Ernai @ernaigazte Channel on Telegram

Ernai

@ernaigazte


Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailea gara eta Euskal Herri independente, sozialista eta feminista lortzeko egiten dugu borroka. Aske izateko!

www.ernai.eus

Ernai (Basque)

Ernai, @ernaigazte, Euskal Herriko gazte antolakunde iraultzailea da. Ezker Abertzaleko ideologia jarraitzen duena, Euskal Herri independente, sozialista eta feminista lortzeko borroka egiten duena. Ernai enpresak aske izateko helburua du, eta gazteak mobilizatzeko, eraldatzeko eta parte hartzeko animatzen ditu. Kanal honek informazio zabala eta eguneratua eskaintzen du Ernai-ren ekimen, jarduerak, eta ekitaldiak burutzeko. Gainera, ernaigazte webgunea bisitatzeko gonbita egiten du, bertan informazio zehatzagoa eta erakundearen egitasmo eta helburuak ezagutzeko aukera izango duzu. Ezker Abertzaleko ideologia aldarrikatzen duen Ernai gazte antolakunde iraultzailearekin konektatzea nahi duzu? Bat egin Ernai Telegram kanalari, eta zure burua informazioarekin bete!

Ernai

12 Feb, 09:28


Egunon!

Jarraitu zuzenean gaurko Gazteon Eskutik-en egitarauaren aurkezpena 18:30etan, @EginKlak-en YouTubeko kanaletik edo Iruñeako LABA espaziora!

Ongi hasi eguna! #GazteonEskutik INDEPENDENTZIARA!
https://youtube.com/live/EC-UnyMUUaw?feature=share

Ernai

11 Feb, 13:39


Abiatu,
azkar.
azkarrago!
independentziara.

Gazteon Eskutik 2025.
Apirilaren 17tik 20ra.
Berriozar.

https://www.instagram.com/reel/DF7zUyAIQFb/?igsh=MTV4cjVlM3VtMDJqdA==

Ernai

10 Feb, 09:09


https://youtu.be/0p7OwL5RrkE?si=VNTEUQGGmYilAOXQ

Aroztegia proiektuaren interesak, bilakaera eta xehetasun guztiak ezagutzeko, Markel Adin-en eskutik Klaken #GureGaraian programaren 5. atala ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Ongi hasi astea!
🎧💭

Info +
https://t.me/eginklak

Ernai

08 Feb, 16:46


#05GureGaraian 🎙️~ Igandean lurzoruaren pribatizazioa eta makroproiektuak izango ditugu izpide. Uxue, Irantzu eta Ibai prest daude, baita atal honetan gonbidatu izango den Markel Adin ere. Aroztegiaz eta Euskal Herrian eraiki diren lurraren aurkako ekimenez⛰️🌾🚜

👀 Igandean 20:30etan Youtuben eta Spotify-en ikusgai! 🫰🏼

https://www.instagram.com/reel/DFz6n4As5fw/?igsh=dXc4c2JmdGN4eHd6

Ernai

06 Feb, 07:53


5 egun besterik ez...

... Hitzaldi eta asialdi eskaintza osoa ezagutzeko 💅

🎟 Eskuratu zure sarrera berandu baino lehen!

https://entradium.com/eu/organizers/gazteon-eskutik
Otsailaren 12an prezio aldaketa

Ernai

27 Jan, 20:07


☀️☀️☀️Konfirmazio berriak! Hamarru Elektrottaranga gurekin izango dugu Berriozarren.

🎟Lortu zure bonoa berandu baino lehen.
#GazteonEskutik25
Berriozar API. 17-20

Ernai

26 Jan, 19:41


50 urte beteko dira aurten Francoren heriotzetik. 50 urte, Francoren erregimenak Txiki eta Otaegi militanteak fusilatu zituenetik.

Euskal Herrian diktadore faxistak ondo lotuta utzi zuen dena, gure nazio izaera eta autodeterminazio eskubidea ukatuz. Gu, 50 urte eta gero, korapilo hori askatzeko konpromisoan berresten gara. Orain dugu aukera.

💫2025eko irailaren 27an milaka lagun elkartuko gara Iruñeko Anaitasunan. Gu ez ginen erresistitzeko jaio, gu irabazteko jaio ginen; eta irabaztera goaz.

#AskatzeraLotuak
#TxikiOtaegi50

Ernai

21 Jan, 20:15


#ZerAriDaGertatzen~ Gazako su-etena iragarri zutenetik egun gutxi igaro dira. Baina zer dakar su-eten akordio honek? Hiru fasetan bereizita gatazka honen amaierarako hainbat proposamen adostu dituzte, hasi bahituen truketik eta Gazaren berreraikuntzara arte. 🇵🇸

👀https://www.instagram.com/reel/DFGa4HJsuy9/?igsh=OW55bmluazdtYzB4

Ernai

21 Jan, 14:20


💫Euskal Herri luze zabalean antolatu ditugu Independentziara Egunak. Independentziaren aldeko aldarria zabaldu, ditugun kezkak partekatu eta elkar ezagutzeko aukera eskaniko diguten egunak izango dira.

Azken geltokia Berriozarren izango da, Apirilaren 17tik 20ra. Ez galdu aukera.

#GazteonEskutik
INDEPENDENTZIARA!

Ernai

20 Jan, 18:50


☀️☀️☀️Konfirmazio berriak! Xsakara gurekin izango dugu Berriozarren.

🎟️Lortu zure bonoa berandu baino lehen.
#GazteonEskutik25
Berriozar API. 17-20

Ernai

12 Jan, 21:20


🎦 2025/01/11 · Bilbo

BERRIRO EGIN DUGU‼️
Bilboko kaleak bete ditugu berriro, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde. ESKERRIK ASKO guztioi‼️

🛰 Hemen atzoko mobilizazioa iruditan kaletik zein zerutik begiratuta! Leloa bakarra 🕹 #BehinBetiko etxera!

Ernai

26 Dec, 20:16


Guk, gure opari propioa ekarri dizuegu, eskuragarri daude bono fisikoak Euskal herriko hamaika txokotan.

Lortu zurea berandu baino lehen.
#GazteonEskutik25
Berriozar API. 17-20

Ernai

19 Dec, 15:18


Sententziak, Ernairen aurkako operazio bat dagoela aditzera emante du. Gasteizko isunak indargabetu eta Bilbokoen kostea murrizten du.

Noiz arte jarraituko du administrazio publikoak jardun hau izaten? Noiz arte baimenduko dugu jardunbide hau? Zein berme jarriko ditu aurrerantzean gisa honetako egoerak errepikatu ez daitezen?

Agerraldi osoa:
https://www.youtube.com/live/Ap7QUFaqyho?si=Tl1ZYmrQXiW_rJps

#AurreraGoaz

Ernai

18 Dec, 14:16


Azaroaren 28ko epaiketaren sententzia heldu da. Epaiak, Ernairen aurka operazio bat martxan dagoela aditzera ematen du.

Prozesu judizialak jarraitzen badu ere, epai honek posizio egoki batean kokatzen gaitu. Bihar goizeko 10.30etan agerraldian zehaztapen gehiago emango ditugu.

Ernai

18 Dec, 07:55


𝐄𝐳 𝐝𝐮 𝐚𝐱𝐨𝐥𝐚 𝐧𝐨𝐧𝐝𝐢𝐤 𝐳𝐚𝐭𝐨𝐳𝐞𝐧, 𝐞𝐳𝐩𝐚𝐝𝐚 𝐧𝐨𝐫𝐚 𝐠𝐨𝐚𝐳𝐞𝐧.

No importa de dónde vienes, sino a dónde vamos.

Ce qui importe c’est où on va, pas d’où l’on vient.

Abenduak 18 | Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Ernai

16 Dec, 14:12


🤩 ETA ASKOZ GEHIAGO…
Apirilaren 17tik 20ra Berriozarren batuko gara.

Gazteon eskutik I N D E P E N D E N T Z I A R A💫

Sarreretarako esteka:  https://entradium.com/eu/organizers/gazteon-eskutik 😉
#GazteonEskutik #Independentizara!

Ernai

15 Dec, 11:18


‼️GAUR SARRERAK PREZIO BEREZIAN EROSTEKO AZKEN EGUNA (45€). Astelehenean lehen aurrerapen kartela zabalduko dugu 😎.

Ez geratu gabe eta erosi zure sarrera👉 https://entradium.com/eu/organizers/gazteon-eskutik

Ernai

12 Dec, 08:15


🙋 Arratsalde on!

🗣Gaur, Markel Rio, Ernaiko kideak, idatzitako "Gazterik ez etxerik gabe" iritzi artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu.

Rioren iritziz, etxebizitza krisiari aurre egiteko estrategia integrala ezinbestekoa da eta horretarako beharrezkoa da burujabetza eta merkatuaren esku-hartzea.

🏠Garaia da, etxebizitza negozioarekin amaitu eta eskubide bilaka dadin bidea egiteko❗️

💻 Irakurgai: https://erria.eus/sinadurak/gazterik-ez-etxerik-gabe

Ernai

08 Dec, 21:20


Zorionak Euskal Herriko
ikasleria independentistari! Zorionak Ikama!

4 urteko ibilbideak jauzi berri bat ematera eraman du Ikama eta Ernaiko kideok pozez eta ilusioz hartu dugu hezkuntza eremu osoko estrategia garatzeko hartu duten hautua.

Bidelagun izango gaituzue.
Gora ikasleon borroka!

Ernai

06 Dec, 08:54


Berrogeita sei urte dira Espainiako Konstituzioa onartu zenetik. Euskal Herriak gaur ez du ezer ospatzeko. Orduan bezala, gazteok ez dugu Espainiako Konstituzioa onartzen. Gaurkoa borroka eguna da. Izan ere, konstituzioak 78ko erregimen antidemokratikoa ezarri zuen.

Estaturik gabeko nazioen ukapenean eta herri sektoreen zapalkuntzan oinarritzen dena. Hala ere, diktadura frankista zuritu eta Espainia zatiezinaren idea erreproduzitzea helburu zituen operazio horrek huts egin du.

Hamaika gara Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun herritarrak. Geroz eta gazte independentista gehiago gara. Eta ez dugu hutsik egingo. Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan jauzi bat egitera goaz.

Ez dugu ezer ospatzeko.
BAT EGINEZ INDEPENDENTZIARA!

Ernai

05 Dec, 19:39


Erail naute eta zer egin(go) duzue?

Indarkeria matxistaren ondorioz, 2003tik gaur arte, gizonek 125 emakume eta 12 ume erail dituzte; azkena duela bost egun. Indarkeria matxistaren aurpegiak errotik erauzi eta ardurak hartzeko unea da.

🩸Erailketak indarkeria matxistaren adierazpenik gordinenak dira, eta hari aurre egiteko gainerako milaka aurpegiak ere errotik erauzi behar ditugu; baita hari eusten dioten egiturak, praktikak eta sistema bera ere.

Indarkeria matxista egiturazkoa da, bizitzako espazio oro zeharkatzen du, eta baditu milaka aurpegi: ezeztatzea, publizitate sexista, umore matxista, umiliatzea, mehatxatzea, sexu erasoak, bortxaketak...
Guztiak berberak ez izan arren, zapalkuntza sistema bera elikatzen dute.

Erailketa baten aurrean guztiok ez dugu erantzukizun bera, baina badugu guztiok ere geure buruari zer galdetu: "zer egin dugu? Eta zer egingo dugu? Ari algara ematen indarkeria matxistari daukan dimentsioa eta garrantzia?".

Justizia feminista, orain!

🔗Dinamika aktibistaren albistea

Ernai

28 Nov, 19:11


#KLAKtualitatea 📒🤙🏼 ~ Ernaik jasotako isunen aurrean aurkeztutako 133 helegiteen lehen bi epaiketak izan ditu gaurkoan Gasteizen. Administrazioak arbitrarietatez ezarri zituela isun hauek frogatu dute.

🗣️Maddi Bilbao, abokatua.
🗣️Amaiur Egurrola, Ernaiko bozeramailea.

👀https://www.instagram.com/reel/DC7LqbfMfNp/?igsh=MXd1cjgxa3Nkb3p2Mw==

Ernai

25 Nov, 08:27


ernai.eus/eu/autodefentsa-feministaz-armatuta-gaude

Autodefentsa feministaz armatu gaitezen, eguneroko lan eta borrokaz sistema aldatzeko. Indarkeriarik gabeko herri aske bat behar dugulako.

Gaur kalera.

Autodefentsa Feministaz
#ArmatutaGaude

Ernai

23 Nov, 18:36


Autonomia kalea behar beste aldiz hartuko dugu Euskal Herri askearen defentsan.

#NazioaGara
Bat eginez #Independentziara

Ernai

21 Nov, 10:17


Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik…

Larunbatean, beste urte batez, Bilboko kaleak beteko ditugu, nazio bat garela aldarrikatzeko. Euskal gazteriaren ahotsa entzungo dute.

17:30etan Autonomian
Bat eginez #Independentziara

Ernai

20 Nov, 20:10


Ehundaka lagun elkartu gara Bilbon, Santi eta Josuren erailketen 35. eta 40. urteurrenean.

Santi eta Josu hil zenizkiguten, bai. Baina, haien ametsa inoiz baino biziago dago. Urtez urte, geroz eta gehiago gara konpas berdinean arnasten.

Orain, arnas hori hauspotzeko une erabakigarria da.
Euskal Herriaren nazio izaera aitortzeko eta herri gisa aritzeko garaia da. Larunbatean ozen aldarrikatuko dugu hemen herri duin bat dagoela, nazioa garela!

Herriaren arnasa🌹
🔗Albistea

Ernai

07 Nov, 11:01


IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN
«Guk inor atzean utziko ez duen Euskal Herria askea dugu amets»


💬«Ezaugarri berriak dituen arren, erronka berbera dugu aurrean: migrazio fluxuen zein jatorri eta kultur aniztasunaren kudeaketa demokratiko eta aurrerazalea egin, herritar horien guztien harrera bermatu, eta libreeta berdinen Euskal Errepublika bat eraikitzeko egitasmora batzea»

💬«Estaturik ez duen nazio ukatu eta zatitu baten kasuan, kolosala da erronka; nahitaez burujabetza eta botere politikoa eskuratzea eskatzen du

💬«Migrazioa ez da, izatez,arazo bat. Migrazioak ez du, berez, jendartea desorekatzen. Gure jendarteak errealitate horri ematen dion erantzuna da, kasuan, desorekak eta arazoak sor ditzakeena. Edo kontrara, ongi kudeatuz gero, kohesioa indartu dezakeena»

✍🏼Irakurri Nazio Idazkaritzako kide diren Xabi Iraola, Lur Albizu eta Arkaitz Rodriguezen artikulua Berrian.

Ernai

29 Oct, 11:08


Bueltan gaude… Aurten, Gazteon eskutik independentziara!
📆 Apirilaren 17tik 20ra Berriozarren.

⏬️Lehengo sarrerak hemen⏬️
https://entradium.com/eu/organizers/gazteon-eskutik

Laister informazio gehiago!

#GazteonEskutik25

Ernai

28 Oct, 18:11


Uruguaik hitz egin du.

Akats eta irakazpen guztiekin batera are indar eta anbizio handiagoarekin itzuliko da Uruguaiko Frente Anplioa gobernura.

Ilusioa itsasoaren bestaldetik sentitzen da. Bigarren itzulian errematatzera, eredu zarete!

Hauteskundeek utzitako abestitxoa:
https://youtu.be/5AlapKEissQ?si=lLf2nMNGxcutUDqn

Ernai

26 Oct, 14:32


Bueltan gara Instagramen.

@ernaigazte_

Instagrameko kontua lapurtu ziguten atzo, eta gaur gaurkoz hau izango da Ernai Gazte Antolakundearen Instagram kontu ofiziala. Egun, sare sozialak gure jardunaren eskaparate dira; Iritziak, gertaerak, ekintzak… zuekin partekatzen jarraitu nahi dugu.

Jarraitu eta zabaldu, ingurukoek ere gure berri izateko aukera galdu ez dezaten.

https://www.instagram.com/ernaigazte_?igsh=MWVjc3EybmI4YTEweg==

Ernai

23 Oct, 10:26


Azaroaren 28an Eusko Jaurlaritza epaitegietara eramango dugu.

Maiatzean jasotako isun bakoitzeko helegite bana aurkeztu genuen segurtasun sailaren partzialtasuna eta gehiegikeria salatzeko. Ez dago euskal gazteria geldituko duen erabaki politikorik.

#AurreraGoaz

Prentsaurrekoa osorik: https://youtu.be/N73k7bGl4eM

Ernai

20 Oct, 10:48


EZ UTZI PALESTINAREN ALDE MOBILIZATZEARI.

Iazko urriaz geroztik, Israelek Palestinan garatutako sarraski eta genozidioa bortitzago bilakatu den honetan, herri erantzuna aktibatzen eta mobilizatzen jarraitzea dagokigu. Herrien autodeterminazio eta askatasuna aldarrikatzea ezinbestekoa baitugu.

Urriaren 21ean, ikastetxe, unibertsitate eta herrietan #GazteokPalestinarekin.

Ernai

17 Oct, 20:15


#ZerAriDaGertatzen - Israelek Gaza suntsitzen jarraitzen du. Zisjordaniaren okupazioan sakondu eta Libanoren bonbardaketari ekin dio. Gainera, Iran, Irak, Yemen eta Siria ere erasotu ditu azken urtean.

Jarrai dezagun mobilizatzen eta erabaki politikoak har daitezela exijitzen! 🇵🇸💪🏼

👀 https://www.instagram.com/reel/DBPCh8BM47Q/?igsh=NmY2dnpndm5kZXZn

Ernai

12 Oct, 13:09


Ehunka gazte elkartu gara urriaren 12an Tafallan.

Euskal Herria zatituta eta espainolista nahi duten horien aurrean, Nafarroa Euskal Herria dela argi esan eta herri hau askatasunera eramateko prest gaudela erakutsi dugu gaur.

Antifaxismoak irabaz dezan, bat eginez #Independentziara !

Ernai

12 Oct, 07:48


Herritar ororen bizitza duinak bermatu, faxismoaren aurrean harresiak eraiki eta inongo zapalkuntzarik gabeko gizartea egikaritzeko dugun bide bakarra Euskal Estatuaren egituratzea baita.

Euskal Herria antifaxista irabaztera: Bat eginez #Independentziara
https://ernai.eus/eu/ezer-ez-ospatzeko-1

Ernai

10 Oct, 13:59


Gaur Tuterako Zezena bota dugu.
Euskal Herria antifaxista #Irabaztera

Ernai

27 Sep, 06:15


Zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren aldeko borrokak inoiz baino biziago jarraitzen du.

⚘️Zutitu gaitezen ameslariak Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazi arte!

Irakurketa osorik ⬇️
https://ernai.eus/eu/zutitu-gaitezen-ameslariak

Ernai

12 Sep, 09:12


🚫Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko. Tafallako kaleak hartuko ditugu.

Urriaren 12an Euskal Herria antifaxista #Irabaztera goaz!

Ernai

08 Sep, 14:58


Milaka gazte batu gara gaur independentziaren aldeko borrokan aurrera jarraituko dugula argi uzteko.

Operazio hau abiarazi izanaz damutuko zarete.

#BatEginez INDEPENDENTZIARA!