegu Instituzioei, eta legea betearazteko beharrezkoak diren baliabideak behingoz ezartzea.

Aski da!!

STEILAS sindikatua

23 Oct, 11:42


STEILASeko kideok hitzartzea egin dugu Saharako kanpalekuetan UGTSARIOren foroaren itxieran. Hezkuntza giltzarri da herri zapalduek haien askatasuna lortu bidean.

Gora Sahara askatuta!

STEILAS sindikatua

23 Oct, 10:02


💥 U29GREBA Nafarroako irakaskuntza publikoan!

Atzoko negoziazio-mahaiaren berri duzue hemen ↙️ Borrokan jarraitzen dugu!

https://steilas.eus/2024/10/22/mmobilizazioak-negoziazioa-errazten-du-nafarroako-irakaskuntza-publikoa-negoziazio-mahaiaren-balorazioa/

STEILAS sindikatua

23 Oct, 07:36


📰 [𝐏𝐑𝐄𝐍𝐓𝐒𝐀-𝐎𝐇𝐀𝐑𝐑𝐀] 📰

STEILASen apustua beti izan da hezkuntza sistema publifikatzea eta, horrekin batera, sare pribatuko langileak ere. Ez, ordea, ekiparatzea titulartasuna mantenduz ⬇️

https://steilas.eus/2024/10/23/publikako-irakasleen-lansaria-orain/

STEILAS sindikatua

22 Oct, 11:32


🇵🇸 𝐄𝐋𝐊𝐀𝐑𝐓𝐀𝐒𝐔𝐍 𝐀𝐊𝐓𝐈𝐁𝐎𝐀

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu. Hori dela eta, mobilizatzera deitu genuen hezkuntza komunitatea. Hemen ikastetxeetatik jasotako argazkiekin egindako bilduma: https://steilas.eus/2024/10/22/argazki-bilduma-hezkuntza-komunitatea-palestinarekin/

Hezkuntza komunitatea Palestinarekin!

STEILAS sindikatua

22 Oct, 07:18


[IRITZIA]

Eufemismorik gabe, Euskal Eskola Publikoari lehentasuna ematea, ikastetxeen elkarlaneko funtzionamendu demokratikoa bermatzea eta langileen baliabideak eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea dira Hezkuntza Saila alde batera uzten ari den eta berriz aztertu beharko lituzkeen zutabe ukaezinak

https://steilas.eus/2024/10/22/eskola-publikoa-izan-dadila-benetan-publikoa/

STEILAS sindikatua

21 Oct, 11:50


STEILAS sindikatuko liberatuak UGTSARIOren foro sindikaleko irekiera ekitaldian izan gara, Saharar herriarekiko II. elkartasun foro sindikalean parte hartzen.

Sahara libre!

STEILAS sindikatua

21 Oct, 10:48


Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio.

Gaur, Gernika Palestina ekimenarekin batera, mobilizazioak egin ditugu Euskal Herriko hainbat hiritan #GenozidioaSTOP

STEILAS sindikatua

21 Oct, 08:24


📢 Nafarroako Irakaskuntza Publikoa KLASEKO AHOTSA aldizkariaren 121. zbkia. 2024ko urria 📰

Irakurri ta zabaldu eskuz esku! #KlasekoAhotsa

https://steilas.eus/2024/10/18/klaseko-ahotsa-aldizkaria-121-zbkia-irakaskuntza-publikoa-nafarroa-2024ko-urria/

STEILAS sindikatua

20 Oct, 14:57


Saharako UGTSARIOk bere 50. urteurrenaren harira antolatutako kongresuan parte hartzen ari da STEILAS sindikatua saharar kanpalekuetan.

Sahara libre!